Ogi apurrak

Ingurumen kudeaketa sistemak

Gipuzkoako Campuseko zentroak aitzindariak izan dira UPV/EHUn, ingurumen-kudeaketako sistemei dagokienez.
2015ean, honako Ekoscan ziurtagiri hauek jaso dituzte Campuseko zentroek:

  • Zuzenbide fakultatea:
  • Filosofia eta hezkuntza zientzien fakultatea
  • Psicología fakultatea
  • Enpresa ikasketen unibertsitate eskola
  • Erizaintzako unibertsitate eskola
  • Irakasleen unibertsitate eskola
  • Unibertsitate eskola politeknikoa
  • Gipuzkoako campuseko errektoreordetzaren Julianategi eraikina
  • Ignacio Mª Barriola zentroa
  • Joxe Mari Korta zentroa
  • Carlos Santamaria zentroa

Ekoscan ziurtagiriaren xedea sistema garden eta objektibo bat definitzea da; sistema horrek erakunde askok ingurumenaren alde egiten dituzten ahaleginak aitortzea ahalbidetuko du, kanpo-ebaluazio baten bidez. Egiaztatze-sistema horretan, kanpo-eragile batek auditoria bat egiten die ziurtagiria jaso duten erakundeei, ezarritako Ingurumen Hobekuntzarako Sistemak ondo funtzionatzen duen aztertzeko.

Ekoscan izaera pribatuko arau bat da, IHOBE Sozietate Publikoak onartu eta sustatua. Egiaztatzeko ahalmena duten erakundeek egiten dituzte auditoriak, urtero. Ziurtagiriak IHOBEk ematen ditu, eta urtebeteko balioa dute.

Ekoscan arauaren araberako ziurtagiria lortzen duten erakundeek urtetik urtera ingurumen-hobekuntzak lortu behar dituzte, sistematikoki. Gainera, indarrean dagoen ingurumen-araudia gehienez hiru urtean beteko dela bermatu behar dute

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es