Ogi apurrak

25187 - Komunikazioa Euskaraz Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak (Filosofia eta Antropologia)



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Filosofiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Garai, kultura, hizkuntza eta jakintza guztiekin Filosofiak duen harremana eta izaera unibertsala kontuan harturik, Komunikazio-gaitasunak funtsezkoak dira filosofia arloko profesionalen jardunean. Izan ere, askotariko egoera komunikatiboei erantzun beharko diete hainbat lanbiderekin lotutako zereginetan: 1) Filosofiako irakasgaien irakasletza. 2) Diziplina eta diziplinarteko ikerkuntza, hau da, zientziak erantzun egokirik ematen ez dien arazoen azterketa-ikerketa sistematizatuan, eta 3) profil balioaniztuna, etika aplikatuan, hau da, balio etiko, politiko, estetiko eta epistemikoekin zerikusia duten jardueretan eta informazioaren kudeaketan. Euskararen normalizazioa eta lan-mundua uztartzeko premia biziaren aurrean, unibertsitatearen jardunak bat egiten du aspaldi honetan beste erakunde publikoek euskara lan-mundura hedatzeko gauzatu dituzten ekimenekin. Ildo horretan, unibertsitateak bere gain hartzen du profesional euskaldunak prestatzea, arlo honetan euskararen transmisioa eta sustapena bideratuko dutenak, eta, areago, gizartearentzat erreferente izango direnak.
Irakasgai honek, bada, profesional horien komunikazio-gaitasunen pizgarri izan nahi du. Bereziki filosofiari eta antropologiari dagozkien auzi polemikoen eztabaidetan dauden jarrerak eta iritziak aztertzeko eta aurkezteko. Giza- eta Gizarte-Zientzietako dokumentuak eta datu baseak erabiliko dira aztertzeko eta euskaraz prestatzeko.
Horretarako, hainbat baliabide jarriko ditu ikasleen esku, beren testuinguru profesionaletako eskakizunei egokiro erantzuteko gai izan daitezen

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Testuinguru horretan, Komunikazioa Euskaraz (KE) laugarren ikasturtean eskaintzen den M16 modulua osatzen duen irakasgaietako hau egiten dutenek honako gaitasunak eskuratuko dituzte:

1. gaitasuna. Filosofia arloko arlo tradizionalei eta erronka berriei begira, goi-mailako tituludunek ahozko eta idatzizko euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, informazioa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea. Ahozko eta idatzizko testuen zuzentasuna, egokitasuna, koherentzia, hiztegi/terminologia eta gainerako betekizunak ezagutzea eta beharrezko irizpideak eskuratzea. (%60)

2. gaitasuna. Filosofia arloko lan munduan euskarak dituen erronkak ulertu eta aurre egiteko prestatzea komunikazio eremua kontuan hartutik eta kasu bakoitzean egokia den hizkuntza erabiliz. (%20)

3. gaitasuna. Filosofia arloko euskarak erabiltzaile guztiei –eta bereziki profesionalei- eskatzen dien etengabeko eguneratze-lanerako kontsulta-tresnak ezagutzea, aurrerantzean beregaintasunez jokatu ahal izateko. (%20)

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK



1. KOMUNIKAZIOAREN OINARRIAK: KOMUNIKAZIO ESPEZIALIZATUAK
1.1. Komunikazioaren oinariak: komunikazio espezializatua
1.1. Testua komunikazioko hizkuntz unitatea: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea
1.2. Testuen hizkuntz kalitatea
1.3. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak
1.4. Testu orokorrak eta testu espezializatuak
1.5. Idatzizko testuak eta ahozko testuak
1.6. Titulazioetako testuen ezaugarriak
1.7. Testu-sorkuntzarako kontsulta-baliabideak

2. TESTU ZIENTIFIKOEN HIZKUNTZ BEREIZGARRIAK
2.1. Testuen sailkapena parametro pragmatikoen arabera: testu didaktikoak, ikerketa-testuak, dibulgaziozko testuak, entziklopediako testuak,...
2.2. Zenbait diskurtso-sekuentziaren hizkuntz bereizgarriak: informazioa, instrukzioa, narrazioa
2.3. Zenbat diskurtso-eragiketa
2.3.1. Definizioa
2.3.2. Adibidegintza
2.3.3. Sailkapena
2.3.4. Birformulazioa
2.3.5. Modalizazioa
2.3.5.1. Ahalmena
2.3.5.2. Hipotesi soila
2.3.5.3. Hipotesia eta ondorioak
2.3.6. Aipuak
2.3.7. Nominalizazioa
2.3.8. Izenburuak, zientzia-generoen bereizgarri

