Ogi apurrak

25145 - Antropologiarako Sarrera I



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Filosofiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Ikasgaiaren gaitasunak:

1.- Oinarrizko testu antropologikoak ahoz zein idatziz modu argian, ordenatuan eta zehatzean aztertzea eta aipatzea, eta terminologia antropologiko egokia erabiltzea.

2.- Gizarte Antropologiaren oinarrizko kontzeptuak, gai-arloak eta eremu etnografikoak definitzea eta mugatzea.

3.- Antropologiako hainbat teoriatatik defenditutako tesi eta ideia nagusiak ulertzea, aztertzea, laburtzea eta azaltzea.

4.- Kultura kontzeptuaren hainbat adiera ulertzea, aztertzea, laburtzea eta azaltzea.

5.- Antropologiako teoriak eta metodologiak egitearen eta garatzearen eta Antropologiaren testuinguru historikoaren eta soziokulturalaren arteko harremana ulertzea, aztertzea eta azaltzea.

6.- Antropologoek proposatutako teoriak eta metodologiak lotzea, batez ere, euskal gizartearen eta kulturaren esparruan.

7.- Kultura aniztasunaren eta giza erakundeen espazio- eta denbora-testuinguruak ezagutzea, eta horiek aztertzeko eta horietan esku hartzeko Antropologiaren aukerak ezagutzea.


Ikasgaiaren azalpena:

Ikasgaiak disziplina antropologikoari oinarrizko hurbilpena egin nahi du. Modu honetan ikasleek datozen urteetan ikasgai ezberdinetan landuko dituzten hainbat aspektu ezagutu ahal izango dituzte. Horretarako gaitegiak antropologiaren korpus teorikoa eta planteamendu metodologikoak biltzen ditu, horiek sarrera egiteko asmoz.


Ikergaiaren helburuak:

1.- Antropologian oinarrizkoak diren hainbat nozio eta kontzeptu (teorikoak eta praktikoak) ezagutzea.

2.- Antropologiari dagozkion hainbat interesezko gaiak eta lan ildoak mahai gaineratzea.

3.- Antropologiari dagozkion ikuspuntuak eta berezko ezaugarriak plazaratzea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Antropologia, zer da antropologia?
Antropologiaren berezitasunei hurbilpena, bai bere historiari bai bere ikerketa objetuari dagokionez.

2. Kulturaren nozioa.
Antropologiaren erdigunean dagoen kontzeptuari hurbilpena ekarpen teoriko nagusien bidez.

3. Etnozentrismoa eta erlatibisko kulturala.
Lan antropologikoaren ondorio teoriko eta praktikoak, kontuan hartuta “beste batzuekin” harremanetan egiten den disziplina dela.

4. Ikerkuntzarako metodo antropologikoa.
Hurbilpena praktika etnografikoari, bere baldintzetan eta bere ikerketarako tekniketan sakonduz.

5. Natura/Kultura harremanak
Modernitatearen paradigmaren analisia eta errebisio garaikideak.

6.    Antropologia aplikatuak.
Jatorria eta ezaugarriak. Garapenerako arloak eta egungo egoera. Eztabaida etikoak.

Metodologia

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 48   12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 72   18            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Azterketa 50%; Praktikak 50%

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

BARTH, F. (comp.) (1976): Los grupos étnicos y sus fronteras. La organización social de las diferencias.México D.F.: FEC. (pp. 9-49).
BOHANNAN, L. (1966): “Shakespeare en la selva”, en VELASCO, H. (comp.)(1993): Lecturas de antropología social y cultural.Madrid: UNED. (pp. 83-93).
CÁTEDRA TOMÁS, M. (1989): La vida y el mundo de los vaqueiros de Alzada.Madrid: CIS-Siglo XXI ed. Cap.1 “Etnografía: la descripción de la descripción”. (pp. 1-17).
COLOBRANS, J.; MARTÍNEZ, A.; PRAT, J. (1996): “Entrevista con Claudio Esteva-Fabregat”, en PRAT,J.;MARTÍNEZ,A.: Ensayos de Antropología Cultural.Ed. Ariel. (pp. 15-27).
HALL, E.T.; HALL, M.R. (1971): “Los sonidos del silencio”, en VELASCO, H. (comp.): Lecturas de antropología social y cultural. Madrid: UNED. (pp. 251-263).
MAIR, L. (1963): “Antropología aplicada”, en Enciclopedia Internacional de las Ciencias Sociales. Vol.1.
VARELA, N. (2008): Feminismo para principiantes. Barcelona: Ediciones B. Cap. 11 “El cuerpo de las mujeres” (pp.277-298) y Cap.13 “La masculinidad” (pp.321-336).
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

AUGE, Marc (1996): Hacia una antropología de los mundos contemporáneos. Barcelona: Gedisa.
BOHANNAN, P. (1992): Para raros nosotros. Introducción a la antropología cultural. Madrid: Akal.
EMBER, C.R.; EMBER, M. Y PEREGRINE, P. (2004): Antropología. Madrid: Pearson.
KOTTACK, K.P. (2002): Antropología cultural. Madrid: McGraw-Hill.
LISÓN TOLOSANA, Carmelo (ed.) (2007) Introducción a la antropología social y cultural, Madrid: Akal.
LLOBERA, J. (ed). (1975). La antropología como ciencia. Barcelona: Anagrama.
MAIR, Lucy (1975) Introducción a la Antropología Social. Madrid: ed. Alianza.
PRAT, J.; MARTINEZ, J. (eds.) (1996): Ensayos de Antropología Cultural. Barcelona: Ariel.
VELASCO, H.M. (1995): Lecturas de antropología social y cultural. La cultura y las culturas. Madrid: UNED.

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es