Ogi apurrak

26284 - Komunitate Garapena



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Komunitate Garapena Gizarte Hezkuntzako Graduko hirugarren mailako irakagaia da. V. moduluaren barruan lantzen da, Gizarte Dinamizazioa eta Komunitate ikuspegia deitzen dena, non Practicum I ere garatzen den. Irakasgai hau Gizarte Hezkuntzako esku-hartzearen esparru adierazgarrienetarikoa da, hau dela eta, ikasleak,honek hezitzailearengan dituen inplikazioak ezagugutko ditu eta esku-hartze sozio-komunitariotik lanegiten ikasiko du, herritartasun arduratsu eta konprometituaren eraikitzearen alde. Alde honetatik, metodologiari ematen zaio garrantzia parte-hartzea eta inpaktua bultzatzeko eguneko marko globalean eta lokalean.
Irakasgai honen edukiak modulua osatzen duten beste bi irakasgaien edukiekin batera elkarren osagarri dira. Gizarte eta Kultura Dinamizazioa eta Garapen Jasangarrirako Hezkuntza. Hirurak lantzen dira modu koherentean eta koordinatuan moduluarekiko.
Aipatu beharrekoa da, irakasgaian komunitate garapena bultzatzeko komunitate berean existitzen diren sare hezitzaileen eta esku-hartzeen inguruko hausnarketa egitea landuko dela, hezitzailearen funtzioak identifikatzeaz gain. Honekin batera ondorengo hauek aztergai izango dira: diagnostikorako ereduen analisia, balorazio eta esku-hartzea, egoeren detekzioa esku-hartzerako, beharrizanen detekzioa eta irizpide etiko eta deontologikoetan oinarrituz, gizarte egoerak hobetzen dituzten esku-hartze sozio-komunitarioen proposamenak.
irakasgai honek aurreko moduluetako irakasgai batzuk ditu abiapuntutzat: Hezkuntzaren Soziologia (1go modulua), Pedagogia: teoria eta hezkuntza erakundeak (2. modulua) eta Gizarte eta Hezkuntza ikerketa (4. modulua). Irakasgai hauen bitartez lortutako ezagutzek ikasleari formakuntza prozesu koherente eta progresiboa izaten lagunduko diote.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1.- Esku-hartze sozio-hezitzailearen teoriak eta printzipioen inguruan hausnartu eta horiek interpretatu.
IE-1: -Ikaslegoa, oinarri teorikoen analisiaren bitartez, ondo komunikatutako idatzizko hausnarketa bat egiteko gai izango da, modu egokian egituratua eta argudiatua irakasgaiaren gai nagusien inguruan: ekintza komunitarioa, komuniate garapena, parte-hartzea, herritartasunaren eraikitzea, deszentralizazioa…etab.

2.- Komunitate garapenerako praktika onak aztertu eta praktika hauen osagai komunak eta berariazkoak identifikatu.
IE-2: Ikaslegoa gai izango da esku-hartze bat diseinatzeko parte-hartze soziala eta komunitate garapena bultzatzeko, irizpide etiko eta kode deontologikotik, genero ikuspegia kontutan hartuz.

3.- Taldean lan egin, proposamen eta baliabide hezitzaileen inguruan erabakiak hartuz.
IE-3: Ikasleek lanbidearen oinarri etikoak errespetatuko dituzte, eraikitzen dituzten proposamen sozio-hezitzaileetan ikuspegi moraletik ahozko zein idatzizko argudioak emanez.

4.- Ingurumenaren ikuspegitik eta ikuspegi sozialetik errealitatea interpretatu beharrizan errealak identifikatzeko eta errealitate horiek hobetuko lituzketen proposamen hezitzaileak egiteko.
IE-4: Ikasleek gai dira proposamen hezitzaileak identifikatu eta hobetzeko, lanbidearekin lotutako ideiak modu egokian adieraziz.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.Komunitatea: Bere Gaurkotasuna Eta Hezkuntza Esparruarekin Duen Erlazioa: Komunitatea. Aurrekariak eta gaurkotasuna. Komunitatearen ezaugarriak. Komunitatearen definizio batzuk gaur egun eta hezkuntza eremuarekin duen lotura. Komunitatearen papera. Ekintza politikoa komunitatetik. Komunitarioa”-ren berpiztea.
2.Garapen Komunitarioa: Sarrera. Garapen komunitarioaren oinarrizko kontzeptuak. Dimentsio komunitarioaren aurrekariak. Hasiera eta gaur egungo egoera. Garapen komunitarioa gizarte eta hezkuntzako eskuhartze eraldatzaile tresna bezala. Bizipenak. Dimentsio hezitzailea Garapen Komunitarioan.
3.Garapen Komunitarioa mundu mailan eta maila lokalan. Garapen komunitarioa gaur egungo mundu mailan. Dimentsio globala eta lokala: globalizazioa hirien testuinguruan.Gaur egungo Ongizatearen Estatua Garapen Komunitarioaren jarduera eremu bezala. Burujabetasunaren Marko Europearra.
4.Garapen Komunitarioa eta udal politikak. Garapen Komunitarioa eta udal politikak. Gogoeta batzuk hiria, hiritartasuna eta demokraziari buruz. Komunitatea eta udalerria: hiriaren beharrei aurre egiteko baliabideak. Hiri hezitzaileak eta hiriaren proiektu hezitzaileak. Hiri hezitzaileak eta hirien proiektu hezitzaileak.
5.Garapen Komunitarioa eta herritarren partehartzea. Herritarren partehartzea lanerako tresna bezala. Ekintza partehartzailearen onurak eta desabantailak. Demokrazia ordezkaria eta demokrazia partehartzailea. Gaur egungo hiritarren partehartzearen berrikustea. Gazteen partehartzea, bolondresak eta aldaketa komunitarioa. Ikasketa zerbitzua.Hiritarren partehartze proiektuak.
6.Garapen Komunitarioaren metodologia. Komunitatearen ikerketa eta sustapenerako eredu eta estrategiak.Diagnostikoa, planifikazioa, eskuhartzea eta ebaluaketa. Esku-hartzerako klabe etikoak.

