Ogi apurrak

26291 - Gizarte eta Hezkuntza Programa eta Zerbitzuen Ebaluazioa



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ikasgai hau 'Gizarte eta Hezkuntzako Programen Plangintza, Kudeaketa eta Ebaluazioa' izeneko Moduluan kokatzen da. Modulu honen bitartez, gizarte-hezitzaile orok gauzatzen dituen oinarrizko funtzio profesionalak aztertzea da helburua; alegia, hezkuntza-egoeren diagnostikoarekin eta hezkuntza-proiektuen eta -prozesuen plangintzarekin zerikusia duten funtzio profesionalak aztertzea. Zeregin horrek, alabaina, planak, proiektuak eta gizarte eta hezkuntzako programak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna eskatzen du.

Irakasgai honetatik, lanean jardungo dugu, gizarte eta hezkuntzako ebaluazioarekin zerikusia duten oinarriak, oinarrizko kontzeptuak, ereduak, metodoak eta teknikak ezagutzeko eta argitzeko. Azken helburua, beraz, esku hartzeko hainbat testuingurutan aplikatutako ebaluazio-prozesuak diseinatzeko, planifikatzeko eta gerora garatzeko gai izatea da. Horretarako, banaka zein taldeka lan egin beharko da, honako hauetan:
- Ebaluazio-memoria errealak aztertu.
- Ebaluazio-proiektu bat osatzeko arazoak konpondu.
- Tresnak eta probak, simulazioak edo rol-jokoak sortu, praktikan jartzeko eta gerora feed-baka egiteko.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

- Programen ebaluazioari dagozkion funtsezko oinarriak, kontzeptuak, ereduak, metodoak eta teknikak erlazionatzeko eta adierazteko gai izan.
- Esku-hartze testuinguru ezberdinetan aplikatzeko oinarrizko ebaluazio proiektu bat diseinatzeko gai izan.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

- Ebaluazioaren kokapena esku-hartze programen eta zerbitzuen baitan.
- Gizarte ikerkuntza eta programen ebaluazioa. Oinarri paradigmatikoak eta garapen funtzionala.
- Ebaluazioaren kontzeptua: ebaluazioaren definizioa, ebaluazio motak eta ebaluazio ereduak.
- Programen ebaluaziorako diseinu metodologikoak.
- Programen ebaluaziorako informazioa biltzeko teknikak eta tresnak.
- Informazioaren analisirako sistemak.
- Programen ebaluazio txostenen osaketa.

Metodologia

Ikasketaren abiapuntua ikasleak taldean bideratuko duen hausnarketa prozesua izango da, ikaskuntza kooperatiboaren perspektiba aplikatuz landuko dena. Horrela, talde lana eginez, klaseko azalpenak eta hausnarketak jasoz, eta material bibliografikoen eta ariketa praktikoen azterketan oinarrituz, dagokigun jakintza-arloaren edukietan sakontzen eta gaitasunak eskuratzen ahalegintzeko bidea egingo dugu.

Lan-talde finkoak sortuko dira eta bete beharreko enkargua emango zaie:
1. Ikasgaiaren sintesirako kontzeptu nagusien Mapa Kontzeptuala prestatu.
2. Programa baten Ebaluaziorako Proiektua prestatu eta ikastaldeari aurkeztu.
3. Ekipoaren lan-prozesuaren jarraikortasuna erakutsiko duen ebidentzia, aukeran:
a. Prozesuko landa-koadernoa osatu (asterokoa moodle-n irekitako wiki-an), edo
b. Prozesuko denbora-lerroa osatu (asterokoa web-aplikazioren bat erabiliz).

Bestalde, lan-taldeko kide bakoitzari:
4. Gaiari buruzko material osagarri moduko ekarpen libre bat egin dezan eskatuko zaio.

Elementu hauekin guztiekin ekipoek amaieran entregatuko beharko duten Integrazio Karpeta edo Portafolioa osatuko dute.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ikasgaia gainditzeari begira ebaluaziorako erabiliko diren elementuak izango dira:
- Talde lana: Integrazio Karpeta. Errubrika-eskala baten bitartez karpetaren elementuak, egitura, zuzentasuna eta sakontasuna baloratuko dira. Karpetaren baitan, Ebaluazio Proiektuak % 50 balioko du eta beste elementuek beste % 50.
- Ikaslearen Ekarpen librea: Ezinbestez aurkeztu eta gainditu beharko da kalifikazioa eskuratzeko. Azken notan doiketak egiteko erabiliko da.
- Lan-taldeko kideen arteko koebaluazioa. Azken notan doiketak egiteko erabiliko da.
- Irakaslearen behaketak.
- Amaierako testa. Derrigorrezkoa. Ez da notarako izango. Bere funtzioak ikastaldearen emaitzak ebaluatzeko informazioa eskuratzea izango da.


