Ogi apurrak

25146 - Antropologiarako Sarrera II



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Antropologiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Antropologiaren Sarrera II ikasgaia, lehenengo lauhilabetean ikasitako Antropologiaren Sarrera I ikasgaiaren jarraipena da. Zentzu honetan, hauek dira landuko diren helburu orokorrak, zehatzak eta baita gaitasunak ere.

Helburu orokorra:

Ikasgai honen xedea ikasleak gizarte antropologia diziplinaren aztergai garrantzitsuenetara hurbiltzen jarraitzea izango da aurrerago sakonduko dituzten oinarrizko gaietan treba daitezen.

Helburu zehatzak:

Aurrekoa lortzeko diziplinan oinarrizkoak diren ikas-eremuak ezagutaraziko dira
o Antolaketa ekonomikoa, politikoa eta soziala
o Senidetasunaren sistemak
o Pentsamendua sinbolikoa eta erlijiosoa

Horretarako, gaia hauen inguruko edukiak eta eztabaidak, oinarrizko hildo teorikoak nahiz kontzeptuen bilakaera historikoa ezagutzea izango da helburua.

Gaitasunak:

- Gizarte Antropologiaren oinarrizko kontzeptuak, gai-arloak eta eremu etnografikoak definitzea eta mugatzea.
- Antropologiako hainbat teoriatatik defenditutako tesi eta ideia nagusiak ulertzea, aztertzea, laburtzea eta azaltzea.
- Kultura aniztasunaren eta giza erakundeen espazio- eta denbora-testuinguruak ezagutzea, eta horiek aztertzeko eta horietan esku hartzeko Antropologiaren aukerak ezagutzea.
- Konfigurazio kultural zabalen barruan giza instituzioak aztertzeko eta azaltzeko gaitasuna izan aztergai den arazoaren inguruan ikuspegi holistikoa mantenduz.
- Oinarrizko irakurketa eta materialen bidez testuinguru ezberdinetan aniztasun kulturala aztertzeko eta azaltzeko gaitasuna.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Bizimoduak:
Ogia eta lana. Sistema ekologikoak eta sistema ekonomikoak: inguruari moldatzea eta baliabideak eskuratzea. Ekonomia mota: iraupeneko ekonomiak eta merkatu-ekonomiak. Ekoizpeneko harreman sozialak. Trukea eta banaketa.

2. Senidetasuna antropologiaren tradizioan:
Kontzeptuak eta kodeak. Familia eta ezkontza: instituzio unibertsalak ote? Eraldaketa soziokulturalak eta senide-aldaketak.

3. Antropologia politikoaren historia laburra.
Antolaketa politiko motak eta oinarrizko kontzeptuak: autoritatea eta boterea. Berdintasunezko gizarteak eta gizarte diferentziatuak: gizarte tribalak, buruzagitza duten gizarteak eta Estatua daukatenak. Irudimeneko komunitateak.

4. Sinboloak eta antropologia sinbolikoa.
Sinbolismoa talde eraketan eta norbanako bizipenetan. Eraginkortasun sinbolikoa. Sormen eta irudikapen sistemak. Adierazpen artistikoaren aniztasun kulturala.

5. Sinesmenak eta erlijio sistemak. Erlijioa, kosmologia eta ideologia; magia eta zientzia. Sakratua/profanoa dikotomia. Mitoak eta erritualak: jokaera erritualak, eta mito eta erritoen arteko elkar ekintza. Erlijio-aldaketa.

6. Espresio artistikoaren aniztasun kulturala. Objektu artistikoak, artisau-objektuak. Izan artista primitiboa, etnikoa, emakumea. Gaur egungo artea.

7. Antropologia mundu globalizatuan.
Munduko sistema modernoa: industrializazioa eta estratifikazioa; kolonialismoa eta garapena; transnazionalismoa eta globalizazioa eta immigrazioa eta turismoa. Biziraupen eta elkar truke kulturala. Antropologiaren balorea gaur egungo gizartean eta etorkizunean.

