Hitzak Lege

Hitzak Lege

Irudia

Hitzak Lege erakusketak agerian jarri nahi du euskarak, historian zehar, zuzenbide idatzian izan duen eta egun gaur duen lekua; edonola ere, hemen-hor-han dauden testu ugarien lagina baino ez da ekarri, askoz gehiago baitago. Erakusketa honek frogatu eta azaltzen du euskal hiztunek euskara erabili dutela eta erabiltzen dutela harreman juridikoetan.

Eremu pribatuan bezala, esparru publikoan ere aurkitzen ditugu euskararen lekukotasunak:   ohitura-zuzenbidean, foru-zuzenbidean, oinordetza-zuzenbidean, familia-zuzenbidean, administrazio-zuzenbidean, merkataritza-zuzenbidean eta zuzenbide konstituzionalean. Ikusi ahal izango dugu euskararen lurraldeetan instituzioek, ahoz bezala idatziz, hura jasotzen dutela zenbait jardueratan, batez ere, beste instituzio eta administrazio batzuekiko harremanetan.

Hiru ataletan sailkatzen dira erakusketa honetako 24 paneletan ikusgai dauden dokumentuak: aldeen arteko harreman juridikoak, eragin kolektiboko testu juridikoak eta testu parajuridikoak. Lau hizkuntzatan irakurtzeko panel horiez gain, hiru panel elkarreragilez, hiru panel argiztatuz eta bi mahaitxoz –jatorrizko dokumentuak erakusteko– dago hornituta.

Euskaltzaindiak antolatu du erakusketa, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiekin, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan.

Bisita gidatua egiteko interesatuta bazaude idatzi mezu bat hurrengo helbidera: 
gi-kultura@ehu.eus

arteGunea

arteGunea

Carlos Santamaria zentroko Txillardegi aretoa sorkuntzarako gune nagusietako bat dugu Gipuzkoako Campusean. Ikasturtean zehar margolaritza, ilustrazioa, eskultura, diseinu grafikoa, argazkilaritza eta arte plastikoen erakusketak biltzen ditu, gehienez hilabete bateko iraupenezkoak eta asmo komertzialik gabekoak direnak. Unibertsitate ekoizpenak eta ehualumni-koak hobesten dira, baita bertako artista eta erakundeekiko elkarlanak ere. 

Ordutegiak Txillardegi aretoa

Txillardegi aretoaren ordutegia:

Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00-20:30.  

Eguberri eta Aste Santuko ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00-20:30 (abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 eta 6 izan ezik). 

Udako ordutegia (uztailaren 10etik irailaren 1a arte): astelehenetik ostiralera 8:00-14:30. 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: gi-kultura@ehu.eus