Ogi apurrak

26287 - Gizarte eta Kultura Dinamizazioa



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

“Gizarte eta Kultura Dinamizazioa” ikasgaia Gizarte Hezkuntzako Graduko ikasketa planeko bosgarren moduluko 6 kredituetako ikasgaia da.
Hirugarren mailako ikasgaia da, beraz, eta gizarte hezitzaileak taldeak suspertzeko. gidatzeko eta lidertza izateko gakoetan jartzen du arreta. Ekintza komunitarioan lanean ari diren gizarte eragileen ezagutzan, garapenean eta trebetasunen lanketan sakontzen du ikasgaiak. Horrela, jakintza hori guztia dinamizazio planen gauzatzean, partehartzearen susperketan, elkarlanerako sareen eraketan eta komunitatearen antolaketan aplikatzen da. Beti ere, errealitate globalizatuagoa eta lotuagoa izateko ikuspegiarekin.
Edukiak horizontalki koordinatuko dira 5. moduluko lanarekin, eta bertikalki giza eskubideekin, politika sozialekin, hezkuntza politikekin eta komunikazio eta hezkuntza erlazioarekin (2. modulua).

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1.    Elkarlana garatzeko behar diren gizarte trebetasunak erabiltzea, gizarte parte-hartzea sustatzeko eta komunitatea garatzeko; hori guztia lanbideko deontologia kodearen gako etikoetan eta errespetuan oinarriturik, eta genero ikuspegia eta erantzukizun profesionala kontuan izanik beti ere (5G3).
2.    Gizarte eta hezkuntzako gaiei buruzko ideiak, argudioak, arazoak eta konponbideak ahoz adierazteko gai izatea, baliabide didaktikoak aintzat hartuz (5G5).
3.    Laneko dokumentuak idazteko gai izatea, hainbat testuingururi buruzkoak eta askotariko irakurleei egokituak irizpide formalak errespetatuz (5G6).
4.    Etengabeko prestakuntzarako jarrera ona izatea, gizarte eta hezkuntzako eskuhartzean eta laneko garapenean hobetzen laguntzeko (5G7).
5.    Lan taldeetan ardurazko jarrera agertzea eta etikaz jokatzea, talde beraren potentzialtasunean sakonduz, eta zailtasunak eta konponbideak azpimarratuz (5G8).

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Gizarte eta kultura dinamizazioaren kontzeptura eta espereintzietara hurbiltzea    Gai honetan ikasgaiaren kontzeptu eta asdostaun oinarriak azaltzen dira. Kontzeptuak: dinamizazioa, komunitatea-garapena, parte hartzea, susperketa soziokulturala, demokrazia, hiritartasuna, konpromisoa.
2. Gizarte eta Kultura Dinamizazioaren praktika.
    Gai honetan gizarte eta kultura dinamizazioa aztertuko dugu ikuspegi teoriko-praktikotik. Gaur egungo azterketa soziala eta kulturala. Dinamizaziorako egitasmo mugiarazleak: ezaugarriak eta hezitzailearen balizko jarduerak.
3. Susperketa soziokulturala: esku-hartze eremuak eta prozesua.    Kasu azterketaren begiradapetik aztertuko dugu susperketa soziokulturala. Susperketa soziokulturalaren prozesua. Ikerketa eta susperketa soziokulturala. Aldaketa prozesuak eta aldaketak sortzen dituzten teoria zein ekintzen azterketa.
4. Praktika onak Gizarte eta Kultura Dinamizazioan: Egitasmo sozialak eta sormen kulturala.     Gai honetan komunitatea barruko esperientzia eta proiektu praktikoak landuko dira ikuspegi soziokomunitarioaren begiradapetik: aldaketa soziala, kudeaketa konpartitua, praktika eraldatzaileak, gizarte multikulturala, belaunaldien arteko gizartea, gizarte berdinzaleak.
5. Gizarte hezitzaileen funtzioan dinamizazioan eta garapen komunitarioan.    Lidertza demokratikoaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi da, eta aztertu zer nolako ondorioak dakarren gizarte hezitzailearen lan eremuan: talde dinamizazioan, historia sortzen duen hiritarren parte-hartzea. Lidertza demokratikoa aldaketa prozesuetan. Gizarte hezitzailearen ekintzen eragina.

