Ogi apurrak

26264 - Talde Dinamika Gizarte eta Hezkuntza Jardunean



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

“Talde dinamika Gizarte eta Hezkuntza-Jardunean” irakasgaia “Garapen Profesionala eta Gizarte eta Hezkuntzako Jarduera” moduluan dago graduko laugarren mailaren gainontzeko irakasgaiekin batera. Irakasgai honetan talde dinamikaren fenomenoa aztertzen da bi esparrutan: alde batetik askotariko taldeko esku-hartzeetan (beraietan sortzen diren gizarte eta hezkuntzako prozesuetan) eta beste aldetik, hezkuntza testuinguruetan, formaletan zein ez formaletan.

Honekin guztiarekin nahi dena ondoko hau da: gizarte hezkuntzako profesionala trebatzea taldeak, zerbitzuak eta entitateak dinamizatu, antolatu eta kudeatzeko. Eta hau lortzeari begira estrategia eta teknika egokienak erabiltzen jakitea ere du helburu, horrela giza baliabideen ahalik eta eraginkortasun handiena lortuz eta baita taldeen eta erakunde txikien sinergia ere.

Beste aldetik, modulu lanean irakasgai honek, gainontzeko irakasgaiekin batera, laguntzen du gizarte eta hezkuntzako esku-hartzeei buruz ikasten, praktikaren beraren inguruan gogoeta egiten eta askotariko testuinguru eta kolektiboetan taldeko esku-hartzean ere.

Laburbilduz, irakasgaiak funtsezko oinarriak ezartzen ditu gizarte hezitzailea gai izan dadin normalean gizarte eta hezkuntzako testuinguru formaletan eta ez formaletan sortzen diren taldeko hezkuntza fenomenoei eraginkortasunez heltzeko.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK
- Taldeko gizarte eta hezkuntzako prozesuen oinarri psikologiko eta psikopedagokikoak bereizi

- Gizarte eta hezkuntza egoerak diagnostikatu taldeko gizarte eta hezkuntzako esku-hartzearen hasierako urrats bezala.

- Lan taldeen barruan, diziplinarteko eta erakundeen arteko taldeetan erantzunkizunez eta etikaren arabera parte hartu, aipatu taldeen potentzialtasuna eta eraginkortasuna bultzatuz.


- Talde testuinguruetan komunikazioaren oinarrizko osagaiak garatu hezkuntza harreman egokia ezartzeko eta komunikazio estrategia eraginkorrak erabiliz norberaren, taldearen eta arlo profesionalaren garapena laguntzeko.

- Talde esku-hartzearen estrategiak eta teknikak bereganatu eta molde propioan erabili, jarrera kritikoaren eta zuzhurraren arabera


Ikaskuntzaren emaitzak
- Taldeko gizarte eta hezkuntzako egoera bat aztertzen du diagnostikoaren fase ezberdinak jarraituz

- Modu kritikoan ondoko hau baloratzen du: gizarte eta hezkuntzako ikuspegiaren arabera ezarritako helburu batzuk betetzeari begira proposatu daitezkeen taldeko estrategien eta tekniken erabilpena eta eraginkortasuna

- Lan taldeetan arduraz hartzen du parte, beraien eraginkortasuna eta sortzen diren zailtasunak eta gatazkak gainditzen lagunduz

- Lan taldeak koordinatzen ditu proposatutako helburuak lortzeko partaideen arteko lankidetza prozesuak dinamizatuz

- Esperimentatu dituen talde prozesuei buruz hausnartzen du, identifikatu diren fenomenoak ulertu eta aztertzeko ezagutzak landuz.

- Zenbait estrategia eta teknika modu egokian aplikatzen du une jakin batean talde baten edo lan talde baten funtzionamendua garatu eta hobetzeko

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Taldeen dinamika Gizarte Hezkuntzan.
Taldeen dinamika. Hurbilpen kontzeptuala eta garapen historikoa. Gizarte-elkarrekintza gizarte eta hezkuntzako errealitatean. Ehundura sozial eta komunitarioa. Gizarte elkartzea, kolektiboak eta taldeak.
2. Taldea gizarte eta hezkuntzako errealitatean
Dinamizazio komunitarioa. Taldea. Tipologia. Egitura eta funtzioak. Talde psikologiaren oinarrizko teoriak. Taldearen Genesia, Prozesua eta Garapena.
3. Talde animazioa gizarte eta hezkuntzako esku-hartzean
Lidergoa eta talde lana. Taldeen animazioa. Hurbilpen kontzeptuala. Lidergoa. Tipologia. Hezitzailearen rola.Gaitasunen profila. Lan talde eraginkorrak. Bilerak. Lan taldeen gidaritza.
4. Taldeko teknikak gizarte eta hezkuntzako esku-hartzean
Taldeko teknikak. Kontzeptua. Sailkapena eta tipologien deskribapena. Tekniken aukeraketa irizpideak. Taldeko arlo eta esku-hartze mailak
5. Gizarte eta Hezkuntzako praktika arlo desberdinetako taldeekin
Taldeak eremu formaletan eta ez formaletan. Gizabanakoaren azterketa eta pertsonartekoa taldean. Taldearen garapenaren dignostikoa. Mekanismo psiko-edukatiboak taldeetan. Taldean esku-hartzeko ereduak. Gatazken kudeaketa taldean. Esku-hartzeko erak eta estrategiak.Taldeko esku-hartzearen ebaluazioa.

