Ogi apurrak

26271 - Hezkuntzaren Historia



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Hezkuntza prozesuen historia aztertzea da irakasgai honen helburu nagusia, hain zuzen ere Europa eta Espainiaren testuinguruan kokatuta. "Hezkuntzaren testuingurak" izeneko moduloko irakaskasgai honek, hezkuntzaren testuinguru historikoa aintzat hartzeko oinarrizko ezagupenak eskaintzen ditu eta alde horretaik, hezkuntza lanbidei begira, egungo hezkuntza-errealitatea aztertu eta ulertzeko bideak eman.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1.- Hezkuntzaren alderdi historikoak ezagutu eta oinarritu hezkuntzaren historiaren ardatz nagusiak zehazteko gai izan ahal izateko honako eremuak aintzakotzat hartuz: haurtzaroa, alfabetatzea, hezkuntza-politikak zein erakundeak eta pentsamendu pedagogikoa.
2.- Hezkuntza-gertakariak beren testuinguru sozial, politiko, ekonomiko eta kulturaletan aztertzeko oinarrizko ezagupen historikoak eskuratu
3.-Hezkuntza eremuko ikerketa historikoan oinarrizkoak diren tresna metodologikoak eta teknikoak erabiliz ikerketa-lanetan aritzeko lehen urratsak eman
4.-Egungo hezkuntza-egoera ezagutzeko Hezkuntzaren Historia tresna kritiko gisa erabili berari buruz hausnarketan oinarritutako ikuspegia erraztuz.
5.-Hezkuntza-gertakarien testuinguru historikoan arrazoi, ondorio, egonkortasun, haustura, antzekotasun eta ezberdintasunez jabetu
6.- Hezkuntza eremuko gertakari historikoen inguruan jarrera egokia garatu, hezkuntzarekiko hausnarketan oinarritutako ikuspegi kritikoa azalduz.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

I.- Hezkuntzaren Historia: sarrera
1.- Hezkuntzaren Historia: definizioak, historiaren sorrera, korronte historiografikoak.
2.- Hezkuntzaren Historia diziplina akademiko gisa.
3.- Ikerkuntza arloa Hezkuntzaren Historian: metodoak, teknikak, prozesua.

II.- Hezkuntza eta kultura Antzin Aroan
1.- Hezkuntza Ekialde Hurbileko Kulturetan: Mesopotamia eta Egipto.
2.- Hezkuntza Mundu Klasikoan: Grezia eta Erroma.
3.- Hezkuntza-erakundeak eta hiritarraren formazioa.
4.- Paideia grekoa eta humanitas erromatarra.

III.- Kristautasuna eta Hezkuntza Erdi Aroan
1.- Kristautasuna eta hezkuntza
2.- Erdi Aroko hezkuntza, monastegi eskolak eta hezkuntza erakundeak. Unibertsitatea.

IV.- Hezkuntza Aro Modernoan
1.- Errenazimendua. Humanismoaren diskurtso pedagogikoa.
2.- Erreforma eta Kontraerreforma. Erligio ordenak eta hezkuntza,pedagogia jesuitikoa, herri-eskolak.
3.- Ilustrazioa eta pentsamendu pedagogikoa.

V- Haurtzaroa Aro Garaikidean
1.- Familia, haurtzaroa eta sozializatze-prozesuak.
2.- Familia ereduen bilakaera. Lana eta hilkortasuna haurtzaroan.
3.- Haurtzaroa eta babes-politika. Haurtzaro arriskutsua eta arriskupeko haurtzaroa.
4.- Haurtzaroaren Eskubideak

VI.- Alfabetatze prozesuak Aro Garaikidean
1.- Alfabetatze- eredu, prozesu eta erabilerak Mendebaldean
2.- Alfabetatze prozesuaren bilakaera Estatu Espainiarrean.Alfabetatzetik helduen hezkuntzara.
3.- Alfabetatzearen egoera munduan.

VII.- Hezkuntza-sistemak: bilakaera eta erakundeak
1.- Europako hezkuntza-sistemen sorrera eta bilakaera
2.- Politika eta Hezkuntza espainiar estatuan: konstituzionalismoa eta hezkuntza
3.- Hezkuntza II. Errepublikan. Hezkuntza frankismoan: nazional-katolizismotik hezkuntza teknokrazira.
4.- hezkuntza erakundeak: ezaugarriak eta bilakaera. Hezkuntza-antolakuntza eta administrazioa. Ikuskaritza. Irakasleriaren erakuntza. Curriculumaren bilakaera.

Metodologia

Ikasgaiaren metodologia bat dator ikastaldian zehar garatu nahi diren gaitasunekin eta helburu horrekin ikaste-modalitate ezberdinak uztartuko dira. Kredituaren balioa kontutan izanik Hezkuntzaren Historiari dagokion lan zama 150 ordutakoa da; ikasgelako eskola-orduak, berriz, 60 dira, horietatik magistralak 36 direlarik. Hala, eskola ordutan (60) zein eskolaz kanpo (90) burutu beharreko lana aintzat hartuz, irakaslearen azalpenek, Moduloko Disziplinarteko Lana (DILAN),antolatuko diren praktikak eta egin beharreko lan monografikoak osatzen dute ikasgaiaren ardatz metodologikoa.

Alde batetik, talde bakoitzak DILAN-ari begira Eskolaren Historia hurbilari buruzko lana egin beharko du. Lana egiteko hainbat lan saio antolatuko dira eta ikasleei helaraziko zaien egutegi eta prozedura zehatz baten barruan kokatuko dira. Lana abenduaren 20an jasoko da.

Bestalde, talde bakoitzak egingo diren praktiken inguruko txosten bat aurkeztuko du (2-3 orrialde praktika bakoitzeko). Denborarekin zehaztuko diren irakurgaietan, bideoetan, etab., oinarrituriko praktika hauei begira irakasleak aldez aurretik zehaztuko dituen galderei erantzun beharko diete ikasleek. Horretarako, dagokionean, ikasleak irakurgaiak aurretik landuta izatea ezinbesteko baldintza da. Txostena azterketa egunean jasoko da.

Azkenik, talde bakoitzak programaren gai baten inguruan lan monografikoa egin beharko du (10-15 orrialde) eta dagokion egunean gelan aurkeztu (20/30m).Monografikoa burutzeko hainbat lan saio antolatuko dira eta ikasleei helaraziko zaien egutegi zehatz baten barruan kokatuko dira, taldeek lan saio guztietan dagokiena idatzirik aurkeztu behar izango dutelarik (lanaren inguruan jardun zein lanarekin aurrera egin ahal izateko ezinbesteko baldintza). Lan hau abenduaren 20an jasoko du irakasleak.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Test motatako proba 30%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 30%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 25%
    • DILAN 15%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazioaziorako erabiliko diren irizpideak eta prozedurak bat datoz Graduko Ikasketen Kudeaketarako Araudiarekin. Irakasgaiaren funtsezko ardatza lanaren prozesuak eta lanaren emaitzak osatzen dutenez, biak (prozeua zein emaitza) hartuko dira aintzakotzat.

Oharrak:
DILAN-a derrigorrezkoa da eta praktikak, lan monografikoa eta azterketa gainditu egin behar dira batazbestekoa egiteko.
Azterketa test motakoa izango da eta, edukiari dagokionez, saio magistralez gain, ikasleen aurkezpenak eta pratikak ere aintzat hartu beharrekoak dira.
Ikasgai honetan ebaluatuko da ikaslearen parte-hartzea eta egindako jardueren kalitatea. Lanen ebaluazioan kontutan hartuko da: informazioa ongi antolatuta dagoen, lanaren kalitatea eta gaiari buruzko hausnarketa, emaitzek arazoaren ikuspegi osoa eman duten, eta ondorioen argudioak eta arrazoibideak koherenteak eta argiak diren, ikasgaian ikasitako azalpen teoriko eta praktikoak txertatuz.
Bestalde, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita

Bukaera proba
Notaren balioa (%)
15 - DILAN (Hezkuntzaren Historiari dagokion zatia aurkeztu behar
izango dute azterketa egunean)
35 - Hiru hiru liburu hauen* inguruan lan bat(10-15 orrialde liburu
bakoitzeko) aurkeztu behar izango dute azterketa egunean
50 - Azterketa idatzia (galdera irekiak -4-)

Oharra:DILAN-a derrigorrezkoa da eta liburuen inguruko lana eta azterketa gainditu egin behar dira batazbestekoa egiteko


(*)Liburuak:
1.- PONCE, A. (1989): Educación y lucha de clases. Madrid, Akal
2.- NAVA, M. T.(1992): La educación en la Europa moderna. Madrid, Sintesis.
3.- Bi liburu hauen artean aukeratu bat:
a) ESCOLANO, A. (2002): La educación en la España contemporánea. Políticas educativas, escolarización y culturas pedagógicas. Madrid, Biblioteca Nueva.
b) ZABALETA, I. (2000): Nazioa eta hezkuntza-sistema espainiarraren sorrera. Bilbo, UEU.

Idatzizko frogara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ikasturteko ezohiko deailadian ikasleak ohiko deialdian gainditu gabeko lan, azterketa, ..., aurkeztu eta gainditu behar izango du. Hala gertatuko ez balitz, hurrengo ikasturtean ikasgaia osorik egin beharko luke.
Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, dena den, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiako azken ebaluazio proba egiteko. Kasu honetan Irakasgaia ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

BOWEN, J. (1979): Historia de la educación occidental. Barcelona, Herder.
DELGADO, B. (1992-94): Historia de la educación en España y América. Madrid, Morata (3 vol.)
DURKHEIM, E. (1982): Historia de la Educación y de las doctrinas pedagógicas (la evolución pedagógica en Francia). Madrid, La Piqueta.
ESTEBAN, L. y LOPEZ MARIN, R. (1994): Historia de la enseñanza y de la escuela. Valencia, Tirant lo Blanch.
LOZANO, C. (1982): Antología de textos pedagógicos. Barcelona, Promociones y Publicaciones Universitarias.
PONCE, A. (1989): Educación y lucha de clases. Madrid, Akal.
PUELLES, M. de (1982): Educación e ideología en la España contemporánea. Barcelona, Labor.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

BORRAS LLOP, J.M. (1996): Historia de la infancia en la España contemporánea 1834-1936. Madrid, Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales.
DeMAUSE, Ll. (1982): Historia de la infancia. Madrid, Alianza.
DAVILA, P.(1994): La honrada mediania. Genesis y formación del magisterio español. Barcelona, PPU.
ESCOLANO, A. (Dir.) (1992): Leer y escribir en España. Doscientos años de alfabetización. Madrid, Fundación Germán Sánchez Ruipérez.
ESCOLANO, A. (2002): La educación en la España contemporánea. Políticas educativas, escolarización y culturas pedagógicas. Madrid, Biblioteca Nueva.
M.E.C.(1990-93): Historia de la Educación en España. Madrid, Ministerio de Educación y Ciencia. (Tomos III, IV y V).
NAVA, M. T.(1992): La educación en la Europa moderna. Madrid, Sintesis.
PUELLES, M. de (1982): Educación e ideología en la España contemporánea. Barcelona, Labor.
TIANA, A., OSSENBACH, G. y SANZ, F. (2002): Historia de la Educación (Edad Contemporánea). Madrid, UNED.
VIÑAO, A. (2004): La escuela para todos. Escolarización y modernización en la España del siglo XX, Madrid, Marcial Pons.
ZABALETA, I. (2000): Nazioa eta hezkuntza-sistema espainiarraren sorrera. Bilbo, UEU.
  • Aldizkariak:

Historia de la Educación. Revista interuniversitaria
Historia y Memoria de la Educación
History of Education
Paedagogia Historica
Sarmiento. Anuario galego de Historia da Educación
Educació i Historia
Tantak.Euskal herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.sc.ehu.es/sfwsedhe/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/14
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es