Ogi apurrak

26268 - Gizarte eta Hezkuntzako Esku-hartzea Familian, Haurtzaroan, Nerabezaroan eta Gaztaroan



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA


Irakasgaia VI moduluaren parte da eta Gizarte Hezkuntzaren esku hartzearen eremu nagusietako batzuetan kokatzen da: familia, haurtzaroa/gaztaroa, pertsona helduak eta kaltetutako testuinguruak. Gizarte eta hezkuntza esku-hartzea gizarte hezitzaileen oinarrizko tresna profesionala denez, bi alde nagusietan arreta berezia jartzea eskatzen du: batetik, pertsona eta taldeen ezagutza sakona eta begirada egokiaren garapena eta, bestetik, esku-hartze on eta egokia baten berezko erizpideak ezagutzea. Ikaslegoa, IV moduluko DILAN-ean landutako programan bidez esku-hartzearen oinarrizko elementu eta prozesuaren oinarriak landu ditu. VI moduluan esku-hartze eremuen ezaguera zehatzagoa landuz sakontze-maila handiagoa lortzen da. Aprendizai honen jarraipena Practicum III-ean testuinguru errealean emango den esku hartzen diseinuarekin, garapenarekin eta ebaluazioarekin gailentzen da.



DILAN gizarte eta hezkuntzako benetako esku-hartze kasu baten azterketari buruzko idatzizko txosten bat, prozesuan zehar hartutako erabakien azterketa eta balorazioa jasoko eta hobetzeko dauden aukera bideragarriak, modu arrazoituan, proposatuko dituena, egin eta entregatu beharko dute


Haurtzaroaren Tratu Onaren eredua ardatz moduan hartzen da. Haurren eskubideak, familia aldagaiak eta testuinguruen baldintzak ezagutuz eta hausnartuz, ekintza/eskuhartze zerbitzuak, programak eta baliabideak landuko dira. Estatuko eta Euskal Erkide Autonomikoko arautegi-sistemaren markoan kokatuz, esku-hartzearen sistema publikoa aztertuko da, arriskuan eta babesgabetasun egoeran dauden haurrenganako ekintzak, prozedurak eta tresnak zehaztuz eta garatuz honako arloetan: Sustapen sistemak, familiekin esku-hartzeak, babesa eta erreformarako sistemetan ezarrita dauden baliabide eta ekintzarako bideak (ingurune irekiko hezkuntza, familia harrera, egoitza harrera, adopzioa).

Gizarte hezkuntzako edozein profesionalek kontzeptu eta lan-tresna hauetara etengabe jo behar izango du familia, haurtzaroa eta gazteria laneko eremurik ohikoenak direnez gero (harrera-pisuak|zoruak, oinarrizko gizarte-zerbitzuak...)

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1.- Ikasgai honen esku-hartzearen subjektuei buruz ikuspegi hausnartua, egokia eta orekatua eraiki norbanako eta talde lan markoan
2.- Arautegian eta erakunde sarean kokatzen diren zerbitzuetan eta esku-hartze baliabideetan gizarte hezitzailearen berezko metodologiak eta tresnak ezagutu.
3.- Familian, haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan ematen diren ekintza hezitzaile ezberdinen aukerak eta mugak identifikatu erizpide etikoak, generokoak eta kode deontologikoa kontutan hartuz.
4.- Aurkezten zaizkigun egoeretan, gizarte hezitzaileari dagozkion prozedurak, tresnak eta jarrerak azalduz erantzun hezitzaileak eraiki.
5.- Landutako gaien eta talde lanaren prozesuari buruzko ideiak eta pentsamenduak ahoz komunikatu

