osteguna, 2017ko irailaren 28a

Euskal Herriko Unibertsitatearen adierazpena

Gaur, 11:30 inguruan, momentu horretan hutsik zegoen erabilera anitzeko irakaskuntza laborategi batean kanpai batek sua hartu du eta, suhiltzaileek hala aginduta, Zientzia eta Teknologia Fakultateko A eta B eraikinak utzarazi behar izan dira, sortutako kea aireztatu behar zelako. Aireztapen lanak bukatu ondoren, suhiltzaileak campusetik joan dira. Espero da 14:00etatik aurrera eraikineko jarduera akademikoari berriro ekitea.

 

Leioa, 2017ko irailak 28