Ogi apurrak

25179 - Zientzien Filosofia eta Historia



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Filosofiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

2015-2016 urtean BAKARRIK gazteleraz irakatsiko da.
*Filosofía e Historia de las ciencias* hautazko ikasgaia da, Filosofia Graduko 4. kurtsoan ematen da eta ANECAK egiaztatu zuen memorian Logika, Lengoaia, zientzia eta Kultura moduluan sartzen da. Kurtsoko koordinatzailea ikasgai honen koordinatze horizontalaz arduratuko da 4. Mailako beste ikasgaiekin eta koordinatze bertikala Graduko koordinatzaileari dagokio.

Ikasgai honetan landuko diren gaiak zientziaren historiografiari eta zientzia partikularren historia eta filosofiari dagokie. Komenigarria da aurretik Zientziaren Filosofia I eta II egin izana eta ikasleen zientziaren filosofiako gai orokorrak ezagut ditzaten. Materia hau nahiko monografikoa da eta bere helburua, ezagutza orokorrak lortzea baino gehiago, arlo honetako gai espezifikoak lantzea da. Horregatik eskainiko dira zientziaren filosofia eta historian aurrera egiteko baliabideak eta tresna teoriko zein praktikoak. Ikasgai honetan egin den lanak ahalbidetuko du ikasleek landu ditzaten zientziaren historiografia, antzinateko zientziaren historia, eta termodinamika, biologia funtzionala, eboluzio teoria eta medikuntzaren inguruko ikerkuntza material eta testuak. Ikasgai hau kokatzen den testuingurua kontuan izanik ikasleriari eskainiko zaizkio arlo hauetako ikerkuntzan erabiltzen diren oinarrizko tresna metodologikoak.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Ikasgai honek hiru modulu ditu:
Lehenengoan, kreditu 1ekoa (Jaume Navarro Ir.), gaur egungo zientziaren historiografian dauden ikuspegiak landuko dira zientziaren historia eta filosofiaren arteko erlazioak nola ulertzen diren aztertze aldera. Hortaz atal honetan zientziaren historiografia eta epistemologia historikoa landuko dira. Helburua da aurkitzea zer den zientziaren historia, zientziaren historiografian lantzen diren hainbat tradizio aztertzea eta zientziaren historia eta filosofia nola uztartzen diren elkarrekin. Hainbat kasu azterketen bidez erakutsiko da zientziaren historia egiteko modu anitzak daudela; eta zientziaren filosofia eta historiaren arteko erlazioak teoria filosofikoak ilustratzeko erabiltzen diren kasuen baino zerbait gehiago ikertu daitezkeela.
Bigarren atalak (Alvaro Moreno Ir, 2,5 kreditu) bi alderdi ditu. Bata aurrekoaren jarraipen gisa ulertu daiteke, eta zientziaren sorrera antzinatean landuko du. Bestean zientziaren filosofía eta historiaren hainbat arlo errepasatuko dira, termodinamika eta biologia funtzionala eta besteak beste, antolakuntzaren zientzia osatzen duten hainbat gai.

Hirugarren atalak (Arantza Etxeberria Ir, 2,5 kreditu) 19. Mendeko bi liburu oinarrizko landuko ditu: Charles Darwinen *Espezieen jatorria* eta Claude Bernard-en *Medikuntza esperimentalaren ikerketari sarrera*. Bi liburuen irakurketa komentatuaren bitartez ikasiko dira biologia ebolutiboaren (aldaera, espezie, sailkapen, zientziaren zuhaitza, geo-biologia etab.) eta medikuntzaren (arrazionalismoa eta enpirismoa, esperimentazioa, frogetan oinarritutako medikuntza) oinarrizko kontzeptuak. Gure 21. mendean azaltzen diren arazoekin zerikusia duten gaiak bereziki landuko dira.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. atala

1.    Zientziaren filosofía eta historiaren arteko erlazioak
2.    Epistemologia historikoa
3.    Iraultza zientifikoaren historiografía
4.    Zientziaren balio sozialak

2. atala

1.    Zientziaren sorkuntza
2.    Termodinamikaren sorrera XIX. Mendean
3.    Teoria zelularraren sorrera eta garapena XIX. eta XX. mendetan
4.    Mekanizismoaren eta organizismoaren arteko eztabaida.

