Ogi apurrak

ostirala, 2015ko martxoaren 27a

EDUKIONTZI MARROIA GIPUZKOAKO CAMPUSERA IRITSI DA

Donostiako Udalak, Campuseko errektoreordetzak eskatuta, materia organikoarentzako  edukiontzi marroiak jarri ditu unibertistate zentroetatik gertu. Lehenengo edukiontziak irailan jarri ziren eta beste guztiak orain dela aste batzuk. Horregatik, edukiontzi honen ezarpena mailakatua egiten ari da ikastegi eta kafetegietan.  

Edukiontzi organikoan mota guztietako janari hondarrak (landare-jatorrikoak zein animali jatorrikoak), arrastoa daukaten paperezko ahozapiak, kafe iragazkiak, infusioen poltsasoak (graparik gabe), madalenen paperak... uzten dira. 

Materia organiko hau selektiboki jasoz gero, bere zikloak tratamendu planta batean izango du jarraipena. Han, konpost gisa prozesatzen da. Konposta bitarteko oso baliotsua da, eta erabilera asko dauzka: lorezaintzan eta nekazaritzan, lurrerako ongarri edo medeagarri gisa erabiltzen da, baita paisajismoan eta obra zibilean ere. 

Neurri honekin Campus jasangarriagoaren garapenean aurrera pausu berri bat ematen da, unibertistate kide guztien partaidetza beharrezkoa delarik. 

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es