Ogi apurrak

26292 - Gizarte eta Hezkuntzako Esku-hartzea Talde Kaltetuetan



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

“Gizarte eta hezkuntza eskuhartzea talde kaltetuetan“ ikasgaia hirugarren kurtsoan eta seigarren moduluan kokatzen da. Modulu honen xedea da ikasleek gizarte eta hezkuntzako esku-hartzearen testuinguruak (programak, egoerak, populazio-taldeak, esparruak) eta lanbide honetako funtsezko tresnak ezagutzea. Modulu honen bitartez, gizarte-hezkuntzako esku-hartzearen esparru nagusietako eginkizunei eta prozedurei ekin nahi diegu, eta bereziki lehenetsi, gure testuinguruan eskari handiagoa duten, eta, beraz, enplegua lortzeko aukera gehiago eskaintzen duten esparruak: Haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa, familia, pertsona helduak, adinekoak, menpeko pertsonak eta testuinguru kaltetuak.
Ikaskuntza hori esku hartzeko esparru desberdinetako gaur egungo errealitatearen funtsezko alderdi direnei buruzko ezagutzak eta garapena oinarritzeko eta haietan sakontzeko baliagarriak diren hautazko ikasgaiekin osatzen da, esku-hartze esparruak zeinetan aniztasuna (familia, kultura, hizkuntza-aniztasuna) eta gizarte eta lan egoerak deontologia profesionalaren konpromiso sozialean eta etikoan oinarritutako gizarte-hezkuntza inklusiboaren funtsezko elementu baitira.
Gizarte eta hezkuntza eskuhartzea talde kaltetuetako ikasgaiak arrisku-testuinguruak eta baztertze soziala (bazterketa, gutxiengoak, pobrezia, immigrazioa) pairatzen dituzten kolektiboetan sakontzen du eta honekin lotuta, esku-hartze aproposa egiteko ereduak eta erremintak aurkezten dira.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Irakasgai honen lortu beharreko gaitasunak honakoak dira:

1. Talde kaltetuetako haur, nerabe eta helduen beharren gabeziaren ondorio psikologikoak ezagutu.
2. Pertsona eta talde kaltetuetan gizarte eta hezkuntza eskuhartzeko oinarri psikologikoetan sakondu

Bestalde, irakasgai honen bukaeran lortu nahi diren ikaskuntza emaitzak hauek dira:

1. Datu baseetan informazioa eskuratzeko kapazitatea demostratzea.
2. Talde kaltetuen “perfila” (beharrak, ezaugarriak, egoera, motibazioak edo interesak) ezagutzea.
3. Talde kaltetuekin lan egiten duten elkarteak ezagutu eta enuntziatzea.
4. Talde kaltetuekin lan egiten duten erakundeen sarearen antolakuntza ezagutzea.
5. Talde kaltetuekin aurrera eramaten diren eskuhartzeen ezagutza demostratu.
6. Talde kaltetuetan hautemandako premiei erantzuteko gizarte eta hezkuntzako programak, proiektuak edo/eta planak diseinatzeko kapazitatea aurkeztea.
7. Gizarte eta hezkuntzako gaiei buruzko ideiak, argudioak, etab. ahoz adierazteko trebetasuna izatea.
8. Dokumentuak idazteko trebetasuna izatea.
9. Taldean lan egiteko kapazitatea demostratzea.
10. Etengabeko prestakuntzarako jarrera ona edukitzea, gizarte eta hezkuntzako eskuhartzean eta laneko garapenean hobetzen laguntzeko.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

Sarrera: Giza garapenaren oinarrizko kontzeptuak. Garapenaren faktoreak. Garapenaren printzipioak. Giza garapenaren ereduak. Eredu transakzionala. Giza garapenaren kontestuak. Garapena bultzatzen duten hezkuntza jarrerak.

Gizarte arriskuan dagoen haurtzaroa. Oinarrizko kontzeptuak: arriskua, bazterketa, gatazka, molda ezintasuna, protekzioa. Zoritxarra eta estresa haurtzaroan.

Adingabearen beharrak. Atzoko eta gaurko haurtzaroa. Haurtzaroaren eskubide eta betebeharrak. Beharraren kontzeptua. Haurtzaroko beharren taxonomía. Beharrak eta tratu txarrak.

Haur eta nerabeen psikopatologiaren babes eta arrisku faktoreak. Psikopatologia ebolutiboaren marko teorikoa. Psikopatologian kontestuak duen garrantzia. Adingabearen arrisku eta urrakortasuna. Arrisku faktore eta babes mekanismoen izaera. Garapenaren ibilbidea.

