Ogi apurrak

25158 - Aro Berriko Filosofiaren Historia



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Filosofiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

IKASGAIAREN EDUKIEN DESKRIBAPEN LABURRA:
Ikasgai honen edukiak, bada, Aro Berriko filosofiaren garapenaren aldi nagusienetan eta euren testuinguru sozial eta kultural ezberdinetan zentratzen dira, beti ere bertan arreta berezia eskeiniko zaiolarik autore zein testu garrantzisuenen ezagutza zuzenari. Ikasgai hau, beste batzuekin batera, derrigorrezkoa da eta, zehazki, Filosofiaren Historiako moduluan txertatzen da. Berau ezinbestekoa da modulu honi esleitutako konpententziak asetzeko, horiek guztiak zeharkakoak direlarik. Ikasgai honen koordinazio horizontala, batetik, kurtsoko koordinatzaileak hartuko du bere gain, eta beraren koordinazio bertikala, bestetik, graduko koordinatzailearen esku geratuko da.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

"FILOSOFIAREN HISTORIAKO" MODULUKO KONPETENTZIAK:
1. Filosofiaren historiako pentsatzaileen testuak, horien artean zenbait greko-latindarrak, eta haien doktrinen eta eskola filosofikoen oinarriak modu aktiboan ulertzea eta modu kritikoan interpretatzea; eta egile ospetsuenak identifikatzea horien testuak testuinguru historikoan kokatzetik abiatuta.
2. Filosofiaren historian bereizten diren antzinako, Erdi Aroko, Aro Modernoko eta Aro Garaikideko testuinguru historikoa, soziala eta kulturala ezagutzea, eta hizkuntza klasikoek hizkuntza zientifikoa osatzeko eta pentsamendu filosofikoa transmititzeko egin duten ekarpena ezagutzea.
3. Filosofiaren historiaren oinarrizko topikoei buruzko hitzaldi laburrak eta ongi egituratuak irakurtzea, ulertzea, ahoz azaltzea, eztabaidatzea, modu kritikoan baloratzea eta argudioak emanez idaztea.
4. Latinaren (edo grekoaren) oinarri linguistikoak eta gramatikalak ezagutzea, gramatika maila egoki batera moldatutako jatorrizko testu filosofikoak eta literarioak modu ulerkorragoan irakurtzeko eta interpretatzeko.
5. Historiako arazo eta teoria filosofiko garrantzitsuenak bereiztea eta adieraztea, besteak beste testu klasiko greko-latindarrekin identifikatu daitezkeenak, baita horien interpretazio ezagunenak adieraztea ere, gaur egungo eztabaida filosofikoei aplikagarriak direnak.
6. Taldean nahiz modu autonomoan lan egitea, eta filosofiaren historian planteatu diren arazo etikoak eta politikoak identifikatzea eta aztertzea, tradizio klasiko greko-latindarretik abiatuta; hartara, gaur egungo irakurketatik bestelako bizimoduak integratzeko gizarte-konpromisoak lotzeko balio dezaten, oinarrizko eskubideak errespetatuta.
7. Filosofiaren historiako egilerik garrantzitsuenek egindako argumentu deduktiboen, ez azalekoen, balizkotasun formala identifikatzeko eta aztertzeko gai izatea, hainbat prozeduraren bitartez.
8. Historiako filosofiaren eta horren adar tradizionalen terminologia ezagutzea eta erabiltzea, batez ere, hiztegi greko-latindarraren ondaretik garatutakoa, eta egile ezagunen testu filosofikoak ulertzea, gutxienez EBko bi hizkuntzatan.
9. Informazioaren teknologiak erabiltzea filosofiari buruzko datuak, testu klasikoak eta beste material batzuk biltzeko eta trukatzeko, ikuspegi historikotik.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

OHARRA: Ikasturte hasieran irakasleak, gai-zerrenda ofizial honen barruan, egokiak iruditzen zaizkion alderdiak zehaztuko ditu.

1. Berpizkundea: Ezaugarri orokorrak eta autore garrantzitsuenak. Kusako Nikolas, Giordano Bruno, Francis Bacon.
2. Metodo esperimentala: XVII. mendeko iraultza filosofiko-zientifikoa. Kepler, Galileo eta euren eragina zientzia modernoan
3. Razionalismoa: Descartes, Spinoza, Leibniz. Unibertsoaren eraikuntza filosofia razionalistaren baitan. Zalantza, egiaren irizpidea, Jainkoaren eta munduaren existentzia, substantzia.
4. Enpirismoa eta ezagutzaren mugak: Locke, Berkeley, Hume. Ideia innatoen ukapena, ideien jatorria. Gure ideietatik aparteko errealitate bereizi baten existentzia, aipatutako autoreen arabera.
5. Ilustrazioa: Ezaugarri orokorrak, Rousseau. XVIII. mendeko marku sozio-politikoa. Arrazoimenaren autonomia eta mugak; arrazoimenaren izaera kritikoa. Rousseauren bereizketa "natur-estatua" eta "sozial-estatua"; kontratu soziala.
6. Kant: Natura eta Arrazoimen Teorikoa. Arrazoimen Hutsaren Kritika eta ezagutzaren teoria. A priorizko judizio sintetikoak. Estetika transzendentala. Analitika transzendentala. Dialektika transzendentala. Arrazoimen praktikoa.
7. Hegel: Dialektika. Hegelen obraren testuinguru testuinguru historiko, sozial eta filosofikoa. Dialektikaren zentzua eta egitura. Espirituaren kontzeptua eta bere formak.

