Ogi apurrak

Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa Unibertsitate Masterra

Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa Unibertsitate Masterra

AURKEZPENA

Ikerketa eremu sozio-hezitzaileetan Masterra, hezkuntzaren eremu zabal eta berria den honetan profesionalak eta ikertzaileak prestatzeko bideratuta dago. Master honen bidez, egun EHU-UPVko ikastetxe ezberdinetan bere ikaskuntza garatzen ari diren pedagogo, psikopedagogo, gizarte-hezitzaile eta aipaturiko eremuko profesionalen formazioan ikerketa sustatu nahi da. Baita ere, zera nahi da, titulazio akademiko egokia duten profesionalek, aukera izatea ikerketetan lehen urratsak emateko, tesiak eta hezkuntza arloan ikerkuntza lanak suspertuz, bereziki esku-hartze sozio-hezitzaile eremuan.

Master proposamen honen interes akademikoa, hezkuntza-ikerkuntzako arlo zehatz bati erantzuten oinarritzen da, hots, bereziki eremu sozio-hezitzailea. Egungo testuinguruan gero eta beharrezkoa egiten da eremu honetan ikertzea,gero eta presentzia handiagoa hartzen ari baita, eta ez bakarrik politika publikoetan, esku-hartze politiken praktika, formakuntza profesionala hobeagotzeko eta errealitate sozio-hezitzailea hobeto ezagutzeko.

Egungo bizimoduaren beharrak, gero eta nabarmenagoak direnak esku-hartze sozio-hezitzaileen eremu ezberdinetan (kulturartekoa, hezkuntza inklusioa, familia, haurtzaroa, etorkinak, etab.) zera eskatzen du, eragile, eremu, erakunde eta profesionalek kontutan hartuz gogoeta prozesu bat egitea, suspertua hezkuntza ikerkuntzagatik. Beraz, masterraren diseinuan hezkuntza ikerketa oinarritzen den gai multzoz aparte, bai kualitatiboki eta kuantitatiboki kontutan hartu da baita, era zabalean eremu sozio-hezitzailea osatzen dituzten hainbat eduki.

KUALIFIKAZIO-MAILA

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es