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.- HAURTZAROA, NERABEZAROA ETA GAZTAROAren INGURUKO PERZEPTZIOAK. Ikuspegien bilakaera. Haurtzaroaren eskubideak. Zaurgarritasuna, arriskua eta tratu txarrak:egoeren detektzioa. Egoeren baloraziorako eta diagnostikorako prozedurak eta tresnak
2.- ARAUTEGI MARKOA ETA ESKU-HARTZEAREN ESPARRU INSTITUZIONALA: Estadu eta Erkidegoaren arau markoa. Ekintzen araberako konpetentzia mailak eta arloak: Udala, Forualdundia eta Erkide Autonomikoa. Arrisku eta babesgabetasunaren egoeraren aurreko esku-hartzearen prozesu nagusiak. Zerbitzuak, baliabideak eta programa nagusiak.
3.- ESKU-HARTZE SOZIO-HEZITZAILEA FAMILIETAN. Gizarte aldaketak eta familia aniztasuna. Familia agente sozio-hezitzaile modura: erresilientzia, gurasotasuna eta haurtzaroarekiko tratu ona.
Esku-hartze sozio-hezitzailea familietan: programak eta prozesuak
4.- ONGIZATEAREN SUSTAPEN HEZIGARRIA: Familia, eskola eta gertuko komunitatea.Hezkuntza ekintza: prebentzioa ala proiektua?. Udal mailako balibideak eta programak: Ludoteka, Gaztelekua eta Kale heziketa
5.- ESKU-HARTZE HEZIGARRIA BABESARAKO BALIBIDEETAN: Egoitza harrera: Programak, baliabideak, hezitzailearen ekintza eta tresna nagusiak (Kasu plana, HPI,Serar). Familia harrera eta Adoptzioa: prozedurak eta elkarteen ekintzak. Adin txikikoen arau-hausleak: Lege erregulazioa, neurri hezitzaileak, programa ezberdinak.

Metodologia

Ikasgaiaren metodologia irakaslearen azalpen teorikoak eta ikasleen norbanako eta talde lana batzen ditu bi interesgune nagusiei erantzunez: alde batetik subjektuen inguruko ezagutza eta esku-hartzearen prozedurak eta oinarriak, eta bestetik sistema publikoko arautegia, baliabideak eta programak
1. Subjektuen (Haurtzaroa, Nerabezaroa, Gazteria) ezagutza eta mugaketa. Norbanako jardueran testu teoriko-praktikoko prestaketa eta horien proiektzioa, azterketa egoera praktikoen bidez garatzen da.
Fase honen emaitzak materiaren garapenean bi entregaietan aukezten dira, 1 Txostena osatuz
2. Gizarte Hezkuntza Esku-hartze sistema publikoa: araudia, baliabideak eta programak.
Marko arauemaile-administratiboaren eta esku-hartze profesionalean duen eraginaren tratamendua lantzerako legeriaren analisia, sareko bilaketak eta ikasgelako azalpenak bide ezberdinen bitartez gauzatzen da. Lantalde kooperatiboaren bidez, 2 Txostenean Euskal Herriko lurralde bateko araudia, zerbitzu sarea, baliabideak eta esku-hartze-programetako gaineko txosten deskribatzailea burutuko da
Modulua osatzen duten gainerako irakasgaiekiko kolaborazioan, ikasleek diziplinarteko lana bat (DILAN) egin beharko dute. Lan horretan ikasketa teoriko-praktikoak bertakotzen dira beti ere DILAN-eko kasuari dagozkion esku-hartze proposamenaren argumentuak arrazoituz ( Modulo VI-ko Gida ikusi)

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazio mistoa da irakasgaian erabiliko dena (ikus Kudeaketa Araudia - 43.artikulua: ebaluatzeko metodoak). Irakasgaiaren funtsezko ardatza lanaren prozesuak eta lanaren emaitzak osatzen dutenez, biak (prozesua zein emaitza) hartuko dira aintzakotzat.

Ikasgaieren ebaluazioa honako portzentaietan banatzen da:
Zereginak eta praktikak: %30
Azterketa: %20
Talde Txostena: %30
Moduluko lana (DILAN): %20

Modulua osatzen duten beste ikasgaiekin batera, ikasleak Moduluko Diziplinarteko Lana (DILAN) egin beharko du. Hau egitea ezinbesteko baldintza izango da ikasgaiaren nota eskuratu ahal izateko. DILAN lanari azken notaren %20 portzentajea dagokio.
Ikasleren batek, justifikaturiko arrazoiak medio, ezingo balu lan hau egin, moduluko koordinatzailearengana jo beharko du eta honek adieraziko dion prozedura jarraitu.

Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago, betiere, irakasgaiaren ikasketen gidaliburuan bestelako eperik zehaztu ezean.

Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik ezin bazaio egin etengabeko ebaluazioa, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek irakasgaiko notaren %100 balioko du eta ikasgaian garatu diren eduki teorikoei eta praktikoei buruz izango da. Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura.
Uko egite horrek Ez Aurkeztua suposatzen du.



EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Froga finala

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasgaiaren programetan azaltzen dira

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

ALONSO ARBIOL, I. (koord.) (2006): Amatasuna eta Aitatasuna. Proposamen berriak. Bilbo. Udako Euskal Unibertsitatea
ARARTEKO (2011): Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak. Txosten berezia. (www.ararteko.net)
FERNÁNDEZ DEL VALLE, J. eta FUERTES J. (2000): El acogimiento residencial en la protección a la infancia. Madrid. Pirámide
FRYD, P. (Koord.) (2011): Acción socioeducativa con infancias y adolescencias. Miradas para su construcción. Barcelona: Ed. UOC
FUNES ARTIAGA, J. (2008): El lugar de la infancia. Criterios para ocuparse de los niños y niñas hoy. Barcelona. Grao
HAURBABESA LANBIDE (2009): Gizarte hezitzaileen praktika profesionalaren testuinguru instituzionala. TANTAK, 21. zb., 127-157 orr.
INTXAUSTI, M.J. (2014): La entrevista: Construir la relación con las familias (0-6). Barcelona: Graó
LLENA A. eta PARCERISA A. (2008): La acción socioeducativa en medio abierto. Barcelona: Grao
PANTOJA, L. (2012): Deontología y código deontológico del educador social. Pedagogía Social, Revista interuniversitaria, nº 19, pp. 65-79
TARIN, M. eta NAVARRO J.J. (2006): Adolescentes en riesgo. Casos prácticos y estrategias de intervención socioeducativa. Madrid: CCS
VÉLAZ DE MEDRANO (coord..) (2009): Educación y protección de menores en riesgo. Un enfoque comunitario. Bna. Graó
ZZ.AA. (2006): Kale heziketa Andoainen 1994-2006 memoria txostena. Andoain: Arteder grafikagintza
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

AMORÓS P. Y PALACIOS J. (2004): Acogimiento familiar. Madrid. Alianza editorial
ARARTEKO: Ohizko eta ez-ohizko txostenak
BARUDY J. y M. DANTAGNAN (2005): Los buenos tratos a la infancia: parentalidad, apego y resiliencia. Gedisa
B. CYRULNIK (2011): Morirse de vergüenza. El miedo a la mirada del otro. Barcelona. Debate
ECHEVERRIA, A. (2005): Acción social liberadora. Implicaciones socio-educativas. Mitxelena Artes Gráficas.
HORNO GOICOECHEA, P. (2004): Educando el afecto: reflexiones para las familias, profesorado, pediatras. Bna. Grao
LÓPEZ SÁNCHEZ F. (1999): La inocencia rota. Abusos sexuales a menores. Barcelona. Océano
MARTÍNEZ REGUERA, E (2001): Cuando los políticos mecen la cuna. Madrid: Edic. del Quilombo
MINISTERIO DE TRABAJO ASUNTOS SOCIALES/Federación de Asociaciones para Prevención del Maltrato infantil (2000): Manual de Buena Practica para Atención Residencial a la Infancia y Adolescencia. Madrid.
STEINBERG Sh. R. Y KINCHELOE J.L. (2000): Cultura infantil y multinacionales. Madrid. Morata
  • Aldizkariak:

RES (Rev. de Educación Social), rev. digital en la página web eduso
Zerbitzuan
Pedagogía Social
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.eduso.net
www.ararteko.net
www.siis.net/eu
www.savethechildren.es
www.oijj.org
www.defensordelpueblo.es

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es