Ogi apurrak

25167 - Filosofiarako Sarrera I



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Filosofiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ikasgai hau filosofiarako sarrera bat da. Gogoeta filosofikoaren ezaugarriak zehazten dira, baita filosofiaren barruan dauden esparru nagusiak ere.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Ikasgai hau FILOSOFIA izeneko moduluan dago, eta ikasgai hau lantzea beharrezkoa da aipatu moduluko gaitasunak eskuratzeko:

- Filosofiaren izaerari buruz hausnartzea, bai teorikoki bai praktikoki, jakintza-modu gisa gainerakoetatik bereizita (artea, zientzia, erlijioa), eta Giza eta Gizarte Zientzien arloan duen eraginari buruz hausnartzea.
- Giza eta Gizarte Zientzien testuinguruan, filosofia teorikoaren eta praktikoaren oinarrizko gaiei buruzko jarrera dibergenteak, eta argumentuak eta kontra-argumentuak ezagutzea, horiei buruz taldean eztabaidatzeko gai izatea, eta horretarako behar den filosofiako terminologia erabiltzea.
- Filosofiako egile esanguratsuenen, eta espezifikoki, filosofia moralen oinarrizko testuak modu aktiboan ulertzea, eta modu kritikoan interpretatzea, batez ere, gaien ikuspegitik.
- Oro har, filosofiaren, eta espezifikoki, arazo eta dilema etikoen topikoei, egileei eta testuei lotutako gaiak laburtzea, modu kritikoan baloratzea, ahoz azaltzea, eta horiei buruzko hitzaldi ongi egituratuak modu arrazoituan idaztea, horiek Giza eta Gizarte Zientzietan duten eragina kalkulatzeko.
- Filosofia praktikoaren arloetan irakurketa erraztea, gaur egun hartutako konpromiso sozialei eta etikoei dagokienez, eta filosofia teorikoaren arloetako irakurketa erraztea, gaur egungo jakintzen arabera.
- Informazioaren teknologiak erabiltzea datuak biltzeko eta trukatzeko, eta iturri bibliografikoak eskuratzeko.


Antropologiako eta Filosofiako lehen mailako koordinatzaileak koordinazio horizontalaz arduratuko dira. Koordinazio bertikala gradu-koordinatzaileen esku dago.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Zer da filosofia? Filosofia jarduera teoriko gisa.
2. Filosofiaren esparruak: epistemologia, metafisika, etika,...
3. Arrazoitzeko erak. Argudiatzea. Indukzioa, dedukzioa, abdukzioa.
4. Metafisika eta Ezagutzaren Teoria. Mundua, eta haren gaineko ezagutza. Arazoak: eszeptizismoaren auzia.
5. Hizkuntza, pentsamendua eta mundua: berorien arteko erlazioa.

Metodologia

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 48   12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 72   18            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ohiko deialdirako bi ebaluaketa-bide eskainiko dira: edo ebaluaketa jarraia edo ohiko azterketa
Ez-ohiko deialdietarako ebaluaketa-bide bakarra izango da: azterketa

EBALUAKETA JARRAIA
Bi ataletan banatu daiteke ebaluaketa jarraia:

1. Azkeneko prueba. Azkeneko pruebaren balioa %60 izango da (hau da 6 puntu).

2. Bestelakoak. Falta den %40a (4 puntu) finkatuko da kontuan hartuz: banakako beste idatzizko lan batzuk, taldekako lanak eta ahozko aurkezpenak, baita klasean parte hartzea ere



AZTERKETA

Ohiko azterketa izango da non ikasturtean jorratutako edukiei buruzko galderak egingo diren.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez-ohiko deialdietarako ebaluaketa-bide bakarra izango da: azterketa

Ebaluaketa jarraian ikasleak ez badu banakako proba egiten, deialdiari uko egingo diola ulertuko da, eta “Aurkezteke” jarriko zaio

Nahitaez erabili beharreko materiala

Textos específicos relativos a cada tema/Gai bakoitzari lotzen zaizkion testuak banatuko dira.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Arrieta, A. (2015), Filosofiarako Sarrera Bat. EHUko argitalpen zerbitzua
Warburton, N. (2000), Filosofía básica. Cátedra
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Arrieta, A. (2002), Zertaz dihardu filosofiak? Jakin.
Blackburn, S (1999). Pensar. Paidós
Blackburn, S. (2000), Sobre la bondad. Paidós
Nagel, Th. (2001), ¿Qué significa todo esto? Fondo de Cultura Económica
Papineau, D. (bil.) (2009), Filosofía. Blume
Russell, B. (1912), Los problemas de la filosofía. Labor (Filosofiaren arazoak. Klasikoak)
Sober, E. (2009), Core Questions in Philosophy. Prentice Hall
  • Interneteko helbide interesgarriak:

Enciclopedia de filosofía: http://plato.stanford.edu

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es