Ogi apurrak

25172 - Soziologia



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Filosofiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK
M4C1. Soziologiaren tesi eta ideia nagusiak ulertzea, aztertzea, laburtzea eta azaltzea.
Ikasgai honek bi helburu nagusi ditu.
M4C2. Soziologiako terminologia definitzea eta mugatzea, eta gizarte-egiturak eta horiek Gizarte Antropologian duten garrantzia ulertzea.
M4C3. Soziologiak Gizarte Antropologian duen garrantzi epistemologikoa, teorikoa eta metodologikoa aitortzea, eta Soziologiaren ekarpenei eta mugei buruz gogoeta egitea, bai arlo zientifikoan bai aplikatuan.

AZALPENA
Irakasgai honetan soziologiaren oinarrian dagoen norbanako eta gizartearen arteko harremana aztertuko dugu, errealitatearen eraikuntza sozialari, ikerketa prozesuei eta gaur egungo gizartearen ezaugarriei arreta berezia eskeiniz.

HELBURUAK
1)Gizarte Zientziek orokorrean eta, bereziki, Soziologiak biltzen dituen ardatz teoriko eta paradigmak ezagutaraztea, beti ere azken diziplina honek Filosofiarekin eta Antropologiarekin dituen loturak nabarmenduz.
2)Soziologiak aztertu eta barnebiltzen dituen osagai, kontzeptu eta oinarrizko prozesuei hurbilketa gauzatzea.
3)Diziplina honen garapenean eta bere jakintza arloa osatzerakoan parte hartu duten testuinguru historikoak eta egiturazkoak azaltzea.
4)Gizarte zientzetan erabiltzen diren metodologia eta teknika nagusiak aurkeztea.
5)Egungo gizartearen inguruko hausnarketa bultzatzea eta berau ikertzeko beharrezkoak diren baliabideak ikasleen esku jartzea.




EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.Gizartea eta soziologia.
2.Errealitatearen eraikuntza soziala. Osagaiak eta prozesuak.
3.Ikerketa soziologikoaren metodoak eta teknikak.
4.Oinarrizko paradigma soziologikoak eta hauen harremana Filosofia zein Antropologiarekin.
5.Gaur egungo gizartearen eraldaketa.


Metodologia


1) Presentación por escrito de resumes individuales de los materiales del Programa: artículos, vídeos, etc.: Esto supone un 50% de la nota total del curso.

2) Elaboración y presentación en grupo de un tema sociológico propuesto por el profesor, teniendo en cuenta el programa de la asignatura. Su carga es un de un 30%

3) Prácticas de participación en clase lo que supone un 20%


Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 48   12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 72   18            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

1) Proposatuko laburpen-ariketak (2)
Klaseetan, mota ezberdinetako jarduerak landuko ditugu: irakaslearen aurkezpenak, testuen irakurketa, bideoak ikustea, eztabaidak etab.
Ikasleak irakasleak proposatutako laburpen ariketak osatzeko jarduera guzti hauek erabiliko ditu, hausnarketa lan propio gehituaz (irakasleak horretarako gidoiak heralaraziko ditu). Ariketa hauek notaren % 50 suposatuko dute.

2) Ikerketa proeiktua
5. gaian jorratuko ditugun gaietako bat aukeratu eta, taldeka, ikerketa proeiktua jorra ezazue (marko teorikoa, gaiaren zehaztapena eta ikerketa aurrera eramateko balizko prozedurak). Ariketa hau klasean aurkeztuko duzue eta notaren %30 suposatuko du.

3) Ikasgelan egindako praktikak
Irakasgaia gainditzeko, saio praktikoetan parte-hartzea ezinbestekoa duzue. Ariketa hauek notaren %20 suposatuko dute.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

Nahitaez erabili beharreko materiala

ARTIKULUAK
Sanpedro, Pilar (2004). “El mito del amor romántico y sus consecuencias en las relaciones de pareja”. Página abierta, 150.
Berger, Peter (1967). Elementos sistemáticos.
Martínez, Zesar. Tradizio metodologikoak gizarte zientizetan http://www.partehartuz.org/ZESARTradizio%20metodologikoak.pdf

BIDEOAK
Binta y la gran idea laburmetraia.
http://video.google.com/videoplay?docid=1814175740046170677
HETERO bideoa.
http://www.youtube.com/watch?v=47UaCpC-kHI&feature=youtu.be
Pierre Bourdieu Capital Cultural bideoa
http://www.youtube.com/watch?v=cJ4ru3tOEFM&feature=related
El pequeño salvaje filma.
Eta gazteok zer? Ikerketaren bloga.
http://gazteokzer.gite-ipes.org/?page_id=29



Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Berger, P. (1992). Soziologiarako gonbitea. Bilbo: UPV/EHU.
Berger, P. eta Luckmann (2006). La construcción social de la realidad. Buenos Aires: Amorrortu.
Giner, S. et al. (2008). Diccionario de Sociología. Madril: Alianza.
Macionis, J. J. eta Plummer, K. (2007). Sociología. Madril: Prentice Hall.
Morin, E. (1995). Sociología. Madril: Tecnos.

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es