Metodologia

Ikasgai honetan metodologia aktiboak gogoetazkoekin txertatzen dira. Era berean, bakarkako lana talde lanarekin, hori guztia gaitasunak lortze aldera. Gela barruko baliabideak erabiliko ditugu banakako dinamikak zein taldekoak egin ahal izateko. Aldi berean, Fakultateak berak zein EHUk eskaintzen dizkigun gainontzeko baliabideak erabiliko ditugu: ordenagailu gela, liburutegia …
Metodologia ikasleen ikaskuntza prozesua bultzatzeko bideratuta dago, horrela, anitza izango da, non ikasleen parte hartze aktiboa bultzatuko den. Horrekin guztiarekin batera, ikasleen konpromisoa eta lan kooperatiboa izango ditugu abiapuntua, ikasleen jarrera positiboa eta kritikoa sustatze aldera. Hainbat dinamiken bitartez eta talde txikietan egiten diren dinamikez bidez, ikasgaiaren helburuak landuko dira.
Metodologia ikasleek konpetentziak lortzeko bideratuta dago; izan ere, ikaskuntza prozesua ikasleek beraiek eraikitzen duten prozesu gisa irudikatzen dugu, non irakasleak hainbat oinarri praktiko zein teoriko aurkeztuko dituen, eta horiek guztiak abiapuntutzat hartuko ditugun. Ikasleen jarrera eta konpromisoa aintzat hartuz, sortu daitezkeen proposamenak aztertuko dira. Gelako parte hartzea, gogoeta eta barne-galdera prozesua sustatzeko erabiliko da; horregatik, lan presentzialean oinarritutako metodologia aurkeztuko dugu hiru antolaketa moduetan:
A.- Gelako taldearen lana. Gela osoa tresna baliagarria izango da iritzi, ikuspegi, aurkezpen jarduera… elkar trukaketa egiteko. Zer landuko dugun eta jada zer landu dugun jasotzeko testuingurua.
B.- Talde txikietan lana. Modu honetan lan egiteak parte hartze biziagoa ahalbidetzen du, eta metodologiaren ardatzat hartuko dugu.
C.- Banakako lana.
Ondorengo lan sekuentzia erabiliko dugu: aurretiko bakarkako lana, talde-lana, amaierako bakarkako lana. Horrek guztia ikaslearen konpromisoa eskatzen du, bere ikas prozesuan modu aktiboan inplika dadin, hain zuzen

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 15%
    • BANAKAKO LANAK 15%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 45%
    • Moduluko diziplinarteko Jarduera (DILAN) 25%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

    KLASERA DATORREN IKASLEAREN EBALUAZIO SISTEMA:
o    Azken frogarik gabe
o    Etengabeko ebaluazioa
    Praktikak (Ariketak, kasuak edo problemak) eta Bakarkako Lanak: azken notaren %30a
    Talde lanak: azken notaren %45a.
    Moduluko diziplinarteko jarduera (DILAN): azken notaren %25a.

Irakasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gaindituta izatea.
    EBALUAZIO IRIZPIDEAK
o    Lanak epean entregatzea, eta irizpideak betetzea (5. gaitasuna)
o    Idatzizko hizkuntza modu egokian erabiltzea (akats ortografikoarik gabe) eta terminologia diziplinara ondo egokitutakoa erabiltzea. (3. gaitasuna)
o    Informazio esanguratsua ematea; argudiatuta eta azaldutako ideiak arrazoituz. (2. eta 3. gaitasuna)
o    Adostutako lanak egitea eta gelako jardueretan parte-hartzea. (4. gaitasuna)
o    Gako-etikoak, genero ikuspegia eta ardura sozialaren gakoak laneko edukietan txertatzea. (1. gaitasuna)
o    Talde eta gogoeta indibiduala egitea jarraitutako prozesuaren, eskuratutako ikaskuntzen, eta izandako zailtasunen inguruan. Gizarte Hezkuntzaren ikuspegitik, azken produktuan norberaren ekarpena azaltzea. (5. gaitasuna)

    EBALUAZIO HEZIGARRIA
o    Eginkizunen zuzenketak
o    Planifikatutako tutoretzak

    JUSTIFIKATUTAKO ARRAZOIENGATIK KLASERA EZIN ETOR DAITEKEEN IKASLEA
o    Eskatzeko prozedura
o    Azken ebaluazioa eskatzeko ikastegiak daukan protokoloa.
o    Ebaluazio sistema
    Azken froga eta lan praktiko bat


Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea    

OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DUEN IKASLEA
o    Prozedura
    Etengabeko ebaluazioaren prozesuaren barne dagoen ikaslea eta deialdiari uko egin nahi badio, irakasleari adierazi beharko dio ikasgaiaren denboraren 2/3 pasa baino lehen (9 aste).

