MUSIKA – Haize eta Hari Taldeak

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak aurten, lehendabiziko aldiz, bi musika talde jarriko ditugu martxan ehukultura programazioaren barruan. Batetik Haize Taldea haize-egurra, haize-metala eta perkusiozko instrumentuek osatuko dute eta bestetik, Hari Taldea, biolinez,biolez,txeloez eta kontrabaxuez osatuta egongo da.
Hauetako instrumenturen bat jotzen baldin badakizu eta musikaz gozatzeko asmoa baduzu, aukera ezin hobea izango da hau zu eta zure ikaskideentzat. Javi Perez Rouco (Haize Taldea) eta Enekoitz Martinez Echeverria (Hari Taldea) irakasleen gidaritzapean, aro eta estilo ezberdinetako musika landuz gain, eszenatokian aurkezteko helburua du ikasgai honek. Animatu eta eman izena!!

Hasiera: Urria (2017)
Bukaera: Maiatza/Ekaina (2018)
Lekua: UPV/EHU - Ignacio Mª Barriola zentroa (3.7 eta 3.11 gelak)
Ordutegia: asteartetan 14:15 - 15:45
Prezioa: 18€ / hilabetean
Izena emateaDonostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak
Kredituak: 2

 

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es