Ogi apurrak

Gizarte Hezkuntza Gradutik GIZARTE LANGINTZA Gradurako Sarbidea

Jakinarazten dizuegu Gizarte Hezkuntzan graduatutako ikasleek aukera dutela bigarren gradu bat lortzeko, UPV/EHUko Gizarte Langintzako Gradua, baldin eta bi ikasturtetan 90 ECTS kreditu egiten badituzte.
Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzak aipatutako bigarren titulua lortzea ahalbidetzen duten akordioak onartu ditu.

Lan Harreman eta Gizarte Langitzako Fakultatean. Arabako Campusa

Helbidea: C/ Los Apraiz, 2 .01006 Vitoria-Gasteiz
Emaila: sec-centro.euts@ehu.eus
Gaztelaniazko 10 plazako eskaintza.

Izen ematea eta matrikula

Izena emateko epea hauxe da: Uztailaren 3, 4 eta 5.
Izen-emateen sailkapena eta matrikula egiteko deia, uztailaren bigarren astean izango da. Eskolako iragarki ohol ofizialean eta web orrian emango dira argitara atal honetan: (http://www.ehu.eus/eu/web/gizarte-langintza/hasiera).

Matrikula uztailaren hirugarren astean egingo du. Matrikula epe horretan egiten ez duenak hartarako eskubidea galduko du.

Lehenengo matrikulazio epearen ostean plazarik geratuko balitz, bigarren matrikulazio epea irekiko litzateke, itxaron zerrendan dauden pertsonei deituta (uztailaren laugarren astean).

Aitorpen taula

Gizarte Langintzako Gradua lortzeko hurrengo plangintza bete eta gainditu beharko du.

 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es