Ogi apurrak

Nazioarteko mintegia: ‘Globalizazioa, lana eta botere sindikala'

Data:

  • Hasiera: astelehena, 2017ko urriaren 2a 09:30:00 CEST
  • Amaiera: asteartea, 2017ko urriaren 3a 14:00:00 CEST

Tokia:

Entzun-aretoa - Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Barrio Sarriena sn - 48940, Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena:

Astelehenean, urriak 2, 9:30ean hasiko da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa.) hasiko da ‘Globalizazioa, lana eta botere sindikala' nazioarteko mintegia. UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak, Consultoría Primero de Mayo eta Manu Robles-Arangiz Institutoak antolatuta, jardunaldiak hilaren 3ra arte, asteartera arte, luzatuko da.

Izen-ematea doakoa da: http://www.ehu.eus/eu/web/lan-harremanak/formularioa

Ekitaldian, besteak beste, honako gaiak aztertuko dira: lan munduaren garapena eta sindikatuak nola ari diren egokitzen aldaketa horietara. Hizlarien artean egongo dira, besteak beste, Quebeceko Montreal Unibertsitateko (Christian Levesque), Cadizeko Unibertsitate Autonomako (Beltrán Roca) eta Frantziako Institut de recherches économiques et sociales zentroko (Melanie Dufour-Poirier) ikerlariak eta irakasleak. Hitzaldiak izango dira gazteleraz eta frantsesez aldibereko itzulpenaz.

Informazio guztia: http://www.ehu.eus/eu/web/lan-harremanak/egitaraua-urriaren-02_03a

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es