inf_cursos_normativa

Araudia

1. Izen-ematea Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntza eta Kirol Bulegoan (Zuzenbide Fakultateko beheko solairuan) egin behar da. Autoikaskuntza ikastaroen kasuan, aldiz, izen-ematea Campuseko web-ean jasotako argibideak jarraituz egin beharko da: https://www.ehu.eus/eu/web/gipuzkoa/laborategia1

2. Izena emateko datak: 2018ko urtarrilaren 22tik otrailaren 14ra. Hizkuntza laborategiko autoikaskuntza ikastaroak: 2018ko urtarrilaren 22tik apirilaren 28ra.

3. Izen-ematea ez da ontzat hartuko, dagokion ordainagiria aurkeztu arte; eta horretarako, gehienez bi eguneko epea dago, izena ematen denetik zenbatzen hasita. 

4. Ikastaroak egiteko plazak mugatuak dira eta matrikula-ordenaren arabera esleituko dira.

5. Ahal izanez gero, banku-txartelaren bidez eta Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntza eta Kirol Bulegoan ordaindu behar da. Ordaintzeko beste era batzuk: kutxazainetan, interneten, Servikutxan edo honako kontu-zenbaki honetara transferentzia bat eginez: Kutxabank ES58 2095 0292 97 1063455413. Izen-abizenak eta NAN zenbakia adierazi behar dira.

6. Hizkuntza-ikastaroa hasi ondoren, ezin izango da matrikularen zenbatekoa berreskuratu.

7. Ikastaroak hasteko, gutxienezko pertsona-kopuruak izena behar bezala eman behar izan du, ikastaroa hasi baino hiru egun lehenago. Era berean, ikastaroetan gehienezko ikasle-kopuru bat ezarri da, kalitatea bermatze aldera.

8. Ikastaro bat ezinbesteko arrazoiengatik edo behar beste izen-emate ez dagoelako bertan behera uzten bada bere hasiera data baino lehen, izena emana zuten pertsonei dirua itzuliko zaie.

9. Unibertsitate Hedakuntza Zerbitzuak eskubidea dauka irakasleak arrazoi justifikatuengatik aldatzeko.

10. Hautazko kredituak emateko (Graduko ikasketetan kredituak transferitu eta onartzeko arautegia - EHAA, 119 zk. 2012ko ekainaren 19) kontutan izango da bai eskoletara joan izana, eta baita irakaslearen balorazioa ere (Erabakia, 2018ko urtarrilaren 11koa, UPV/EHUaren Gipuzkoako Campuseko errektoreordearena).
 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus