Ogi apurrak

25148 - Logika II



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Filosofiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ikasgai honen irakaskuntzararako beharrezkoa da Logika-1 ezagutzea. Logika eta zientziaren filosofia ezagutza-arloko (izen bereko sailak irakasten duena) beste ikasgaientzako tresna analitiko baliozkoa da oso. Lehen mailako predikatuen logikaz arduratzen da, bai semantikan bai kalkuluan. XX. mendeko filosofía analitikoaren funtsezko oinarriak ezagutzea komenigarria da. Ikasgai honen irakaskuntzak, Logika-1ekoekin batera, hizkuntza naturalari eta hizkuntza formalei aplikatutako logikaren semantikaren oinarriak aurkeztu nahi ditu. Eta baita ere arrazonamendu analisiaren moduetan eta arrazionalitate teoriko zein praktikoaren azterketan lagundu nahi du.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Gaitasunak ondoko arloetan gauzatzen dira:

Hizkuntza naturala eta hizkuntza formala. Forma logikoa. Ondoriotasun logiko kontzeptuaren azterketa lehen mailako hizkuntzetan. Argumentazioa eta Logika. Identitaterik gabeko eta identitatea duen lehen mailako logikaren sintaxia eta tarskiar semantika. Silogistikaren oinarriak. Kuantifikazio orokortua. Identitarerik gabeko eta identitatea duen lehen mailako logikarentzat sistema formalak. Metalogika: funtsezko kontzeptuak eta emaitzak.

Irakasgai hau Derrigorrezkoa da eta Logika Moduloari dagokio. Bere ekarpena beharrezkoa da irakasgaiari (moduloari) dagozkion gaitasunak lortzeko; gaitasun guztiak zeharkakoak dira.

Kurtsoaren koordinatzailea irakasgai honen koordinazio horizontalaz arduratuko da, gradu koordinatzaileari, aldiz, koordinazio bertikala egokituko zaiolarik.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

Programak 13 ikasgai ditu. Lehena, sarrera modukoa eta kontzeptuala da, logika elemental (lehen mailako logika) nozioari buruzkoa, hain zuzen. Eta horren tratamendua hizkuntza formal gisa. 2 ikasgaia sintaxi mailakoa da, eta formulen eraikuntzari buruzkoa da. 3 ikasgaian, lehen mailako predikatuen logikarako multzo teoriaren oinarrien aurkezpen laburra egiten da. Programaren lehenengo zatiak identitaterik gabeko lehen mailako logikaren tarskiar semantikaren 4-7 gaiekin segitzen du. Era honetan, 8 ikasgaian identitatea sartzen da lehen mailako logikan, baita zenbaki kuantifikazioa eta orokortua ere. Honi bigarren zatiak segitzen dio, kalkulu axiomatikoa eta dedukzio naturalari buruzko 9 eta 10 ikasgaiekin. Era honetan, hirugarren zatian, 11 eta 12 ikasgaietan lehen mailako logikaren metalogikaren oinarriak ditugu aztergai (zuzentasuna, konsistentzia, osotasun semantikoa, konpazitatea eta kategorizitatea). Programak amaitzen du lehen mailako logikaren erabakiezintasunari eta bere zati batzuren erabakigarritasunari buruzko ikasgaiekin.

N.B.: Ikasleei ikasgaiaren programa lehenengo egunean banatzen zaie, programan oinarrizko eta sakontzeko bibliografia sartzen da, eta ebaluaketa modua jakinarazten zaie.

Metodologia

Irakaskuntza presentzial magistraleko orduetan ikasgai-zerrenda guztia irakatsiko da. Aldi berean, logikako testu batzuk landuko dira osagarri moduan. Saio berezi batzuk erreserbatuko dira aurrez etxean irakurritako testu horiei buruz eztabaidatzeko.
Irakaskuntza presentzialeko ikasgai-praktiketako orduetan ariketak egingo dira bakarka eta taldeka (talde txikietan), teorian ikusitako kontzeptuak landuz. Ikasgai bakoitzean ariketa egokiak proposatuko dira. Kontzeptu eta metodo logikoak lantzeko ariketa praktikoak egitea beharrezkoa da.




Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 42   18            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 63   27            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 50%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 40%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 10%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Irakasgaiaren ebaluaketak ondoko konposizioa izango du: Azterketak %50 balioko du. Kurtsoan zehar gelan eta etxerako proposatuko diren ariketek eta jarduerek %40 balioko dute. Testu iruzkina %10 izango da.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino lehen, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Irakasgai honen ebaluaketarako azkeneko idatzizko azterketa bakarrik hartuko da kontuan. Azken ebaluazioanaren kasuan, azterketa egun ofizialetan egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Nahitaez erabili beharreko materiala

1.    Ariketa orriak.

2.    Klasean banatutako materialak ikasgai bakoitzaren irakaskuntzaren osagarri moduan.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

DEAÑO, A., Introducción a la lógica formal. Madrid: Alianza, 1974.
GARRIDO, M., Lógica simbólica. Madrid: Tecnos, 1974, 2001.
MATES, B., Lógica matemática elemental. Madrid: Tecnos, 1987.

Ingelesez:

Copi, I., Introduction to Logic. New York: Macmillan, 1953.
Lemmon, E.J., Beginning Logic. 7th printing. Indianapolis: Hackett, 1988.
Newton-Smith, W.H., Logic. An Introductory Course. London: Routledge, 1985.
Restall, G., Logic. An Introduction. London: Routledge, 2006.
Tomassi, P., Logic. London: Routledge, 1999.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Badesa, C., Jané, I. y R. Jansana, Elementos de lógica formal. Barcelona: Ariel, 1998.
Gamut, L.T.F. Introducción a la lógica. Buenos Aires: Eudeba, 2002.
Haack, S., Lógica Divergente. Madrid: Paraninfo, 1980.
Hilbert, D. y W. Ackermann, Elementos de lógica teórica, 3ª ed. Madrid: Tecnos, 1993.
Hughes, G. and M. Cresswell, Introducción a la lógica modal. Madrid: Tecnos, 1973.
Honderich, T.(ed.), Enciclopedia Oxford de Filosofía. Madrid: Tecnos, 2009.
Kleene, S. C., Introducción a la Metamatemática. Madrid: Tecnos, 1974


Ingelesez:

Church, A., Introduction to Mathematical Logic (revised ed.). Princeton: P.U.P., 1956.
Detlefsen, M. et al., Logic from A to Z. London: Routledge, 1999.
Enderton, H.B., A Mathematical Introduction to Logic. London: Academic Press, 1972.
Gabbay, D. and F. Guenthner (eds.), Handbook of Philosophical Logic, Vols. II and III. new edition. Dordrecht: Kluwer, 1994.

  • Aldizkariak:

Ingelesez:
1. Journal of Philosophical Logic.
2. History and Philosophy of Logic.
3. Notre Dame Journal of Formal Logic.
5. Journal of Applied Logic.
6. Journal of Logic, Language, and Information.
7. Argumentation
8. The Review of Symbolic Logic.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://plato.stanford.edu
http://iep.utm.edu

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/03/31
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es