Metodologia

Aurrez aurreko eskolak, astean 3 ordu (guztira, 15 saio)
Eskola praktikoak, astean 2 ordu (guztira 15 saio)


Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 48   12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 72   18            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ikasleen ebaluazio jarraia izateko, hauek, gutxienez, klaseen %75era etorri behar dira. Orduan, hurrengo irizpideak kontutan hartuko dira:

* Aurrez aurreko eskoletan eta tutoretzan parte hartze aktiboa: % 15 (1/10)
* Gelako praktikak (ahozko aurkezpenak banaka edota taldeka): % 15 (3/10)
* Banakako lan idatziak: % 70 (6/10)

Ez etortzea behar bezala justifikatzen duten ikasleek, aldiz, azterketa idatziaren bidez emaitzaren %100a lor dezakete, edo irakaslearekin adostutako bestelako prozeduraren (lan idatziak etab.) bidez.

Azterketa idatziaren aukera mantentzen da, edozein kasutan

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

Nahitaez erabili beharreko materiala

Berlinski, M. (2007) Dioses lejanos, Madril: Alfaguara

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Géraud, M.O.; Leservoisier, O.; Pottier, R. (2011). Etnologiaren nozio giltzarriak. Azterketak eta testuak. Leioa: EHU-UPV:
Kottak, Conrad P. (2002) Antropología cultura, Madril: Mcgraw-Hill.
Lisón Tolosana, Carmelo (ed.) (2007) Introducción a la antropología social y cultural, Madril: Akal.
Velasco, Honorio M. (biltz.) (1995) Lecturas de antropología social y cultural. La cultura y las culturas. Madril: UNED.

  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Abélès, M. (1988): El lugar de la política, (19-57 orr.). Bartzelona, Mitre
Bott, E. Familias urbanas: roles conyugales y redes sociales, en Velasco, H.M. (1995: 339-384 orr.).
Durkheim, E. (1996): Clasificaciones primitivas (y otros ensayos de antropología positiva), (107-137 orr.), Bartzelona, Ariel.
Clifford, J. (1999): Itinerarios transculturales (5. kap.), Bartzelona, Gedisa.
Cuceiro, E. (2007): Religión y creencia. Cultura de los fundamentos y ultimidades existenciales, non Lisón, C. (2007: 429-458 orr.).
Frazer, J.G. (1984): La rama dorada, (IV kap.), Madril, FCE.
Frigolé, J. (2003): Cultura y genocidio (V kap.), Bartzelona, UB.
Lévi-Strauss, C. (1949): Las estructuras elementales del parentesco. (I, II, IV kapipuluak), Buenos Aires, Paidós.
Lévi-Strauss, C. (1987): La eficacia simbólica, en: Antropología estructural, (211-228 orr) Bartzelona, Paidós.
Martín, E. (1998): Multiculturalismo, nuevos sujetos históricos y ciudadanía cultural, non Hainbat Egile, Repensando la ciudadanía, Sevilla, El Monte.
Miquel Novajira, A. y Reina, J.L. (2001): Gatos blancos, gatos negros. Un estudio sobre cultura empresarial, Bartzelona, El Viejo Topo.
Moreno, I. (1991): ¿Identidades y rituales¿, non Hainbat Egile, Antropología de los pueblos de España, Madril, Taurus.
K. Polanyi (1995): El sistema económico como proceso institucionalizado¿, non H. M. Velasco, Lecturas de antropología social y cultural (385-412 orr.)
Rivas, A.Mª (2007), Transformaciones sociales y cambios familiares: continuidades y rupturas, en Lisón, C. Introducción a la antropología social y cultural. Teoría, método y práctica, Madrid: Akal (105-128 orr.).
Rivas, A. y Jociles, M.I. (koord.) (2000) Cultura del trabajo: representaciones y prácticas. Revista de Dialectología y Tradiciones populares, t. LV. Bigarren koadernoa, Madrid, La Catarata.
Weston, K. (2003): Las familias que elegimos. Lesbianas, gays y parentesco, (II y V kap), Bartzelona, Bellaterra.

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es