Metodologia

Metodologia aktiboa eta partehartzailea izango da, ezagutzak eta esperientziak konpartituko direlarik elkarren arteko ezagutza eraikitzeko. Ezagutzaren garapena Moduluko Disziplinarteko Jardueraren (MDJ) bidez eta landuko diren ikasketa estrategia desberdinen bidez emango da:
•    Aurkezpenak, azterketak eta elkarrizketak talde handian.
•    Talde txikien mintegiak.
•    Taldekako lana.
•    Klase magistralak.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 50%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 25%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 25%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Etengabeko ebaluazio irakasgaian erabiliko dena da. Irakasgaiaren funtsezko ardatza lanaren prozesuak eta lanaren emaitzak osatzen dutenez, biak (prozesua zein emaitza) hartuko dira aintzakotzat. Atal bakoitzak ondorengo balioak izango ditu:
•    Lan modularra %25
•    Azterketa idatzia %50
•    Eguneroko praktikak %25
Ikasgai honetan ebaluatuko da ikaslearen parte-hartzea eta egindako jardueren kalitatea. Lanen ebaluazioan kontutan hartuko da: informazioa ongi antolatuta dagoen, lanaren kalitatea eta gaiari buruzko hausnarketa, emaitzek arazoaren ikuspegi osoa eman duten, eta ondorioen argudioak eta arrazoibideak koherenteak eta argiak diren, ikasgaian ikasitako azalpen teoriko eta praktikoak txertatuz.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ez-ohiko deialdirako azken ebaluazio proba egiteko.
Irakasgaia aprobatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da (8.4 artikulua. Proba horrek bi atal izango ditu:
•    Azterketa idatzia %50
•    Lan espezifikoa %50



EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Azterketara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Dokumnetu idatziak eta elektronikoak, web orriak, blogak, aktak, mezuak eta irakaskuntza gidak.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

ALGUACIL GÓMEZ, J (2000): “Ciudad, ciudadanía y democracia urbana” en Documentación Social, nº119, 157-177
BAUMAN, Z. (2003): “Comunidad. En busca de seguridad en un mundo hostil”. Madrid: Siglo XXI.
CERVILLA, P (2000): “Las ciudades frente a los restos de la globalización y la integración europea” en Ábaco nº 23, 32-42
CÉSPEDES, J.M. (2001): “La participación ciudadana desde el ámbito municipal” en Marchioni, “Comunidad y Cambio Social. Teoría y praxis de la Acción Comunitaria”. Madrid. Editorial Popular.
FUNES, JM (1994): “La dimensión social del altruismo” en Sociedad y Utopía nº 4, 191-254
GOMÁ, R.; BRUGUÉ, Q. (2002): “La educación en el marco de los servicios personales locales” en SUBIRATS, J: “Gobierno Local y Educación. La importancia del territorio y la comunidad en el papel de la escuela”. Barcelona. Ariel.
GONZÁLEZ SÁNCHEZ, M (2002): “La formación de ciudadanos críticos. Una puesta por los medios” en Teoría de la Educación, nº 14, 207-233
NOGUEIRAS MASCAREÑAS, LM (1996): “La práctica y la teoría del desarrollo comunitario: descripción de un modelo”. Madrid: Narcea
REZSOHAZY, R (1988): “El desarrollo comunitario participar, programar, innovar”. Madrid: Narcea
TELLO, E (2001): “Ciudades, pueblos y barrios sostenibles. Lo importante es participar”. Inguruak nº 31, 87-106
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

BAUMAN, Z. (1998): “La globalización. Consecuencias humanas”. Buenos Aires: F.C.E.
BORJA, J. y CASTELLS, M. (1997): “Local y global. La gestión de las ciudades en la era de la información”. Madrid. Taurus.
MARCHIONI, M (1999): “Comunidad, participación y desarrollo. Teoría y metodología de la intervención comunitaria”. Madrid: Popular
MARCHIONI, M. (2001): “Comunidad y cambio social. Teoría y praxis de la acción comunitaria”. Madrid. Popular.
MOUFFE, CH. (1999): “El retorno de lo político. Comunidad, ciudadanía, pluralismo, democracia radical”. Barcelona. Piados.
  • Aldizkariak:

Ábaco
Documentación Social
Inguruak
Sociedad y Utopía
Teoría de la Educación
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.redcimas.org/
http://www.unilco.org.es/
http://revista-redes.rediris.es
http://www.insna.org/
http://www.oidp.net

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/14
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es