Ogi apurrak

Eraikuntzaren Historiari buruzko X. Biltzar Nazionala eta II. Biltzar Iberoamerikarra

Data:

  • Hasiera: asteartea, 2017ko urriaren 3a 09:00:00 CEST

Tokia:

Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena:

Urriaren 3tik 7ra, asteartetik larunbatera, UPV/EHUren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, Donostian, Eraikuntzaren Historiari buruzko X. Biltzar Nazionala eta II. Biltzar Iberoamerikarra egingo dira unibertsitateak berak Eraikuntzaren Historiako Espainiako Elkartearekin lankidetzan antolatuta. Bi biltzarrak batera egingo dira, eta Espainiako nahiz Iberoamerikako unibertsitateetako 250 kidetik gora eta esparru horretan diharduten profesionalak elkartuko dira bertan. Han izango da, halaber, Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionalaren Arkitektura Eskolako zuzendaria; unibertsitate horretan egingo da hurrengo biltzarra, 2019. urtean.

Bi ekitaldion helburua da "aurreko biltzarretan sortutako truke emankorrari jarraipena ematea, eta Eraikuntzaren Historiaren diziplina gaztelaniaz hitz egiten duten Amerikako herrialdeetan jorratzen eta zabaltzen laguntzea. Bestalde, eremu nazionala kontuan hartuta, hamargarren biltzarra egingo da orain; bada, uste dugu Euskal Herrian sakon aztertu beharreko eraikuntza kultura daukagula. Ildo horretatik, espero dugu biltzar honek euren ikerketa lanak erakustera bultzatuko dituela Euskal Herriko ikertzaileak", azpimarratu du Santiago Sánchez Beitiak, hots, UPV/EHUren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakasleak eta biltzarraren zuzendarietako batek (Santiago Huerta da beste zuzendaria, Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakaslea).

Biltzarkideek, lau egunean, hainbat gai garrantzitsu landuko dituzte: eraikuntza historian zehar, Historiaurretik XX. mendera arte; portuak eta itsasargiak; akueduktuak; gangak; gotorlekuak… Horrez gain, saio berezi bat egingo da: ‘Estrategias de conservación de los 

Informazio gehiago: http://www.historiaconstruccion.org/2017/

 

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es