Ogi apurrak

26338 - Antropologiarako Iturri Dokumentalak



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Antropologiako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Gaiaren konpetentziak
1. Oinarrizko testu etnografikoak aztertu eta iruzkindu -ahoz zein idatziz- modu argi, antolatu eta zehatza, terminologia antropologikoa eta etnografikoa ondo erabiliz.
2. Etnografiaren inguruan hausnartu eta aztertu azterketa ereduen eta praktika antropologikoan etnozentrismoa eragoztearren.
3. Lan batean aplikatu beharreko teknika etnografikoen bidez lortutako infromazioa sailkatu eta ekoiztu: behaketa partekatua, alor egunkaria, banakako elkarrizketa -irekiak, erdi bideratuak, egituratuak-, foku-taldeak, bat-nateko elkarrizketak, bizi-istorioak, genealogiak, giza-sareak.
4. Dokumentu-iturri ezberdinetatik lortutako informazioa sailkatu eta ekoiztu: agiritegiak eta liburutegiak.

Ikasgaiaren konpetentziak

5. Ikasleei Historia eta Antropologiaren arteko hartu-emanen ikuspegi orokorra eman, Etnohitoriaren bilakaera ulertzearren eta idatzizko dokumentuak Giza eta Kultur Antropologiarentzat ematen dituen aukerak erakutsi. eman Ofrecer a los alumnos un panorama general de las relaciones entre Historia y Antropología, batik bat Etnohistoriaren praktikari erreparatuz, ahozko zein idatzizko testigantzen arteko loturak goraipatuz.
6. Egungo dokumentu bildumaren antolakuntzaren inguru berri ematea, artxiboetako zein liburutegien tipologian, bilduma aipagarrienen garrantzian eta edukinetan, deskripzio eta eskuratze tresnetan sakonduz eta antropologiarako erabilgarrienak direnak aztertuz.
7. Artxibo eta liburutegietako dokumentazioa nola aztertu behar den erakutsi, ikasleari Paleografiak eta Diplomatikak, eta beste zenbait diziplinek dituzten tresnak gerturatuz, garai bakoitzeko testuak eta idazkerak uler dezaten eta dokumentuaren betebeharraren arabera interpretatzen jakin. Halber, metodologia zientifikoa erakutsi, batik bat historikoa, interpretazioari kohesio emanez.
8. Garaiko dokumentazioa aztertu, forma zein edukinak kontutan hartuz, eredu nagusietatik abiatuta, ikerkketa etnohistorikoan aplikatu nahian.

Deskripzioa

Irakasgiaren edukinek ikerketa antropologikoan erabili daitezkeen dokumentazio iturrietan sakontzen dute, batez ere Etnohistoria eta Historiaren ikuspegitik.

Ikasgaia, bere edukinei zein prozedurei erreparatuz, batez ere praktikoa izan nahi du. Horrela, Antropologia eta Historiaren arteko loturen, ikerkuntza zientifikoaren, ahozko zein idatzizko dokumentuen -bibliografikoa zein artxibokoa- eta liburutegien, artxiboen eta datu-baseen inguruko hasierako ezagupen teoriko eta metodologikoen ondoren, liburutegietan, artxiboetan, datu-baseetan eta interneten aurki daitezkeen baliabideak aztertuko dira, edozein ikerketa antropologikoa edo etnohistorikoa egiteko gai izateko.


Helburuak

1. Ikerketa egiteko eta horretarako bere esku dituen baliabide guztiak erabiltzeko gai izatea.
2. Formato eta egitura egokiarekin lan zientifikoa aurkezteko gai izatea.
3. Ondorio zientifikoak ateratzearren, ikaslea liburutegietan, datu-baseetan, artxiboetan edo interneten bilaketak egiteko, informazioa aurkitzeko eta aztertzeko gai izatea.
4. XVIII., XIX. eta XX. mendeko artxiboko dokumentazioa irakurtzen eta interpretatzen gai izatea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.    Antropologia eta Historia

2.    Historiaren historia pittin bat. Zientzia historiografikoaren bilakaera

2.1.    Historizismo – positibismo
2.2.    Annaletako eskola
2.3.    Materialismo historikoa
2.4.    Kliometria
2.5.    Historiaren amaiera eta postmodernismoa
2.6.    Egungo joera historiografiko nagusienak

3.    Metodo zientifikoa. Ikerlanaren antolaketa

4.    Dokumentua eta dokumentu iturriak

5.    Ikerketa historirako teknikak

6.    Idazlanaren aurkezteko era

7.    Bibliografia eta dokumentazioaren deskripzioa eta informazioa

7.1.    Deskripzio artxibistikoa
7.2.    Informazio bibliografikoaren iturriak

8.    Dokumentazio motak

9.    Paleografia eta diplomatika

Metodologia

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ikasleek kurtsoan zehar gaiarekin lotuak dauden zenbait ariketa egin beharko dituzte:
-Etnohistoriari buruzko artikuluen irakurketa eta horien inguruko test bat egitea, % 10.
-Bilaketa bibliografikoa eta erreferentzia, % 5.
-Agiritegietako dokumentuak bilatu eta transkribitu, % 10.
-Interneten bidez lortutako ahozko iturrien kudeaketa, % 5.
-Ikerlan bat egitea banaka edo taldeka, % 70.


1. Asistentzia eta partehartze % 5
2. Testa % 10
3. Liburutegiko bilaketa % 5
4. Artxiboko bilaketa % 10
5. Ahotsak.com web gunea % 10
6. Ikerlana % 60

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

ALÍA MIRANDA, F. (2005): Técnicas de investigación para historiadores. Las fuentes de la Historia, Madril, Síntesis.
ASAC: Historia y Antropología, Bartzelona, Seix Barral.
CRUZ MUNDET, J.R. (1994): Manual de archivística, Madril, Fundación Germán Sánchez Ruipérez.
GALLO LEÓN, F. (2002): Archivos españoles. Guía del usuario, Madril, Alianza.
HERDER, J. (2002): Antropología e historia, Madril, Universidad Complutense.
LÓPEZ YEPES, J. (2011): Manual de Ciencias de la información y documentación, Madril, Pirámide.
RIESGO TERRERO, A. (1999): Introducción a la Paleografía y Diplomática General, Madril, Síntesis.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.ahotsak.com/
http://books.google.es/books?id=hItViMDHNZcC&printsec=frontcover&dq=Trabajo+fIN+DE+mASTER&hl=es&sa=X&ei=T-EIUbymOsmRhQfOqICoCQ&ved=0CC8Q6AEwAA#v=onepage&q=Trabajo%20fIN%20DE%20mASTER&f=false
http://www.biblioteka.ehu.es/p207-content/es/contenidos/enlace/biblioteca_inf_basesdedatos_ma/es_materias/ciencias_sociales.html
http://revistas.ucm.es/index.php/RASO/index
http://www.boe.es/buscar/gazeta.php
http://hemerotecadigital.bne.es/index.vm
http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPPrensaHistoricaWEB/introduccion.do
http://liburutegidigitala.donostiakultura.com/Liburutegiak/prensa_donostiarra.php
http://pares.mcu.es/ArchFotograficoDelegacionPropaganda/inicio.do

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es