Ogi apurrak

25164 - Zientziaren Filosofia II



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Antropologiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Ikasgai honetan Zientziaren Filosofian lantzen diren gai nagusiak garatuko dira: Ezagutza zientifikoaren inguruko arazo epistemologikoak, errealitatearen izaera eta zientzian hau nola islatzen den aztertzen duten gai ontologikoak, ekintza zientifikoaren inguruko gai pragmatikoak, eta zientzian eragina duten balioen ingurukoak.

Ikasgai hau Zientziaren Filosofiako moduloan kokatzen da, eta derrigorrezkoa da.

Gaitasunak:

Zientziaren filosofiako egile ezagunen testuak beren esparru teorikoetan eta kontzeptualetan modu aktiboan ulertzea eta modu kritikoan interpretatzea, gutxienez EBko bi hizkuntza ofizialetan.
Zientziaren arazo, ikuspuntu eta ikusmolde tradizionalei eta gaur egungoei buruzko gaiak ahoz azaltzea, eztabaidatzea, modu kritikoan baloratzea, eta horiei buruzko hitzaldi ongi egituratuak modu arrazoituan idaztea, eta horretarako, zientziaren filosofiaren eta metodologiaren terminologia espezializatua erabiltzea.
Zientziaren filosofiaren eta metodologiaren arloko eztabaida tradizionalei eta garaikideei buruzko argumentuen balizkotasuna edo onargarritasuna identifikatzea eta ebaluatzea, hainbat prozeduraren bitartez, eta hitzaldi zientifikoa aztertzean logikaren garrantzia azpimarratzea.
Zientzia modernoa garatzeak eta horri buruzko filosofiaren gogoetak sortutako ondorio sozialak, etikoak, ekonomikoak eta kulturalak ulertzean aurrera egiteko taldean lan egitea.
Informazioaren teknologiak erabiltzea, datuak biltzeko eta iturri bibliografikoak eskuratzeko, zientziaren filosofian eta metodologian gaur egun eztabaidatzen diren ikuspegiak ikertzeko.



EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.    Indukzioa, iragarpena eta ebidentzia
2.    Azalpen zientifikoa zer den aztertzeko ereduak: N-D, mekanistikoak, funtzionalak.
3.    Kausak eta lege naturalak
4.    Emergentzia eta murriztapena
5.    Errealismoa eta teoria zientifikoen izaera
6.    Irudikapen zientifikoak eta modeloak
7.    Ikuspegi naturalistak zientziaren filosofian
8.    Zientzia ekintza gisa eta praktika zientifikoak
9.    Arrazionaltasuna, objektibotasuna, eta balioak zientzian
10.    Zientzia eta gizartea: Zientziaren soziologiaren ikuspegia.


Oharra: Kurtso hasieran irakasleak adieraziko du gai-zerrenda ofizialean agertzen diren artetik zeintzuk emango diren.

Metodologia

Oharra: Kurtso hasieran irakasleak adieraziko du gai-zerrenda ofizialean agertzen diren artetik zeintzuk emango diren.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Klasera etortzea eta parte hartzea kontuan hartuko da ikasgai honen ebaluaketan.

Ebaluaketa jarraian honako irizpideak erabiliko dira:
Eskoletara etortzea:
- %60 eta %79 artean: puntu 1
- %80 eta %100 artean: 2 puntu

Klaseko aurkezpena: Baldintza: gutxienez eskolen %80ra etorri izana.

Aurkezpenaren ondoren idatzizko lana entregatu beharko da, adostutako epean eta beti ere azterketa egunaren aurretik. Luzera gehienez, 3000 eta 4000 hitz artean. Ebaluaketa: 1 eta 4 puntu bitartean. Gainditzea lortzen ez duten aurkezpenek ez dute puntuatuko. Gainditzen dutenek (gutxienez 5a), gutxienez puntu bat izango dute, eta notaren arabera 4 puntu arte.

Idatzizko azterketa finala (beharrezkoa): 0 eta 10 puntu bitartean. Azterketaren nota hau aurretik (partehartzeagatik eta aurkezpenagatik) ateratako notaren arabera ponderatuko da.

Aurreko baldintzak (partehartzeari edo aurkezpenari dagozkionak) bete ez dituzten ikasleek, azken azterketa gainditzeaz gain (ikasgaiko edukien %100aren ingurukoak) propio jarritako ahozko froga bat ere gainditu beharko dute.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ikasgaiko edukien %100ari buruz galde dezakeen azken azterketa egin beharko da eta horretaz gain propio jarritako ahozko froga bt ere gainditu beharko da.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Erabiliko diren testuliburuak

Chalmers, A. (1988) ¿Qué es esa cosa llamada ciencia?: una valoración de la naturaleza y el estatuto de la ciencia y sus métodos, Madrid: Siglo XXI.
Dieguez, A. (2005) Filosofía de la ciencia, Madrid: Biblioteca Nueva/Universidad de Málaga.
Díez, J.A., Moulines, C.U., (1997) Fundamentos de Filosofía de la Ciencia, Barcelona: Ariel.
Echeverria, J. (1995) Introducción a la metodología de la ciencia, Cátedra
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Balashov, Y & Rosenberg, A. Eds. (2002) Philosophy of Science. Contemporary Readings. New York: Routledge.
Curd, M. & Cover, J. A. Eds. (1998) Philosophy of Science. The central issues. WW. Norton.
Lange, M. (2007) Philosophy of Science. An anthology. Oxford: Blackwell.
Okasha, S. (2002): Philosophy of Science. A very short introduction. Oxford University Press.
Rosenberg, A. (2000) Philosophy of Science. A contemporary introduction. New York: Routledge.
  • Aldizkariak:

Erkenntnis;
Philosophy of Science;
Synthese;
Theoria;
Teorema.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

European Philosophy of Science Association. www.epsa.ac.at
Philosophy of Science Association. philsci.org
Philsci Archive. philsci-archive.pitt.edu
Sociedad de Lógica, Metodología y Filosofía de la ciencia. www.solofici.org
Stanford Encyclopedia of Philosophy. plato.stanford.edu

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es