Metodologia

Askotariko metodologiak erabiliko dira ondoko hauek lehenetsiz: esperientziaren bidezko ikaskuntza talde txikian; parte-hartze aktiboa talde handian edo ertainean (ikasleen kopuruaren arabera) eta talde dinamizazioan oinarrizko gaitasunak eskuratzea sustatzen duen norberaren praktikari buruzko gogoeta. Lan autonomoa bultzatuko da modu honetan: taldeko esku-hartze jakin baten fenomeno ezberdinak ulertu, interpretatu eta dinamizatzen lagutzen duten erreferentzia bibliografiko ezberdinak aztertuz.
Modalitate magistralean funtsezko edukiei buruzko azalpen laburrak egingo dira proposatuko diren jarduera ezberdinetan ikaslegoaren parte-hartzearekin batera, normalean taldeka lan eginez eta noiz behinka banakako jarduera bat eginez
Ikaskuntza bultzatu eta segurtatzeko irakasleak ikaslearen prozesuaren jarraipena egingo du horretarako ondoko bide hauek erabiliz: ezarriko diren entregagaien bidez (txostenak, aipamenak, gogoetak…); aldez aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera feed-back emanez, eta talde prozesua gainbegiratuz tutoretza saioetan. Ikasleak bere ikaskuntza prozesuaz kontzientzia hartzeko aukera izan dezan egingo da hau guzti hau. Ildo beretik, ikasleak portfolio bat egingo du emango diren orientabideen arabera bere ikaste prozesuaren ebidentziak sartuz.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Test motatako proba 30%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 25%
    • BANAKAKO LANAK 25%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

IKASLEGO PRESENTZIALAREN EBALUAZIO SISTEMA
Etengabeko ebaluazioan ondoko hau kontuan hartuko da: taldeko jardueretan parte-hartzea; taldeko praktikak; lanak; portfolioa; azken froga.

Ebaluatzeko tresnei egokitutako ehuneko guztien batuketak %100a izan behar du. Irakasgaiaren azken nota ebaluazio modu bakoitzean lorturiko noten batuketa izango da baina horretarako baldintza hau bete behar da: ebaluatuko den arlo bakoitzean gutxienez bost bat izatea.


EBALUAZIO IRIZPIDEAK: Ikaskuntzaren ebidentzia ezberdinen balorazioa gidatuko duten ebaluazio irizpideek ezarritako ikaskuntzaren emaitzeekin dute lotura:
- Taldeko gizarte eta hezkuntzako egoera bat aztertzen du diagnostikoaren fase ezberdinak jarraituz

- Modu kritikoan ondoko hau baloratzen du: gizarte eta hezkuntzako ikuspegiaren arabera ezarritako helburu batzuk betetzeari begira proposatu daitezkeen taldeko estrategien eta tekniken erabilpena eta eraginkortasuna

- Lan taldeetan arduraz hartzen du parte, beraien eraginkortasuna eta sortzen diren zailtasunak eta gatazkak gainditzen lagunduz

- Lan taldeak koordinatzen ditu proposatutako helburuak lortzeko partaideen arteko lankidetza prozesuak dinamizatuz

- Esperimentatu dituen talde prozesuei buruz hausnartzen du, identifikatu diren fenomenoak ulertu eta aztertzeko ezagutzak landuz

- Zenbait estrategia eta teknika modu egokian aplikatzen du une jakin batean talde baten edo lan talde baten funtzionamendua garatu eta hobetzeko

EBALUAZIO HEZIGARRIA talde txikiak gainbegiratzeko egingo diren tutoretza planifikatuetan egingo da feed-back emanez zuzenduko diren ataza ezberdinei buruz.

KAUSA JUSTIFIKATUAK DIRELA ETA ESKOLETARA JOAN EZIN DUEN IKASLEGOA
Kausa justifikatuak direla eta (indarrean dagoen araudiaren arabera) etengabeko ebaluazioan parte hartu ezin duen ikaslegoak ikasturtea hasi eta berehala, -ahalik eta lasterren-, irakasgaia emango duen irakaslearekin jarriko da harremanetan ondoko hau zehateko: taldeko jardueretan parte hartuz lantzen den zenbait gaitasun nola egiaztatu.

