Ogi apurrak

25169 - Filosofiako Oinarrizko Testuak



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Filosofiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

IKASGAIAREN DESKRIBAPEN LABURRA:
Ikasgai honetan Filosofiara hurbilduko gara hainbat testu labur irakurriz eta analizatuz. Testu horien bidez Filosofiaren problema handietara hurbilduko gara Testuak irakurriz gain, haiei buruzko lanak idatzi beharko ditu ikasleak. Ikasgai hau oinarriko ikasgaiak osatzen duten blokean kokatzen da eta haien artean Filosofiako moduluan. Moduluaren gaitasunak lortu ahal izateko beharrezkoa da. Filosofia eta Antropologiako lehenengo mailako koordinatzaileak mailako beste ikasgaiekiko koordinazio horizontalaz arduratuko dira eta graduko koordinatzailea, aldiz, graduko beste ikasgaiekiko koordinazio bertikalaz.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

FILOSOFIAKO MODULOKO KONPETENTZIAK
1. Filosofiaren izaerari buruz hausnartzea, bai teorikoki bai praktikoki, jakintza-modu gisa gainerakoetatik bereizita (artea, zientzia, erlijioa), eta giza eta gizarte zientzien arloan duen eraginari buruz hausnartzea.
2. Giza eta gizarte zientzien testuinguruan, filosofia teorikoaren eta praktikoaren oinarrizko gaiei buruzko jarrera dibergenteak, eta argumentuak eta kontra-argumentuak ezagutzea, horiei buruz taldean eztabaidatzeko gai izatea, eta horretarako behar den filosofiako terminologia erabiltzea.
3. Filosofiako egile esanguratsuenen, eta espezifikoki, filosofia moralen oinarrizko testuak modu aktiboan ulertzea, eta modu kritikoan interpretatzea, batez ere, gaien ikuspegitik.
4. Oro har, filosofiaren, eta espezifikoki, arazo eta dilema etikoen topikoei, egileei eta testuei lotutako gaiak laburtzea, modu kritikoan baloratzea, ahoz azaltzea, eta horiei buruzko hitzaldi ongi egituratuak modu arrazoituan idaztea, horiek giza eta gizarte zientzietan duten eragina kalkulatzeko.
5. Filosofia praktikoaren arloetan irakurketa erraztea, gaur egun hartutako konpromiso sozialei eta etikoei dagokienez, eta filosofia teorikoaren arloetako irakurketa erraztea, gaur egungo jakintzen arabera.
6. Informazioaren teknologiak erabiltzea datuak biltzeko eta trukatzeko, eta iturri bibliografikoak eskuratzeko.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

OHARRA: Zerrenda honetatik 6 gai emango dira eta gai bakoitzean 2 testu landuko dira (programa kurtsoaren hasieran zehaztuko da).

1. ZER DA FILOSOFIA?
.- Aristoteles:    Metafisika (Lehen liburua A 1-3)
.- Russell: Filosofiaren arazoak (Filosofiaren balioa)
.- Platon: Sokratesen Apologia (pasarteak)

2. USTE DUGUN MODUKOA AL DA MUNDUA?
.- Sexto Empírico: Esbozos pirrónicos (pasarteak)
.- Kant: Arrazoimen hutsaren kritika (Hitzaurrea 2. argitaraldiari)
.- Dilthey: Izpiritu-zientzietarako sarrera (pasarteak)
                        
3. FROGA AL DAITEKE JAINKOA EXISTITZEN DELA?
.- Anselmo: Proslogion (pasarteak)
.- Gardner: Los porqués de un escriba filósofo (Las demostraciones)
.- Schleiermacher: Sobre la religión (Sobre la esencia de la religión)

4. ZER EGIN BEHAR DUGU?
.- Rachels: The challenge of cultural relativisim / El desafío del relativismo cultural
.- Kant: El imperativo categórico. Biblioteca virtual Miguel de Cervantes
.- Nietzsche: Más allá del bien y del mal (Para la historia natural de la moral)

5. ZEIN DA BIZITZA ONA?
.- Epikuro: Meneceori eskutitza - Meneceori gutuna
.- Nozick: The experience machine / La máquina de las experiencias
.- Leibniz: Nuevos ensayos sobre el entendimiento humano (Sobre la libertad)

6. EZBERDINAK AL DIRA GOGOA ETA GORPUTZA?
.- Descartes: Meditazio metafisikoak (Bigarren meditazioa)
.- Searle: “Minds, Brains, and Programs” / "El ojo de la mente: fantasias, y reflexiones sobre yo y el alma"
.- Cassirer: Antropologia filosofikoa (Definición del hombre en términos de cultura)

7. ZER ESAN DEZAKEGU FILOSOFIAREN ETORKIZUNAZ?
.- Gadamer: La razón en la epoca de la ciencia (Acerca de disposición natural del hombre para la filosofía)
.- Rorty: Filosofía y futuro (Filosofía y futuro)
.- Searle: El futuro de la filosofía

Metodologia

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 48   12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 72   18            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 60%
    • BANAKAKO LANAK 20%
    • Asistentzia eta partehartzea 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

1. Ohiko deialdian ebaluazio sistema bi motatakoa izango da: "etengabeko ebaluazioa" (nagusiki erabili beharrekoa) edo "azken ebaluazioa" (bestela aukeratu daitekeena).

2. "Etengabeko ebaluazioan" honakoak hartuko dira kontuan: azterketa idatzia (% 60), banakako idazlana (% 20) eta asistentzia/partehartzea (% 20).

3. "Azken ebaluazioan" honakoak hartuko dira kontuan: azterketa idatzia (% 80) eta banakako idazlana (% 20). [Irakasleak, hala baderitzo, bestelakoak ere hartu ahal izango ditu kontuan].

4. Ohar garrantzitsua: ikasle batek "azken ebaluazioaren" bidez ebaluatua izan nahi badu, bada, derrigorrez egin behar dio uko "etengabeko ebaluazioari", hala nola, lauhileko lehen 9 astetan irakasleari berari zuzenduriko idatzi baten bidez.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

1. Ez-ohiko deialdian ebaluazio sistema bakarra izango da, hots, "azken ebaluazioa".

2. "Azken ebaluazioan" honakoak hartuko dira kontuan: azterketa idatzia (% 80) eta banakako idazlana (% 20). [Irakasleak, hala baderitzo, bestelakoak ere hartu ahal izango ditu kontuan].

Nahitaez erabili beharreko materiala

.-Warburton, N. (ed.) (2008). La caverna de Platón y otras delicias de la filosofía.Crítica.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

.-Cornman, J. W., Pappas, G. S . & K. Lehrer (2006), Introducción a los Problemas y Argumentos
Filosóficos. UNAM,. México.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

.- Bonjour, L. & A. Baker (eds.) (2008), Philosophical Problems. An Annotated
Anthology (2ª edición). Pearson.New York.
.- Pojman, L. P. (ed.) (2005), .Philosophy: The Quest for Truth (6ª edición). Oxford University Press.
.- Warburton, N. (2004), Philosophy: The essential study guide. Routledge
.- Warburton, N (ed.) (2005), Philosophy. Basic Readings (2ª edición). Routledge.

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/06/15
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es