inf_presentacion

Aurkezpena

Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saila honako jakintza-arlo hauetako irakasleek eta ikertzaileek osatzen dute: Gizarte Antropologia, Filosofia Morala, Estetika eta Arteen Teoria.

Sailak ikastaroak eskaintzen ditu lehen eta bigarren zikloan Gipuzkoako Campusean dagoen Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Hain zuzen ere, Filosofia eta Gizarte eta Kultura Antropologiako tituluetan ematen ditu ikastaroak. Era berean, beste campus batzuetan eskainitako Artearen Historia eta Soziologia lizentziaturetan edo Gizarte Langintzako diplomaturan ere ikasgaiak eskaintzen ditu sailak.

Horrez gain, hirugarren zikloan, Egungo arazoak doktoregoan, Filosofia, zientzia eta balioak eta Feministak eta Generokoakunibertsitate-masterretan parte-hartzen dute saileko irakasleek.