Edozein kasutan, azken froga egin baino lehen gizarte eta hezkuntzako testuinguru baterako taldeko esku-hartzearen diseinu bat entregatu beharko da, ezarritako ebaluazio irizpideen arabera egingo dena. Eta taldeko jardueretan parte hartuz lantzen den zenbait gaitasun nola egiaztatzea.

Ebaluazio sistema:
Buruturiko Taldeko Jarduerak: (25%)
Taldeko esku-hartzearen diseinua: (25%)
Froga idatzita (50%)

Azken nota ezarritako ebaluazio osagai bakoitzean lorturiko noten batuketa izango da baina horretarako baldintza hau bete behar da: bakoitzean gutxienez bost bat izatea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK: Ebaluazio irizpideak etengabeko ebaluazioan azaldu diren berberak dira.

DAGOKION OHIKO DEIALDEARI UKO EGIN NAHI DION IKASLEGOAK idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ikaslegoak irakasgaia gainditu ez duenean edo ohiko deialdiari uko egin dionean, ez ohiko deialdian ikaskuntzaren emaitza guztiak ebaluatuko dira eta ikasleak notaren %100a izateko aukera izango du.

AZKEN EBALUAZIOA
Azken froga egin baino lehen gizarte eta hezkuntzako testuinguru baterako taldeko esku-hartzearen diseinu bat entregatu beharko da, ezarritako ebaluazio irizpideen arabera egingo dena. Eta taldeko jardueretan parte hartuz lantzen den zenbait gaitasun nola egiaztatzea.

Ebaluazio sistema:
Buruturiko Taldeko Jarduerak: (25%)
Taldeko esku-hartzearen diseinua: (25%)
Froga idatzita (50%)

Azken nota ezarritako ebaluazio osagai bakoitzean lorturiko noten batuketa izango da baina horretarako baldintza hau bete behar da: bakoitzean gutxienez bost bat izatea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK: Ebaluazio irizpideak etengabeko ebaluazioan azaldu diren berberak dira.

Deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute.

EZ OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DION IKASLEGOAK bere uko egitea eskatu ahal izango du irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago; eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasturte hasieran ikaslegoari ematen zaion Ikaslearen Gidan zehazten diren dokumentazioa eta materialak eta E-Gelan jarritako beste material batzuk ere bai.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Anzieu, D. y Martín, Y (2007): La dinámica de los grupos pequeños. Buenos Aires: Kapelusz.
Ballenato, G. (2005). Trabajo en equipo: dinámica y participación en los grupos. Madril: Pirámide.
Bermejo, J.C. & Martínez, A. (2009): El trabajo en equipo. Kantabria: Sal Terrae.
Canto Ortiz, J.M. (2000). Dinámica de grupos: aspectos técnicos, ámbitos de intervención y fundamentos teóricos. Málaga: Algibe.
Huici, C. y Morales, J.F. (2011). Psicología de Grupos I y II. Madril: UNED. 4. inprimatzea.
Pascual, R. (1998). Liderazgo y participación: mitos y realidades. Bilbo: Universidad de Deusto
Palacios, L. (2007). El corazón de los grupos. Zaragoza: Rivendel.
Trechera Herreros, J. L. (2014). Trabajar en equipo: talento y talante: técnicas de dinámica de grupos. Bilbo: Desclée de Brouwer. 10. inprimatzea
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Antons, K. (2005). Práctica de la dinámica de grupos: ejercicios y técnica. Bartzelona: Herder. 5. inprimatzea
East, H. (2004). Trabajo social con Grupos. Modelos de intervención. Madril: Narcea
Espada Sánchez, J. P. (2014). Técnicas de grupo: recursos prácticos para la educación. Madril: CCS.
Gil, F. y Alcover, C. M. (2003). Técnicas grupales en contextos organizacionales. Madril. Pirámide.
Marín, M. y Troyano, Y. (2004). Trabajando con Grupos. Técnicas de intervención. Pirámide. Madril.
Núñez, T. y Loscertales,F. (1997). El grupo y su eficacia. Técnicas al servicio de la dirección y coordinación de grupos. Bartzelona EUB.
Shaw, M. E. (2013). Dinámica de Grupos. Bartzelona: Herder. 6ª ed.
Vargas, L. y otros (1993). Técnicas participativas para la educación popular. Madril: Editorial Popular.
  • Aldizkariak:

Educación Social
International Journal of social education
Revista de Psicología Social
Intervención psicosocial
Revista de Psicología Social aplicada
Cahiers internationaux de psychologie sociale

  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.ub.es/dppss/lps/documen.htm

http://www.quadraquinta.org/referencias-bibliograficas/bibliografia/bibliografia-dinamicagrupo.html

http://ec3.ugr.es/in-recs/listado/Revista_de_Psicologia_Social.htm

http://www.educared.net/

http://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?tipo_busqueda=CODIGO&clave_revista=4654

http://www.psico.uniovi.es/REIPS/

http://www.gerza.com/tecnicas_grupo/tecnicas_grupo_ok.html

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/06/13
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es