Ogi apurrak

26280 - Hezkuntzako Komunikazioa eta Harremanak



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Bigarren moduluaren izenburua Hezkuntza lanidea du izenburua. Bere xedea da ikaslea gerturatzea hezkuntza profesionalek egituratzen eta eraikitzen duten euren zeregin profesionalera (irakasleek, pedagogoek, gizarte hezitzaileek). Giza Eskubieen ildotik, deontologia profesionalaren ildotik eta konbergentzia europearretik ikuspegitik erreferentzia hartuta ardazten da profesionalizazio mota hau.

Komunikazioa eta hezkuntzazko harremana hezkuntza praktikaren funtsezko elementuak dira, eta garapen profesionalerako gakoak aurki ditzakegu bertan. Ikasleek konpetentzia orokorrak menperatzen dituzten ala ez txosten idatzi baten jasotzen da, non ikasleek hezkuntza arazo zein egoera erreal bati aurre egin beharko diote argudiatutako erantzunen bitartez.

Bost ikasgaiez osatuta dago moduloa, horiek hezkuntza lanbideen inguruko edukiak osatzen dituzte. Horrela, hezkuntza-ekintzaren gaineko oinarriztapen teorikoa; giza eskubideak eta politika sozialak; legedia eta nazioarteko ikuspegia; hezkuntza lanbideen eta identitatea eta komunikazioa eta harreman hezitzailearen inguruko gaiek gorpuzten dute moduloa.

DILANa hezkuntza gai edo arazo bateen inguruko idatzizko txostena egitean datza.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Modulu honetako konpetentziak hauek dira:
2G1. Hezkuntza argudioak sortzea (teoria pedagogikoetan eta esku-hartze arauetan oinarrituz) ekintza hezitzaileak interpretatzeko askotariko jarduera eremuetan gainean. (CG1 y CG6).
2G2. Hezkuntza lanbideak eta bere garapena gaur egun, eta hezitzailearen oinarrizko ezaugarrika erlazionatzea. (CG1)
2G3. Hezkuntza argudioak sortzea lanbideko deontologia kodearen gako etikoetan eta errespetuan oinarriturik, eta genero ikuspegia eta erantzukizun profesionala kontuan izanik beti ere (CG2, CG5*, CG6)
2G4. Komunikazioaren oinarrizko elementuak identifikatzea taldeen testuinguruan; hartara, hezkuntza-harreman egokia ezartzeko eta ikasketa-dinamikan bertan txertatutako hezkuntza-harremana ezartzeko, garapen pertsonalari eta taldekoari zuzendutakoa (CG3, CG1, CG8*)
2C5. Jendaurrean ideiak, argudioak, arazoak eta konponbideak ahoz adierazteko gai izatea, baliabide didaktikoak aintzat hartuz. (CG8*)
2G6. Txostenak behar bezala arrazoituta idaztea eta horretarako ezarritako irizpide formalak erabiltzea. (CG9*)
2G7. Ikaskuntza jardueraren aurrean jarrera aktinboa eta erantzukizunekoa agertzea. (CG10*)
2C8. Talde lanetan modu etikoan eta erantzukizunez aritzea, taldearen halamenetan arreta jarriz, baita balizko arazoetan eta soluziobideetan ere. (CG4, CG5, CG10*)
Ikasgaiaren ikaskuntza helburuak hauxek dira:

1.    Balizko hezkuntza egoeretan gertatzen diren komunikazio elementu nagusiak identifikatzea.
2.    Hezkuntza testuinguruetan komunikazioa errazten zein oztopatzen duten elementuak bereiztea.
3.    Komunikazio testuinguru partekatuak eratzeko esku-hartze estrategiak sortzea.
4.    Beste pertsonekin elkarrekintzan zein lantaldean aritzeko komunikazio-trebetasunak garatzea.
5.    Norbere argudioak eta ideiak justifikatzeko gai izatea elkarrekiko errespetuzko eremu batean.
6.    Erlaziozko testuinguruak sortzea askotariko egoera hezigarrientzat.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

Komunikazioaren oinarriak. Komunikazioa ikuspegi sitemikoaren begiradapetik.
    