Horiek guztiak azken notaren % 80 balioko dute.
Moduluaren baitako DILAN lanak notaren beste %20 balioko du.

Ikasleak deialdiari uko egiteko aukera izango du. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko dio idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez bi aste lehenago.

Justifikatutako arrazoiengatik ebaluazio mistoan parte hartzen ez duen ikasleak, bukaerako proba bakarra egingo du, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek lan ezberdinak izan ditzake eta irakasgaiko notaren %100 balioko du. Koordinatzaileak adieraziko dio egoera berezian dagoen ikasleari zein den bukaerako froga eskatzeko jarraitu behar duen prozedura.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ezohiko deialdira doan ikasleak garatu beharreko froga idatzia egin beharko du.

Nahitaez erabili beharreko materiala

The Program Evaluation Standards: How to Assess Evaluations of Educational Programs by The Joint Committee on S Educational Evaluation, James R. Sanders, The Joint Educational Evaluation

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Castillo Arredondo,S. & Cabrerizo Diago,J. (2003). Evaluación de programas de intervención socioeducativa: Agentes y ámbitos. Madrid: Pearson-Prentice Hall.

Gomez i Serra, Miquel (2004). Evaluación de los servicios sociales. Barcelona: Editorial Gedisa.

Gonzalez Gomez, Lara (2005): Ebaluazioa garapeneko proiektu eta programen kudeaketan. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua.

Lukas,J.F. & Santiago,K. (2004). Evaluación educativa. Madrid: Alianza.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Alvira Martín,F. (1991). Metodología de la evaluación de programas. Madrid: Centro de Investigaciones Sociológicas.

Amezcua Viedma,C. & Jiménez Lara,A. (1996). Evaluación de programas sociales. Madrid: Díaz de Santos.

Cabrera,F. (2000). Evaluación de la formación. Madrid: Síntesis.

Colás,P. & Rebollo,M.A. (1993). Evaluación de programas. Una guía práctica. Sevilla: Kronos.

Fernandez-Ballesteros, R. (ed.) (2001). Evaluación de programas. Una guía práctica en ámbitos sociales, educativos y de salud. Madrid: Editorial Síntesis.

Lukas,J.F., Santiago,C., Oihartzabal.L., Pikabea,I., Forner,A, & Latorre,A. (2000). Hezkuntza ikerkuntzarako hiztegia. Donostia: Erein.

Martínez Mediano,C. (1996). Evaluación de programas educativos. Investigación evaluativa. Modelos de evaluación de programas. Madrid: UNED.

Mateo,J. (2000). La evaluación educativa, su práctica y otras metáforas. Barcelona: ICE - Horsori.

Mesonero de Miguel (2005). Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak. Bilbo: UEU

Nirenberg,O., Breawerman,J. & Ruiz,V. (2005). Evaluar para la transformación. Innovaciones en la evaluación de programas y proyectos sociales. Buenos Aires: Paidós.

Padilla Carmona,M.T. (2002). Técnicas e instrumentos para el diagnóstico y la evaluación educativa. Madrid: CCS.

Pérez Juste,R. (Coor.). (2000). Evaluación de programas educativos. Revista de Investigación Educativa. V18. N2. Monográfico.

Pérez Juste,R. (2006). Evaluación de programas educativos. Madrid: La Muralla.

Rebolloso, E.; Fernandez-Ramirez, B.; Canton, P. (2008). Evaluación de programas de intervención social. Madrid: Síntesis.

Stufflebeam,D.L. & Shinkfield,A.J. (1989). Evaluación sistemática: guía teórica y práctica. Barcelona: Paidós.
  • Aldizkariak:

- TANTAK - Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria
- RELIEVE - Revista ELectrónica de Investigación y EValuaciòn Educativa - http://www.uv.es/RELIEVE/
- Revista SEE - Sociedad Española de Evaluación - http://www.sociedadevaluacion.org/web/index.php?q=taxonomy/term/58
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.isei-ivei.net/eusk/ebal/ebaindex.htm
http://www.educacion.navarra.es/portal/Informazio+interesgarria/Ebaluazioa?languageId=6
http://www.ediagnostikoak.net/
http://www.resources4evaluators.info/
http://www.sqep.ca/pages/p_mission.htm
http://www.europeanevaluation.org/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es