Adingabeei emandako tratu txarrak. Definizioak. Inplikatutako faktoreak. Klasifikazioak. Tratu txar bakoitzaren ezaugarri espezifikoak. Tratu txar bakoitzaren aurrekari eta ondorioak. Adingabeei emandako abusu sexuala.

Familia kontestua. Desegituratutako familia. Familia eta haurraren garapena. Funtzioak. Gaur egungo familiaren ezaugarriak. Familiaren babes eta arrisku faktoreak. Familia desegituratzen duten egoerak. “Alienazio parentalaren” sindromea. Nahaste psikologikoak dituzten gurasoak. Adingabearentzako ondorioak.

Adingabeen instituzionalizazioa. Instituzionalizatutako adingabeen aurrekari familiarrak. Instituzionalizatutako adingabeen ezaugarriak. Haurtzaroaren instituzionalizazioaren ondorioak epe luzera. Instituzionalizazioaren alternatibak. Egoitza harrera. Adopzioa eta egoitza familiarra. Adopzioak kale egiten duenean.

Gizarte arrisku eta gatazkan dauden nerabeak. Nerabeen gatazka eta arrisku sozialean parte hartzen duten faktoreak. Sustantzia toxikoen kontsumoa. Jokabide sexual arriskutsuak. Teknologia berrien arriskuak. Agresibitatea: suizidioa. Gurasoekiko tratu txarrak.

Pobreziaren psikologia. Pobrezia eta garapen psikologikoa. Kultura kontestu laguntzailea ez denean. Immigrazioa. Marginazio soziala. Familiarik ez duten atzerriko adingabeak.

Kalean bizitzea. Kalean bizitzeko moduen ezaugarriak: Etxerik ez duten adingabe eta helduak. Familia eta gizarte aurrekariak. Garapenerako ondorioak. Gizarte eta hezkuntza eskuhartzearen esperientziak.

Metodologia

Irakasgai honetan irakaslearen esposaketa, aktibitate indibidual eta taldekoekin konbinatuko dira. Gainera, metodologia aktiboa erabiliko da, kasuaren bidezko metodologia adibidez.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • BANAKAKO LANAK 50%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 20%
    • PORTFOLIOA 30%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ikasle presentzialak

Irakasgai honen ebaluaketak hiru alderdi ditu:

• Bakarkako lanak (%50).
. DILAN (taldeko lana ) (%20)

. Dossierra (%30)


Irakasgaia gainditzeko hiru alderdiak aprobatu beharko dira. Hiruetako alderdiren bat gainditzen ez bada, beste alderdien notak gordeko dira eta bigarren konbokatorian suspenditutako alderdia errepikatu beharko da.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.


Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):
1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.
2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Gidak

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Barudy, J. (1998) . El dolor invisible de la infancia. Una lectura ecosistémica del maltrato infantil. Barcelona: Paidós Terapia Familiar.
González, E. (1996): Menores en Desamparo y Conflicto Social. Madrid: CCS.
Guasch, M., eta Ponce, C. (2002) ¿Qué significa intervenir educativamente en desadaptación social? Barcelona: ICE Universidad de Barcelona.
López, F., López, B., Fuertes, J., Sánchez, J. M., eta Merino, J. (1995). Necesidades de la infancia y protección infantil. Madrid: Ministerio de Asuntos.
Vega, A. (1991). Pedagogía de inadaptados sociales. Madrid: Narcea.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Clemente, A. (1994). Intervención psicopedagógica y desarrollo humano. Valencia: CSV.
De Paúl Ochotorena, J. (1987). Problemas de conducta en hijos de padres con trastornos psíquicos. En R. Alzate de Heredia (Ed.), Trastornos de conducta en la infancia. Leioa: Universidad del País Vasco, Servicio Editorial.
Kotliarenco, M. A., Cáceres, I., eta Álvarez, C. (Eds.) (1996). Resiliencia: Construyendo en adversidad. Santiago, Chile: CEANIM.
Lacasa, P. (1994). Escenarios interactivos en la relación niño-adulto. En M. J. Rodrigo (Ed.). Contexto y desarrollo social (pp. 79-116) Madrid: Síntesis.
Rodrigo, M. J., eta Palacios, J. ( 1998). Familia y desarrollo humano. Madrid: Alianza Editorial.
  • Aldizkariak:

Revista de Psicología social
Revista de educación social
Journal of Child Psychology and Psychiatry
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.peretarres.org/
http://www.eduso.net/res/
http://www.campus-oei.org/revista/numeros_proximos.htm
http://www.psicologia.nu/Formacion_A_Distancia.shtml
http://www.derechosinfancia.org.mx/resiliencia_sitios.htm

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/05/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es