Gakoak - Unibertsitate Espezializazioa: Hizkuntza Plangintza

Tituluaren gakoak

Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikaren inguruko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da Hizkuntza Plangintza Unibertsitateko Espezialista.

Hizkuntza Plangintzak aurrez aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, diseinu malguari eusten dio. Malgutasun horren haritik, graduondokoak iraupen nahiz edukien aldetik aniztasun handia eskaintzen du, horrekin soziolinguistika gaietako balizko ikasle mota ezberdinei eta beren premiei aurre egiteko asmoz.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitate Espezializazioa Hizkuntza Plangintza

Irudia

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • 18 urteko ibilbidea: Ikastaroak berak eskaintzen dituen edukiak dira irmotasunaren erakusle.
  • Heziketa eredu malgua: Ikastaroa online izanik, ikasleek denbora nahieran kudeatzeko aukera daukate erosotasunez ikasteko.
  • Puntako irakasleak: Soziolinguistikaren ezagutza teorikoan zein euskalgintza aplikatuan itzal handia duten adituak dauzkagu.
  • Harrera profesional ona: Hizkuntzaren normalizazioan lanean aritzeko ezinbesteko trebakuntza eskaintzen du ikastaroak.

Irudia - Unibertsitate Espezializazioa Hizkuntza Plangintza

Irudia

Irteera profesionalak - Unibertsitate Espezializazioa Hizkuntza Plangintza

Irteera profesionalak

Titulu honek harrera oso ona dauka euskararekin zerikusia duten erakundeetan; besteak beste, udaletako euskara zerbitzuetan, euskararen inguruko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresetan eta baita gai soziolinguistikoak ikertzen dituzten ikertalde eta erakundeetan ere:

Euskara teknikariak.

Hizkuntza plangintza eta kudeaketa arduradunak.

Euskararen normaluntzarekin eta soziolinguistikarekin zerikusia duten gaien inguruko ikerlariak.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).