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

    AZKEN EBALUAZIOA (%100)
o    IKASGAIA GAINDITU EZ DUEN EDO OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN DION IKASLEA:
    Ohiko deialdiaren atalen bat gainditutako ikasleari nota gordeko zaio, eta suspendituta edo entregatzeke dauden atalak baino ez ditu egin beharko.
    Aipaturiko lanei aplikatu egingo zaie ohiko deialdian erabili diren portzentaje berberak.
    Ohiko deialdiari uko egin dion ikasleak azken froga (%45), lan praktiko bat (%30) eta Moduluko diziplinarteko jarduera,DILAN, (%25) burutu beharko ditu.

Ikasgaia gainditutzat emateko ezinbestekoa izango da ebaluazioan kontuan izaten diren atal guztiak gainditua izatea.

o    EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
    Lanak epean entregatzea, eta irizpideak betetzea (5. gaitasuna)
    Idatzizko hizkuntza modu egokian erabiltzea (akats ortografikoarik gabe) eta terminologia diziplinara ondo egokitutakoa erabiltzea. (3. gaitasuna)
    Informazio esanguratsua ematea; argudiatuta eta azaldutako ideiak arrazoituz. (2. eta 3. gaitasuna)
    Adostutako lanak egitea eta gelako jardueretan parte-hartzea. (4. gaitasuna)
    Gako-etikoak, genero ikuspegia eta ardura sozialaren gakoak laneko edukietan txertatzea. (1. gaitasuna)
    Talde eta gogoeta indibiduala egitea jarraitutako prozesuaren, eskuratutako ikaskuntzen, eta izandako zailtasunen inguruan. Gizarte Hezkuntzaren ikuspegitik, azken produktuan norberaren ekarpena azaltzea.

o    EZ-OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DUEN IKASLEA
    Prozedura
•    Ez aurkeztearekin nahikoa da

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasturtearen hasieran ikasleen eskura jarriko dira hainbat testu ikasgaiaren atal teorikoak zein praktikoak landu ahal izateko. Hauek ikasturtero berrituko dira.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

ANDER-EGG, Ezequiel. (1990). Repensando la Investigación- Acción- Participativa. Comentarios, críticas, sugerencias. : Vitoria: Eusko Jaurlaritza.
ALGUACIL, Julio. (2003). Ciudadanía, ciudadanos y democracia participativa. Madril: Fundación César Manrique.
BALLENATO, G. (2005). Trabajo en equipo: Dinámica y participación en los grupos. Madril: Pirámide.
QUINTANA, José María (Coord.) (1986). Fundamentos de animación sociocultural. Madril: Narcea, S. A. ediciones.
SARRATE. Mª Luisa (Coord.) (2002). Programas de Animación sociocultural. Madril: UNED.
VENTOSA, Víctor. (2008). Animación y gestión cultural: convergencias y diferencias; (http:quadernsanimacio.net; 7. zenbakia; 2008ko urtarrila)
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

DUMAS, Bernard, y SÉGUIER, Michel. (1997). Construire des actions collectives. Développer les solidarités. Lyon :CS.
MARCHIONI, Marco. (2001). Comunidad y cambio social: Teoría y praxis de la acción comunitaria. Madril: Popular.
NAVARRO, Vincenç, TORRES, Juan, y GARZÓN, Alberto. (2011).Hay alternativas. Propuestas para crear empleo y bienestar social en España. Madril: Sequitur-ATTAC. 2012ko uztailaren 14ean errekuperatuta http://www.sequitur.es/wp-content/uploads/2011/10/hay_alternativas.pdf
ORCASITAS, Jose Ramón (1997). La detección de necesidades y la intervención socioeducativa. VVAA Las necesitats educatives: present i futur. Rev. Educar, 21, 67-84, 2012ko uztailaren 10ean errekuperatuta dehttp://www.raco.cat/index.php/educar/article/viewFile/20675/20515
PALLARÉS, Manuel. (1977). Técnicas de grupo para educadores. Madrid: ICCE
ESCUDERO, J. (2004). Análisis de la realidad local: Técnicas y métodos de investigación desde la animación sociocultural. Madril: Narcea.
GILLET, J.C. (2006). La animación en la comunidad: Un modelo de animación socioeducativa. Bartzelona: Grao.
  • Aldizkariak:

Revista iberoamericana de educación. http://www.rieoei.org
Revista de Educación http://www.ince.mec.es/revedu/
Revista de Educación Social http://www.eduso.net/res/
Revista iberoamericana de Animación sociocultural http://www.rianimacion.org/
Revista Global para ciudadanos del mundo http://www.otromundoesposible.net/
Hik Hasi, Euskal Hezkuntzarako Aldizkaria. http://www.hikhasi.com
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.partehartuz.org
http://dialnet.unirioja.es
http://www.peretarres.org
www.fundacionede.org.
http://www.eduso.net/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/10
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es