3. TERMINOLOGIA/FRASEOLOGIA
3.1. Hiztegi espezializatua
3.1.1. Nominalizazio-estrategiak eta terminoen erakera
3.1.2. Balio espezializatuko unitateak
3.1.3. Terminoen sailkapena egituraren arabera
3.1.4. Aditzak testu espezializatuetan
3.2. Hiztegi-sorkuntzarako bideak
3.2.1. Sailkapena
3.2.2. Hizkuntza-ukipena
3.2.3. Semantika-aldaketa
3.2.4. Morfologia-eraketa (eratorpena eta hitz-elkarketa)
3.2.5. Sintaxi-eraketa eta lexikalizazioa
3.2.6. Laburtzapenak eta adierazpen sinbolikoak
3.3. Terminoak testuetan
3.3.1. Laburtzapenen eta adierazpen sinbolikoan txertaketa diskurtso naturalean
3.3.2. Izen-sintagma konplexuak
3.3.3. Fraseologia espezializatua
3.3.4. Pedagogiako/Hezkuntza eta Gizarte Arloetako terminoak euskaraz, frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz: zenbait konparazio






    





Metodologia

1.    Ordenagailu-praktikak
Ordenagailu praktikak banaka egingo dituzte. Horiek egin ahala, irakasleak iruzkinak egingo dizkie emaitzak hobetzen joateko. Lan praktiko bakoitzaren bukaeran, txosten bat aurkeztu beharko dute idatziz eta ahoskera zainduan.

2.    Eduki teorikoak
Eduki teorikoak jarduera praktikekin lotuak daude. Jarduera horiek ongi egiteko aplikatu beharko dira eduki teorikoak. Eduki teorikoez ongi jabetzen direla egiaztatu ahal izateko, autoebaluaziorako ariketak izango dituzte e-gelan. Bukaeran, eduki teoriko horiek egiaztatzeko test azterketak egingo dira, bukaerako ebaluazioan aintzat hartuko direnak.

3.    Eskolaz kanpoko lanak
Zenbait lan eskolaz kanpo egin beharko dituzte: ariketak, irakurgaiak, ahozko aurkezpen saiak e.a.

4.    Tutoretzak
Komenigarria da ikasleek tutoretzak erabiltzea lanetan aurkitzen dituzten zalantzak eta oztopoak argitzeko.


Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 20%
    • BANAKAKO LANAK 40%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 20%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazio jarraitua izango da ebaluazio-tresna nagusia. Hark izango du lehentasuna.

-Eskoletara joan beharko du ikasleak (eskolen % 80ra gutxienez), eta behar den garaian eman/egin beharko ditu irakasleak agindutako hainbat eratako lanak.

-Zeregin batzuk notarako izango dira, eta jaso egingo ditu irakasleak. Beste batzuek, berriz, ez dute berariazko notarik izango, baina kontuan hartuko dira ebaluaziorako.

-Ebaluazio jarraitua egiten ari denak eta eskolaren batera joaterik izan ez duenak etxean egin beharko ditu ariketak, eta irakasleari bidali ahal bezain laster. Ebaluazio jarraituaren bidez ebaluatzeko, lan guztiak eginda izan beharko ditu ikasleak.

-Honako banaketa honi jarraituz jarriko da nota: % 25 ariketak (lauhileko osoan egingo dira), % 25 testa (6. astean), % 30 idazlanak
(7. eta 13. asteetan) eta % 20 aurkezpena (15. astean).


Azken ebaluazioko azterketa fakultateak ezarritako egunean eta orduan egingo da. Idatzia eta ahozkoa izango da, eta % 100eko balioa izango du.



HAINBAT EGOERA:

-Ebaluazio jarraituan, ikaslea eskolen % 80 baino gutxiagora joan bada edo/eta irakasleak agindutako lanak behar zen garaian eman ez baditu, 'ez aurkeztua' jarriko zaio.