3. atala
1.    Sarrera. Darwinen aurreko biologia (Buffon, St Hilaire vs. Cuvier, Lamarck).
2.    Darwin: espezieen jatorria. Liburuko hainbat kapituluen irakurketa.
3.    Darwinen teoriaren alderdi filosofiko eta historikoak: aldaerak, espezie kontzeptua, sailkapena, bizitzaren arbola, geobiologia.
4.    Claude Bernard-en *Medikuntza esperimentalaren ikerketari sarrera*. Liburuko hainbat kapituluen irakurketa.
5.    Medikuntzaren inguruko alderdi filosofikoak: arrazionalismoa eta enpirismoa, esperimentazioa, frogetan oinarritutako medikuntza

Metodologia

Ikasgai honetan ikasketa aktiboa bultzatzen da, 3 ataleko metodologia:
1: Klase teorikoak.- irakasleak gai edo arazo bat aurkeztuko du irakurketa zerrenda bat proposatuz.
2. Klase praktikoak.- gai edo arazo hori klasean eztabaidatuko da, garrantzitsua da ikasleek materialak landuta ekartzea eta horien inguruko aurkezpenak egingo dituzte klasean, banaka edo taldean.
3. Lan idatzia prestatuko da banaka, bertan gaiari buruz lortutako ezagutzak aurkeztuko dira, aurreko eztabaidetako ekarpenak erabiliz eta gaiari buruzko ikuspegi pertsonal kritikoa landuz.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Bi aukera daude: ebaluazio jarraitua edo azken ebaluazioa.
Ikasleek bietako bat aukeratu behar dute eta azken ebaluazioa aukeratzen dutenek irakasleen baimena jaso behar dute aldez aurretik.

EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA

Notaren %25a: klasera etortzea eta parte hartzea (aurkezpenak barne)
Notaren %35a: Lan idatziak (%5 1. Atalean; eta %10 beste bietan).
Azterketa: kurtsoko eduki guztiak jasoko du, eta % 40 balioko du.

Azken proba %40 Kurtsoan zehar landutako material guztiak sartuko dira.
AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
Kurtsoan zehar landutako material guztiak sartuko dira. Irakasleek garaiz iragarriko dute proba hau izango den eguna eta ordua, eta gutxi gora behera 5 ordukoa izango da idatzizkoa eta ordu betekoa ahozkoa.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Lehen deialdiko modalitate berberak.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Bibliografian agertzen diren testuak derrigorrezkoak dira. Irakasleek hautazko materialak proposatuko dituzte banako lanak burutzeko.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

1.    Atala.

Arabatzis, T. & J. Schickore, 2012. Introduction: Ways of integrating history and philosophy of science. Perspectives on Science 20:4, 395-408.
Burian, R. 2001. The dilemma of case studies resolved: The virtues of using case studies in the history and philosophy of science. Perspectives on Science, 9, 383-404.
Cohen IB, Revolution in Science (1985), esp. ch. 1; Introduction;.
Cunningham A. and P. Williams, De-centering the Big Picture: The origins of modern science and the modern origins of science, British Journal for the History of Science 26 (1993)
Daston, L. The moral economy of science, Osiris 10 (1995)
Galison, P. 2008. Ten problems in history and philosophy of science. Isis, 99, 111-124.
Merton RK, Science and the Social Order, Philosophy of Science 5 (1938)
Pitt, J. 2001.The dilemma of case studies: Toward a heraclitian philosophy of science. Perspectives on Science, 9, 333-
382.
Rheinberger, HJ, Historical Epistemology, Stanford University Press, Stanford: 2006.

2.    Atala.

FARRINGTON, B (1979) Ciencia Griega Icaria
MAYR, E. (1998) Así es la biología. Debate
SOLÍS, C. y SELLAS, M. (2005) Historia de la Ciencia. Espasa Calpe
STENGERS/PRIGOGINE: (1990) La nueva Alianza. Alianza

3.    Atala

(badaude itzulpenak)
Charles Darwin, On the Origin of Species (Harvard University Press)
Claude Bernard, Introduction à l'étude de la médecine expérimentale
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Bowler, P. (1983) Evolution: the History of an Idea, 3rd ed. (Univ. of California)
Caponi, G. (2011) La segunda agenda darwiniana, México: Centro Vicente Lombardo Toledano.
Dupré, J. (2006) El legado de Darwin, Buenos Aires: Katz.
Hodge, J. & Radick, G. (eds.), Cambridge Companion to Darwin, Cambridge University Press.
Lewens, T. (2007) Darwin, London: Routledge.
Mayr, E. (1982) The Growth of Biological Thought, Cambridge (Mass.): Harvard U.P.
Russell, E.S. (1916) Form and function, London: John Murray.
Sapp, J. (2003) Genesis: The Evolution of Biology, Oxford: Oxford University Press.
  • Aldizkariak:

Biology and Philosophy
Brain and Behavioural sciences
Foundations of Physics
History of Science
Philosophy of the Social Sciences
Biology and Philosophy
Brain and Behavioural sciences
Foundations of Physics
History of Science
Philosophy of the Social Sciences
Isis
Perspectives on science
Osiris
British Journal for the History of Science
  • Interneteko helbide interesgarriak:

Stanford Encyclopedia of Philosophy

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es