Ogi apurrak

25183 - Filosofia, Zientzia eta Gizartea



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Filosofiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

2015-2016 urtean BAKARRIK euskaraz irakatsiko da.
*Filosofía, zientzia eta gizartea* hautazko ikasgaia da, Filosofia Graduko 4. kurtsoan ematen da eta ANECAK egiaztatu zuen memorian Logika, Hizkuntza, Zientzia eta Kultura moduluan sartzen da. Kurtsoko koordinatzailea ikasgai honen koordinatze horizontalaz arduratuko da 4. Mailako beste ikasgaiekin eta koordinatze bertikala Graduko koordinatzaileari dagokio.

Komenigarria da ikasgai hau hartu aurretik Zientziaren Filosofia I eta II egin izana eta ikasleek zientziaren filosofiako gai orokorrak ezagut ditzaten.
Ikasgai honetan landuko diren gaiak zientziaren azterketa sozialari dagozkio, batez ere Zientzia, Teknologia eta Gizartea deituriko arloan-.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Ikasgai honek bi modulu ditu:
Lehenengoan, 3 kreditu Zientzia, Teknologia eta Gizartea deituriko gai nagusiak aurkeztu eta landuko dira, besteak beste: zientzia eta teknikaren arteko erlazioa, aktore sareen ikuspegia Zientzia eta teknologia lantzeko eta zientziaren auzi etikoekin lotutako hainbat gai.
Bigarrenean, 3 kreditu, batez ere biologia eta medikuntzaren azterketa sozialarekin loturiko gaiak aztertu eta landuko dira (besteak beste: genetikoki eraldatutako organismoak, biologia sintetikoa, osasuna eta gaixotasuna ikuspegi sozialetik, medikalizazioa…).

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

Lehen atala
1. Zientzia era munduaren eraldaketa. Zientzietako ekintza praktikoak eta teorikoak.
2. Zientzia eta teknika. Teknozientzia eta ezagutzaren irudikapena.
3. Zientzia eta Teknika ekinean: Dewey, Heidegger, eta ikusmolde post-kuhndarrak
4. Zientziaren Komunikazioa
5. Barne auzi etikoak Zientzietan

Bigarren atala:

1.    Natura kontzeptua eta ingurugiro etika.
2.    Ikerketa zientifikoaren etika: gatazka zientifikoak; esperimentazioa.
3.    Eraikuntza soziala: arraza, generoa, gaixotasuna
4.    Biologia eta Gizartea: genetikoki eraldatutako organismoak, ugalketa prozedurak, etabar
5.    Medikuntza eta gizartea. Medikalizazioa.

Metodologia

Ikasgai honetan ikasketa aktiboa bultzatzen da, 3 ataleko metodologia:
1: Klase teorikoak.- irakasleak gai edo arazo bat aurkeztuko du irakurketa zerrenda bat proposatuz.
2. Klase praktikoak.- gai edo arazo hori klasean eztabaidatuko da, garrantzitsua da ikasleek materialak landuta ekartzea eta horien inguruko aurkezpenak egingo dituzte klasean, banaka edo taldean.
3. Lan idatzia prestatuko da banaka, bertan gaiari buruz lortutako ezagutzak aurkeztuko dira, aurreko eztabaidetako ekarpenak erabiliz eta gaiari buruzko ikuspegi pertsonal kritikoa landuz.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Bi aukera daude: ebaluazio jarraitua edo azken ebaluazioa.
Ikasleek bietako bat aukeratu behar dute eta azken ebaluazioa aukeratzen dutenek irakasleen baimena jaso behar dute aldez aurretik.

EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA

Notaren %20a: klasera etortzea eta parte hartzea (aurkezpenak barne)
Notaren %30a: Lan idatziak (%5 1. Atalean; eta %10 beste bietan).
Azterketa: kurtsoko eduki guztiak jasoko du, eta % 50 balioko du.

Azken proba %50 Kurtsoan zehar landutako material guztiak sartuko dira.
AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
Kurtsoan zehar landutako material guztiak sartuko dira. Irakasleek garaiz iragarriko dute proba hau izango den eguna eta ordua, eta gutxi gora behera 5 ordukoa izango da idatzizkoa eta ordu betekoa ahozkoa.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Lehen deialdiko modalitate berberak.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Bibliografian agertzen diren testuak oinarrizko materialak dira. Irakasleek hautazko materialak proposatuko dituzte banako lanak burutzeko. Irakasleek zehaztuko dute garaiz zein testu prestatu behar den azterketa egiteko.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Andoni Ibarra, León Olivé (editk), Cuestiones éticas en ciencia y tecnología en el siglo XXI, Madril, Biblioteca Nueva, 2003.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Dupré, J (2006) El legado de Darwin. Buenos Aires: Katz.
Dennett, D. (2007) Romper el hechizo. Buenos Aires: Katz.
Riechmann, J (2000) Un mundo vulnerable, Madrid: Catarata.
López Cerezo JA, Luján JL, García Palacios EM(Eds.) Filosofía de la tecnología. OEI
  • Aldizkariak:

Public Understanding of Science
Social Studies of Science
Science, Technology & Human Values
Science As Culture
Science Studies
  • Interneteko helbide interesgarriak:

Dilemata. Portal de éticas aplicadas. http://www.dilemata.net/
Society for Social Studies of Science. http://www.4sonline.org/
Stanford Enciclopedia of Philosophy. plato.stanford.edu
Science Studies Resources on the Internet http://scistud.umkc.edu/wwg/scilinks.html

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es