Metodologia

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 50%
    • BANAKAKO LANAK 20%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 15%
    • Asistentzia eta partehartzea 15%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

1. Ohiko deialdian ebaluazio sistema bi motatakoa izango da: "etengabeko ebaluazioa" (nagusiki erabili beharrekoa) edo "azken ebaluazioa" (bestela ere aukeratu daitekeena).

2. "Etengabeko ebaluazioan" honakoak hartuko dira kontuan: azterketa idatzia (% 50), banakako idazlana (% 20), testu baten aurkezpena (% 15) eta asistentzia/partehartzea (% 15).

3. "Azken ebaluazioan" honakoak hartuko dira kontuan: azterketa idatzia (% 70) eta banakako idazlana (% 30). [Irakasleak, hala baderitzo, bestelakoak ere hartu ahal izango ditu kontuan].

4. Ohar garrantzitsua: ikasle batek "azken ebaluazioaren" bidez ebaluatua izan nahi badu, bada, derrigorrez egin behar dio uko "etengabeko ebaluazioari", hala nola, lauhileko lehen 9 astetan irakasleari berari zuzendiriko idatzi baten bidez.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

1. Ez-ohiko deialdian ebaluazio sistema bakarra izango da, hots, "azken ebaluazioa".

2. "Azken ebaluazioan" honakoak hartuko dira kontuan: azterketa idatzia (% 70) eta banakako idazlana (% 30). [Irakasleak, hala baderitzo, bestelakoak ere hartu ahal izango ditu kontuan].

Nahitaez erabili beharreko materiala

.- Arrieta, A. & Uribarri, I. (ed.) (2008), Filosofiaren Historia, Donostia, Elkar.
.- Copleston, F.: Historia de la filosofía. Barcelona, Ariel, 2004
.- Descartes, R.: Discurso del Método, Meditaciones Metafísicas (cualquier edición)
.- Leibniz, G.W.: Monadología & Nuevos Ensayos (cualquier edición)
.- Pascal, B.: Pensamientos (cualquier edición)

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

.- Abbagnano, N. 1993 Diccionario de Filosofía, Méjico: Fondo de Cultura Económica
.- Carpio, A. 1987 Principios de Filosofía, Buenos Aires: Glauco
.- Chatelet, F (ed.): Historia de la Filosofía, Madrid, Espasa Calpe
.- Copleston, F.: Historia de la filosofía. Barcelona, Ariel
.- Cortés Morató, J. y Martínez Riu, A. 1996
.- Ferrater Mora, J. 1994 Diccionario de Filosofía, Barcelona: Ariel
.- Hirschberger, J. 1985 Historia de la Filosofía, tomo II, Barcelona: Herder

.- Diccionario de Filosofía en CD-ROM , Barcelona: Herder



  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

.- Cassirer, E. Individuo y cosmos en la filosofía del Renacimiento, Buenos Aires,EMECE
.- Cassirer, E.: La filosofía de la Ilustración, México, FCE
.- Kant, I.: Fundamentación de la Metafísica de las Costumbres; Crítica de la razón práctica; La paz perpetua, Crítica de la razón pura (cualquier edición).
.- Körner, S.: Kant, Madrid, Alianza Universidad
.- Leibniz, G.W.: [edición y estudio introductorio de Javier Echeverria] Escritos metodológicos y epistemológicos ; Escritos filosóficos ; Escritos lógico-matemáticos, Madrid: Gredos, 2011

Oharra: Ikusturtean zehar hainbat testu-bildumen berri emango da, besteak beste, Descartes, R., Spinoza, B., Berkeley, G., Hume, D., Locke, J., Hobbes, T., Rousseau, J.J., Marx, K., Engels, F., Mill, J.S., Bentham, J., Mill, J., Kant, I., Fichte, J.G., Schelling, F.W.J., Hegel, G.W.F., Schopenhauer, A., Bradley, F.H. e.a. bezalako autoreen testu ezberdinen bildumen berri.



  • Interneteko helbide interesgarriak:

.- http://en.wikipedia.org/wiki/Modern_philosophy
.- http://www.monografias.com/trabajos42/filosofia-moderna/filosofia-moderna.shtml

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/06/19
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es