Elkarrekin gaude, elkar hezitzen dugu. Hezkuntzazko harremanaren eta komunikazioaren hurbilketa gaur egun gizarteetan eta testuinguru instituzionaletan. Komunikazioa heziketa prozesuan. Elementuak eta prozesua. Komunikazioa sistema gisa.

Komunikazioa prozesuak hezkuntza testuinguruetan

Elkar bizi: elkarrekin bizi. Komunikazio estiloak.

Komunikazioa laguntzen duten elementuak eta oztopatzaileak.

Lotura afektiboen ezarpena hezkuntzazko komunikazo zein harremanean.
    
Entzuketa prozesuak. Komunikazio sare ikusgarriak eta ikusezinak. Ahozko eta ez-ahozko komunikazioa.

Talde egitura hezkuntza prozesuetan (talde zein hezkuntza lantaldeekiko pertenentzia)
    
Emozioa komunikazioan

Komunikazioa eta erlazioaren azterketarako eta hobekuntzarako teknikak eta gaitasun profesionalak.

Komunikazioarako zein erlazioarako teknika, estrategia eta gaitasunak (zeharkakoa)
    
Komunikazioa eta erlazioaren azterketarako eta hobekuntzarako teknikak eta gaitasun profesionalak

Metodologia

Estrategia metodologikoak askotarikoak izango dira.

A) Liburu edo artikuluen irakurketa eta analisia;
B) Azalpen magistralak parte-hartzaileak;
C) Balizko egoera profesionalen analisia.

Lan indibiduala zein taldekakoa uztartuko dira. Entregagai askotarikoak izango dira: ikasgaiaren idazkiak, txostenak,…

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Garatu beharreko proba idatzia 30%
    • BANAKAKO LANAK 30%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 25%
    • DILAN 15%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ikasgaia ematen den zentroko errealitate ezberdinak aintzat hartuz (iraskaskuntza modalitateak, ikasle kopurua, zentro bakoitzaren moduluko lana, kultura…), ikasgai honetako ebaluazio sistema zentro bakoitzean hauxe da:

1.    Etengabeko ebaluazioa klasera normaltasunez etorri eta lanak egiten dituen ikaslearentzat.

1.-Talde lana (%25) eta DILAN lana (15%)
2.-Bakarkako lanak (30%)
3.-Praktika indibiduala (30%)

Azken kalifikazioa goiko kalifikazioen bataz bestekoarekin lortuko da. Horretarako atal guztiak gainditu behar dira.

DILANa egitea derrigorrezkoa da ikasgaien ebaluazioa eskuratu ahal izateko, bi ikasgaia baino gehiago dituen ikasle guztientzat.

Ikasle Gidan agertzen dira ebaluazio irizpideak. DILANa egin behar ez duten ikasleek ikasgaiaren irakaslearekin adostutako lan bat aurkeztuko dute.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hortaz baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du 2016ko abenduaren 15eko, UPV/EHU Gobernu Kontseiluaren, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko erabakian jasota dagoen legez.

Azken ebaluazio bidez ebaluatzeko hautua eginez gero ikasleak konpetentzien akreditazioa edo eskurapena demostratu beharko du ikastegiak ezarritako ohiko deialdirako azterketarako egun eta orduan burutuko duen froga baten bitartez:

-    Froga idatzia: Galdera irekiak izango dira, irakurketen gaineko gogoeta eta egoera praktiko baten ebazpena. Notaren %100.

Ikasleak ohiko deialdiari uko eginez gero irakasgaiaren ardura duen irakasleari dagokion epeen barruan idatzi bat zuzenduz, ikaslearen kalifikazioa “Ez aurkeztua” izango da. Epe hau gainditzen bada ikaslearen kalifikazioa Ez gainditua izango da.

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea



EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da. Ezohiko deialdian ebaluazioa jarraitua aurrera atera ezin izan duten ikasleekin erabilitako ebaluazio irizpide berberak mantenduko dira. Beraz, eskatuko zaie konpetentzien akreditazioa edo eskurapena demostratzea ikastegiak ezarritako ezohiko deialdirako azterketarako egun eta orduan burutuko duen froga baten bitartez:

-    Froga idatzia: Galdera irekiak izango dira, irakurketen gaineko gogoeta eta egoera praktiko baten ebazpena. Notaren %100.

Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa da azterketara ez aurkeztea. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko baitu automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.