-Ebaluazio jarraitua egiten hasi den ikasleak, azkenean, ebaluazio jarraituari uko egin eta azterketara aurkeztea erabakitzen badu, hala jakinarazi beharko dio irakasleari, 10. astea baino lehen.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ezohiko deialdian ebaluazioa azterketaren bidez egingo da.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakasleak UPV/EHUko Campus Birtualeko Moodle plataforman jarriko dituenak

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Oinarrizko bibliografia (gehienez 10 titulu)
ALBERDI, X.; UGARTEBURU, I. (1999): Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
ALBERDI, X.; SARASOLA, I. (2001): Euskal estilo-libururantz, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
BASURTO, M. eta CRESPO, S., 2007. Araugintza-ikastaroa. Nafarroako Gobernua.
EUSKALTZAINDIA (1993b): Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo:
ENSUNZA, M., ETXEBARRIA, J.R. eta ITURBE, J. (2002) Zientzia eta teknikarako Euskara: Zenbait hizkuntza-baliabide UEU
ODRIOZOLA, J.C. eta ZABALA, I. (1992) Idazkera teknikoa. 2.- Izen-sintagma Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen-Zerbitzua
ZUBIMENDI, R. eta ESNAL, P. (1993) Idazkera liburua. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila

Interneteko helbideak
EIMA-REN ESTILO-LIBURUA:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html

EUSKALTZAINDIA (2000): Hiztegi Batua, Euskera, 2000-2, 45. liburukia./ http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua
EUSKALTZAINDIAren arauak: http://www.euskaltzaindia.net/arauak/
EUSKALTZAINDIAren Jagonet kontsultagunea: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet
EUSKALTZAINDIA (1985-2005): Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia. Baita Interneteko helbide honetan ere: http://www.euskaltzaindia.net/iker_jagon/iker/gramatika

Hiztegiak eta corpusak sarean
http://www.hiztegia.net

Euskaltzaindia: Euskera (http://www.euskaltzaindia.net/euskera)

UPV/EHU-ren kontsultagunea: hizkuntza-baliabideak:
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/  Hizkuntza baliabideak

EUSKALTZAINDIA:
http://www.euskaltzaindia.net


  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

ALBERDI, Andres (2008): Oinarrizko gramatika, Donostia, Elkar.
ALCARAZ, E.; MATEO, J.; YUS, F. (2007): Las lenguas profesionales y académicas, Barcelona: Ariel.
CALSAMIGLIA, H.; TUSÓN, A. (2007): Las cosas del decir, Barcelona: Ariel.
CASSANY, D. (1996 [1993]): La cocina de la escritura, Barcelona: Anagrama.
ENSUNZA, M., ETXEBARRIA, J.R., ITURBE, J. 2002. Zientzia eta teknikarako euskara: zenbait hizkuntza-baliabide. U.E.U. Donostia
EUSKALTZAINDIA (1993b): Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo: Euskaltzaindia
EUSKALTZAINDIA.1986. Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindairen erabakiak
EUSKALTZAINDIA.1992. Hitz elkartuen osaera eta idazkera
EUSKALTZAINDIA-JAGON SAILA (CORPUS BATZORDEA) (2008): Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa, Bilbo: Euskaltzaindia (Jagon Saila).
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (1998) La ciencia empieza en la palabra. Análisis e historia del lenguaje científico. Gredos. Madrid
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2003) Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua.Colección Beltenebros. Burgos
KALTZAKORTA, M. (2008): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (I), Udako Euskal Unibertsitatea.
UZEI (1988) Laburtzapenen gidaliburua (siglak, ikurrak eta laburdurak) Elkar. Donostia
UZEI (1982). Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
ZABALA, I. (koord.) (1996) Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua
  • Interneteko helbide interesgarriak:

EIMA-REN ESTILO-LIBURUA:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html

EUSKALTZAINDIA (2000): Hiztegi Batua, Euskera, 2000-2, 45. liburukia./ http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua
EUSKALTZAINDIAren arauak: http://www.euskaltzaindia.net/arauak/
EUSKALTZAINDIAren Jagonet kontsultagunea: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet
EUSKALTZAINDIA (1985-2005): Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia. Baita Interneteko helbide honetan ere: http://www.euskaltzaindia.net/iker_jagon/iker/gramatika

Hiztegiak eta corpusak sarean
http://www.hiztegia.net

Euskaltzaindia: Euskera (http://www.euskaltzaindia.net/euskera)

UPV/EHU-ren kontsultagunea: hizkuntza-baliabideak:
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/  Hizkuntza baliabideak

EUSKALTZAINDIA:
http://www.euskaltzaindia.net

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/04
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es