Ogi apurrak

Jardunaldiak: 'Energia, Ingurumena eta Gizartea'

Data:

  • Hasiera: asteazkena, 2017ko urriaren 4a 19:00:00 CEST

Tokia:

Eibar (Gipuzkoa)

Deskribapena:

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Eibarren, Eibarko Udalaren Ingurumen Sailarekin batera 'Energia, Ingurumena eta Gizartea' izeneko jardunaldiak antolatu ditu urriaren 4, 18 eta 25ean, Portaleako Areto Nagusian, Eibarren, 19retatik 20:30etara.

Lehen hitzaldia, urrian 4an, Alba del Campo Cadizko Trantsizio Energetikoaren Mahaiaren koordinatzaileak eskainiko du. Gaia: 'Pobrezia energetikoa'. Alba del Campo kazetaria eta trantsizio energetikoko prozesuen arloko aholkularia da. Gaur egun Sí Se Puede Cádiz talde politikoan dabil lanean, eta bi dokumental egin ditu gaur egungo eredu energetikoari eta alternatibei buruz: #Oligopoly2. El imperio eléctrico contra todxs (2013 Eurosolar saria) eta #OligopolyOFF. Empieza la revolución energética ciudadana (2015). 

Hitzaldiaren laburpena: "Trantsizio energetikoa eta demokrazia: oztopoak, erronkak eta aukerak: Klima aldaketa eta gure eredu energetikoak gizartean eta ingurumenean duen eragin beldurgarria direla eta, premiazkoa da eredu berriztagarri eta jasangarri baterako trantsizio bati ekitea. Esan genezake mundu mailan trantsizio hori hasi dela, baina trantsizio horrek gaur egungo gizarte desberdinkerian sakondu eta ingurumen krisia larriagotu dezake, edo, kontrara, gizarte parekideago, justuago eta demokratikoak eraikitzen lagundu. Jardunaldi honetan, trantsizio energetiko demokratiko batek dituen oztopoez, erronkez eta aukerez hausnartuko dugu eta Cadizko energia mahaien esperientziak partekatuko ditugu".

Jarraian, urriaren 18an, Santiago Barba Eko-REC enpresako zuzendariak, 'Ekonomia zirkularraren'  inguruan hitz egingo du.

Azkenik, urriaren 25ean, Meghan Sapp Planet Energy SL enpresako gerenteak hitzaldia eskainiko du. Gaia: 'Ingurumena'.

Jardunaldien sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.

Informazio gehigarria

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es