Abesbatza tailerra

ABESBATZA TAILERRA

Irudia

Abesbatzean abesteak onura asko ekarri ditzake. Bertan ez da soilik abestera ikasten, ezta musika ikasten, baizik eta beste ezkutuko onura asko lantzen dira. Horren adibide da elkarlanean abestea helburu berdinak lortu ahal izateko, edota abesterakoan gorputzak sortzen dituen endorfinak. 

Tailer honetan abesbatza baten parte izatea zer den ikasiko dugu, hau da, nola berotu ahotsa, zer gorputz zati erabili behar diren abesteko, zergatik den hain garrantzitsua arnasketa ondo abesteko, nola den beste baten alboan abestea eta harekin bat egitea… Ez da aurretiazko prestakuntzarik behar, denok ikasi ahal baitugu abesten. 

Abestuko diren abestiak mota guztietakoak izan daiteke, eta ez soilik “klasikoak” deritzogunak. Abesbatzak izan dezake baita  errepertorioa erabakitzeko aukera.

Irakaslea: Jara Liras Ariño. Pianoko Erdi Mailako Gradua du Pablo Sarasate Kontserbatorioan, gaur egun klabezineko azken kurtsoa ikasten ari da Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan, eta Koru Zuzendaritzako 3. maila Musikenen. Abesbatza Zuzendaritzaren hainbat ikastaro egin ditu abesbatza arloan diharduten pertsonekin, hala nola, Javier Busto, Josu Elberdin, Carlos Gorricho, Xabier Sarasola, Junkal Guerrero, Lone Larsen, Igor Ijurra, Stojan Kuret, Michael Wedar edo Esteban Urzelai. 10 urte baino gehiagoko abesbatza-esperientzia du hainbat abesbatzako kide gisa eta lau abesbatza talde zuzendu ditu.

Ordutegia: asteartea 15:00-16:30
Egutegia: 2024ko irailaren 23tik maiatzaren 21era
Nori zuzenduta: UPV/EHUko unibertsitate kideei
Izena emateko epea: irekia
Eman izena hemen urtarrilaren 8tik 26ra! 
Izena emateko araudia
Prezioa: doan
Hautazko kreditu bat. Ziurtagiria lortzeko ikastaroa osorik egin behar da.

 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus