Instalazio eta guneak

INSTALAZIO ETA GUNEEN DESKRIBAPENA

Ikastegiak hurrengo zerbitzu, instalazio eta guneak ditu:

IKASTEGIKO IDAZKARITZA

Bere eskuduntzaren barnean, ikasle eta irakasleen behar administratiboez arduratzen da.
Ohiko ordutegia: 9etatik 13etara eta 15etatik 16:30etara (asteartetan eta ostiraletan 9etatik 14etara).

Udako ordutegia: 9:00etatik 13:00etara

Telefonoak: 945 013314 / 16

ATEZAINTZA

Zerbitzu honetan informazio orokorra emateaz gain laguntza eta kontrol-ekintzak egiten ditu.
Ohiko ordutegia: 8:00etatik 20:30etara

Telefonoa: 945 013 317   Faxa: 945 013 308

INFORMATIKA GELA

Informatika gelako ekipamendua hauxe da: 37 ordenagailu, escanerra, gardentasun-erretroproiektorea, kanoi-proiektagailua eta audio-sistema.

Informatika gelako ordenagailuetatik Zentroko kotokopiagailuan inprima daiteke. Jarraitu instrukzioei (pdf,  426kb) 

ZENTRUKO INPRIMAGAILUA

Sotoko solairuan (IKD aretoraren ondoan) dago kokatuta. Horrelako zerbitzua ematen du:

KOPIAK: kopiak egin ahal izango dira nahiko diru daukan aldez aurretik ordaintzeko txartela sartuz.
INPRESIOA: konektaturik dauden geletatik bidaltzen badira dokumentuak, inprimatzeko aukera sakatzen denean, erabiltzaileak berak identifikatuko du inprimatuko duen lana. Kode bat emango dio aukeratutako inprimagailuan inprimatzeko. Prepagozko txartelarekin ordaintzen da hau ere.
Erabiltzaileak edozein momentuan askatu ahal izango du bere inprimatzeko lana dagoen hilaratik, beti ere bidali eta hurrengo 24 ordutan egiten badu. Denbora horretan erabiltzaileak ez badu inprimatzeko lana libratzen, automatikoki ezabatuko du ekipoak.

Informazio gehiago.
 

GELAK ETA MINTEGIAK

Ikastegian hauxe dago:

  • - 4 gela handi (80-96 eserleku)
  • - mintegi ertain bat (48 eserleku)
  • - 4 mintegi txiki (30 eserleku), hauetako bat grabazio egiteko laborategia.

Ikasgela guztietan eta mintegietan ikus-entzunezko beharrezko baliabideak daude irakaskuntzarako, besteak beste: ordenagailu, proiektagailuak , grabagailu digitaletarako, video eta argazki-kamera, opaku-proiektagailua eta abar.

IRAKASLEEN GELA

Gela hau Ikastegiko Batzordearen nahiz irakasleen bilerak eta praktika-gainbegiraketak egiteko erabiltzen da. Gela honetan garatzen duen lana errazteko beharrezko baliabideekin kontatzen du, besteak beste: Internet konexioarekin ordenagailu, proiektagailua, inprimatzailera, arbel elektronikoa, DVD-a grabatzaile-irakurgailua eta telebista TDT-a antenarekin.

IKASLEEN KONTSEILUA

Ikasleen kontseilua eraikinaren  beheko sotoan kokatzen da. Tfnoa: 945014263

IKASLEEN GELA

Espazioarekiko topaketa bat da ikasleak bildu ahal dadin eta jarduera desberdinak garatu. Mahaiez eta aulkiez egokitutako wifi-a espazioa da.

ZENTRUKO IKASGELEN ETA GUNEEN KUDEAKETA

LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZAFAKULTATEKO Arabako atalean EGINDAKO ESKARIEN KUDEATZEKO PROZEDURA

LARRIALDI-PLANA

Larrialdi-plana   (pdf, 1,06 Mb) 

IKASTEGIRA NOLA SARTU OHIKO ORDUTEGITIK KANPO

Edozein irakasle eta ikertzaile sar daiteke eskolara eguneko 24 orduetan, aurrez eskatzen badu. 2015 urtean EHUko Gerentziak onartu zuen dokumentu bat "Prebentzio neurri osagarriak ikastegiak ordutegiz kanpo zabaltzen direnean larrialdiren bat dagoenerako" (pdf, 400 kb)"  izenekoa eta horri jarraituz eskaera (pdf, 81 kb) beteta bidali behar da helbide honetara glue.administratzailea@ehu.eus  , gutxienez 72 ordu lehenago.

Baimendutako eskaera posta elektronikoz itzuliko zaio eskatzaileari. Zainketa-pertsonalak identifikazioa (NAN eta unibertsitateko txartela) eta baimendutako eskaera hau eskatuko dizkie ordutegiz kanpo  sartzen diren pertsonei

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es