Nahitaez erabili beharreko materiala


Asensio, J.M. (2010). El desarrollo del tacto pedagógico. Bartzelona: Graó

Ballenato, G. (2006). Comunicación eficaz. Madrid: Pirámide.

Freire, P.(1973). ¿Extensión o comunicación? Siglo XXI, México.

Llena, A. y Parcerisa, A. (2008). La acción socioeducativa en medio abierto. Bartzelona:Graó.

Rogers, G. (1995). El camino del ser. Bartzelona: Kairos

Watzlawick, P., et. al. (1971). Teoría de la comunicación humana. Tiempo Contemporáneo: Buenos Aires.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Albadalejo, Marta. Cómo decirlo. Bartzelona: Graó. 2010. ISBN 978-84-7827-891-6.

Ballenato, G. (2006). Comunicación eficaz. Teoría y práctica de la comunicación humana. Madril: Pirámide.

Basterretxea Polo, J. I. (2002). Kultura- aniztasuna eta gizarte-komunikazioa. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea. ISBN 8484380262

Bonals, J (1996). El trabajo en equipo del profesorado. Bartzelona: Grao

Fernández Collado, C. y Galguera, L. (2008). La comunicación humana en el mundo contemporáneo. Mexiko: MacGraw-Hill. 441 p. ISBN-10: 970-10-6642-1

Fernández Solis, J.D. y García Cerrada, J. (2010). El valor pedagógico del humor en la Educación Social. Bilbo: Desclée de Brouwer

Guell Barcelo, M. (2005). ¿Por qué he dicho blanco si quería decir negro?: técnicas asertivas para el profesorado y formadores. Bartzelona: Grao. ISBN 9788478273652

Jauregi, P. y Huegun, A. (2005). Sentitu. Hezitzaileak harreman-trebetasunak lantzen. Donosti:Utriusque Vasconiae. ISBN 849340666X

Parcerisa, A., Ginés N. y Fores, A. (2010). La educación social. Una mirada didáctica. Bartzelona:

Graó. 2010. EAN13: 9788478279647

Riera i Alibés, R. (2011). La conexión emocional. Bartzelona: Octaedro. ISBN: 978-84-9921-168-8.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Ander-Egg, E. (1997). Métodos del trabajo social. Buenos Aires: Espacio Editorial

Ballenato, G. (2009). Trabajo en equipo. Dinámica y participación en los grupos. Madril: Pirámide.

Csikszentmihalyi, M. (1997). Fluir. Bartzelona: Kairós. ISBN: 9788472453722

Estanqueiro, A. (2006). Principios de comunicación interpersonal. Para saber tratar con las personas. Madril: Narcea Ediciones.

Henry, S., East, J. y Schmitz, C. (Coords.) (2004). Trabajo social con grupos. Madrid: Narcea

Ucar, X. y Llena, A. (Coords.) (2006). Miradas y diálogos en torno a la acción comunitaria. Bartzelona: Graó

Van Manen, M. (1998): El tacto en la enseñanza. El significado de la sensibilidad pedagógica. Bartzelona: Paidós Educador.

Vigotsky, L. (2010). Teoría de las emociones. Madrid: Akal

  • Aldizkariak:

Aula de Innovación Educativa
Aula de innovación educativa, http://aula.grao.com/
Comunicar, http://www.revistacomunicar.com/
Comunicación y cambio social, http://www.hipatiapress.com/hpjournals/index.php/csc
Programa Educación en la Red, http://www.educared.net
Red académica y de investigación, http://www.rediris.es/recursos/
Revista de Educación INCE, www.revistaeducacion.mec.es/
Revista Educación Social, http://www.peretarres.org/revistaeducacionsocial/
Revista Iberoamericana de Educación, http://www.rieoei.org/index.php
Revistas científicas Hipatia, http://hipatiapress.com/es/scientific-journals/
RES, Educación Social, www.eduso.net
Tantak EHUko heziketa aldizkaria

Hik Hasi, Euskal Hezkuntzarako Aldizkaria. http://www.hikhasi.com
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.eduso.net
www.cuadernosdepedagogia.com
www.peretarres.org/revistaeducacionsocial/

Oharrak

Hay mayor información sobre páginas web de interés en la guía del módulo
Azken aldaketaren data: 2017/06/30
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es