Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Geodinamika Saila

Ongi etorri Euskal Herriko Unibertsitatearen  Geodinamika Sailera (UPV/EHU).

Geodinamika saila 1993. urtean eratu zen orain duen izenarekin. Dena den, sailaren ibilbidea eta Bilboko Zientzia Fakultatearena oso lotuta egon dira beti. Geologia Sailaren lehenengo irakaslea, Juan Campos Fernandez, 1968. urtean sartu zen gure Unibertsitatera eta sortu berria zen Kimika Fakultatean hasi zen lanean.  1970. urtean, berriz, Geotektonika saila sortu zen, Victor Garcia Dueñas irakaslearen zuzendaritzapean. Sailaren sorreran egondako kide asko beste unibertsitate batzuetara joan ziren denborarekin, eta, horri esker, zenbait unibertsitaterekin harreman estuak ditugu gaur egun.

Geodinamika saila Barne Geodinamika eta Kanpo Geodinamika jakintza arloetako irakasleek eta ikertzaileek, bi AZPk, laborategiko teknikari batek eta administrazio-laguntzaile batek osatzen dute. Bere egoitza EHUren Leioa Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean dago.

Sailak irakaskuntza ematen du Euskal Herriko Unibertsitatearen  hainbat titulutan. Bere jarduera hiru campusetako zentro hauetan banatuta dago:

  • Zientzia eta Teknologia Fakultatea / Meatze eta Herri Lanetako Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola (Bizkaiko Campusa)
  • Kimika Fakultatea (Gipuzkoako Campusa)
  • Letren Fakultatea / Farmazia Fakultatea / Irakasleen Unibertsitate Eskola (Arabako Campusean)
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es