Ogi apurrak

Gizarte Antropologia Unibertsitate Masterra

Gizarte Antropologia Unibertsitate Masterra

AURKEZPENA

Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia sailak bultzatutako Gizarte Antropologiako masterra ikerketara orientatuta dago nagusiki, eta, batez ere, hiru ikerketa eremu handi hauek lantzen ditu:
- Euskal kultura
- Ikuspegi feminista antropologian
- Etnografia garaikideak eta antropologia aplikatua.
Masterra egokia da, aldez aurretik antropologiako prestakuntza izanik, Gizarte Antropologiaren arloan doktorego tesia egiteko asmoa duten pertsonentzat, edo ikerketa ildoren batean espezializatu nahi direnentzat, gero beren arlo profesionalean aplikatzeko.
Horretarako, antropologiaren arloko pertsona ezagunen parte hartzea izango du, baita zehaztutako ikerketa ildoak arlo akademikoan eta profesionalean lantzen dituzten adituen parte hartzea ere. Proposatutako irakats eskaintzaren bidez, jatorri anitzeko ikasleek izango dute masterra egiteko aukera, eta erraztasunak emango zaizkie etorkizunean nazioarteko zientzia komunitatean txertatzeko. Hori dela eta, master hirueledun bat diseinatu da, eta, gaztelaniaz gainera, euskarak eta ingelesak ere leku nabarmena izango dute. Masterra bi ikasturtetan eskaintzen da, non ikasleek prestakuntza teorikoa jaso eta ikerlan original bat egin beharko duten. Ikerlana landa lan bati lotuta egotea lehenetsiko da.

KUALIFIKAZIO-MAILA

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es