GIPUZKOAKO CAMPUSEKO IKASTEGIAN IRAKASKUNTZARAKO GUNEAK ESLEITZEA

AULARIOKO BATZORDEAK ONETSITAKO IRIZPIDEAK, AULARIOAN IRAKASKUNTZAKO GUNEAK ESLEITZEKO PROZEDURA ETA ABIABURUEI DAGOKIENEZ.

IRIZPIDE OROKORRAK.

  1. Banaketa ikasturte bakoitzerako egingo da, eta bukatu ondoren berriro planteatuko da.
  2. Ikasgelak ikasturte osorako esleituko zaio ikastegi bakoitzari bi lauhilekotan, hau da, urritik irailerako epealdia bitan zatituz. Irakaskuntzarako eta azterketak egiteko esleipena lokabea izan daiteke.
  3. Azterketak egiteko epealdi ofizialean zehar (Campuseko Batzarrak zehaztuko baitu), azterketok egitea lehenetsiko da ikasgelen erabilerari dagokionean.
  4. Ikasgelak erabili ahal izateko, gune propioak osorik atzeman beharko dira ikastegian bertan, goiz eta arratsaldeko ordutegian.

IKASGELAK ERABILTZEKO ESKABIDEEN PROZEDURA FORMALA

  1. Planifikatzen ari den ikasturtearen aurreko urteko abenduan banatuko dira ikasgelak. Eskabidea eta beronen bidezkoketa azaroan aurkeztu beharko dira. Eskabidean adierazi egin beharko da Ikastegi eskatzaileak ikasgela bakoitzean behar dituen jarlekuen kopurua.
  2. Irakasgai eta talde bakoitzeko ikasleen kopurua adieraziko da. Ikasgelak esleitzeko ondoreetarako, ikasturte bakoitzean taldeko dauden ikasleen batez bestekoa ere adierazi beharko da. Jende gehiegizko irakasgaietan, irakasgaiotarako egiten den eskaera salbuespenezkoa dela frogatzen duen aski datu aurkeztu beharko da.
  3. Eskabidea egitean aurreko ikasturteko ordutegi gurutzatuak aurkeztu beharko dira (taldekako ordutegiak eta ikasgela bakoitza erabiltzeko ordutegiak), hurrengo ikasturterako aurreikusten diren aldarazpenekin batera. Aldarazpenok ondokoak izan ahal dira: gelako talde berriak egitea, ikasketa plan berriak ezartzea edo hautazko edota hautapen askeko irakasgai berriak abiaraztea.
  4. Informazio hori zenbatespena baino ezin izan daiteke, zeren Irakaskuntzaren Plangintza, Irakaslego, Antolaketa Akademiko eta Euskara Batzordeek batera ontzat eman beharko baitute, eta beraz, berrikuspenaren pean egon beharko baitu.
  5. Aularioan eskatzen diren gelak adierazi beharko dira, eta bai horien tamaina eta xedatzen direneko irakaskuntza. Zehazki agertu beharko dira adierazi eskabideak xedatzen direneko taldeak edo/eta irakasgaiak.
  6. Prozeduran zehar, Errektoreordetzak Campuseko batzar eskuordetua izango du, informazioa emateko eskumena edukiko duena, hala eskatuz gero behinik behin; hala ere, erabakiak hartzeko eskumena Campuseko Errektoreordetzarena izango da beti, berau baita organo eskuduna.

AULARIOKO IRAKASKUNTZAKO GUNEEN ESLEIPEN ZEHATZERAKO IRIZPIDEAK

  1. Lehenetsi egingo da lehenengo eta bigarren zikloko titulazioen irakaskuntza ofiziala. Egokitzapen pedagogikorako ikastaroa ere irakaskuntza ofizialtzat joko da.
  2. Abagunearen arabera, Aularioa erabiltzen den lehenengo ikasturtean (edo ikasturteetan), lehenespena emango zaio irakaskuntzarako xedatzen ez diren gune propioak berreskuratzeari (Ikasgela Nagusiak, Graduko Aretoak, Liburutegiak, edo irakaskuntzarako egokiak ez diren behin-behineko instalazioak, hala nola, pabiloi prefabrikatuak eta antzekoak). Halaber, kontuan hartu beharko da Campuseko baterako zerbitzuen lekualdaketa (Kirolak, Unibertsitate Antolamendurako Zerbitzua, Orientazio Psikosexualerako Zerbitzua, IISIG, Campuseko ikasgela informatikoak, Bideohitzaldietarako Ikasgela). Irizpide hau ez dago zertan aplikatu geldikorraren kasuan. Barrakoiak at geratzen dira, ezik ez dira eskolak emateko egokiak irakaskuntzarako eskura dauden guneen konputuari dagokionean. Baldin eta instalazio hori zeozertarako erabiliko balitz, berriro planteatu litzateke gune horien irakaskuntzarako ezgaitasuna.
  3. Lehenespena emango zaio ikasgeletan jende gehiegi izatearen zioz edo hizkuntzen arabera taldeak bikoiztearen kariz gelako talde berriak sortzeari. Dena den, hori guztia Irakaskuntzaren Plangintzarako Errektoreordetzak berretsi beharko du.<
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es