Ogi apurrak

26269 - Komunikazioa Euskaraz Hezkuntza eta Gizarte Arloak



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Gizarte Hezkuntzako profesionala gizarte eta hezkuntzako gaietan aditua izanik, esku-hartzeren bidez, gizarte eta hezkuntzako aldaketa-prozesuak sortuko dira, pertsonen, gizartearen eta komunitatearen garapena sustatzeko. Horretarako, gizarte eta hezkuntzako programak, proiektuak eta planak diseinatzea eta kudeatzea izango du helburu. Bere lanbideari dagozkion tresnak erabilita, pertsonen, taldeen eta komunitateen bizitza baldintzak hobetzeko asmoz jardungo du..Hori guztia kontuan hartuta, ikasleari prestakuntza teorikoa eta praktikoa ematea da gizarte eta hezkuntzako gertaerak osorik ikasteko aukera izan dezan, eta, aldi berean, gizarte eta hezkuntzako esku-hartze prozesuen eta sistemen garapen, antolakuntza eta analisia egin ahal izateko printzipioak ezagutu ditzan. Bistan da, beraz, komunikazio-gaitasunak ezinbestekoak direla gizarte eta hezkuntza arloetako profesionalen jardunean.. Euskararen normalizazioa eta lan-mundua uztartzeko premia biziaren aurrean, unibertsitatearen jardunak bat egiten du aspaldi honetan beste erakunde publikoek euskara lan-mundura hedatzeko gauzatu dituzten ekimenekin. Ildo horretan, unibertsitateak bere gain hartzen du profesional euskaldunak prestatzea, arlo honetan euskararen transmisioa eta sustapena bideratuko dutenak, eta, areago, gizartearentzat erreferente izango direnak.
Irakasgai honen, helburua da, profesional horien komunikazio-gaitasunen pizgarri izango diren beharrezko tresnak ematea..
Horretarako, hainbat baliabide jarriko ditu ikasleen esku, beren testuinguru profesionaletako eskakizunei egokiro erantzuteko gai izan daitezen.


GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Hirugarren ikasturtean eskaintzen den irakasgaietako hau egiten duenak honako gaitasunak eskutatuko dituzte:

1. gaitasuna. Gizarte Hezkuntza arloko esparru tradizionalei eta erronka berriei begira, goi-mailako tituludunek ahozko eta idatzizko euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, informazioa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea. Ahozko eta idatzizko testuen zuzentasuna, egokitasuna, koherentzia, hiztegi/terminologia eta gainerako betekizunak ezagutzea eta beharrezko irizpideak eskuratzea. (%60)

2. gaitasuna. Hezkuntza Zientzien arloko lan munduan euskarak dituen erronkak ulertu eta aurre egiteko prestatzea komunikazio eremua kontuan izanik eta kasu bakoitzean egokia den hizkuntza erabiliz. (%20)

3. gaitasuna. Gizarte Hezkuntza arloko euskarak erabiltzaile guztiei –eta bereziki profesionalei- eskatzen dien etengabeko eguneratze-lanerako kontsulta-tresnak ezagutzea, aurrerantzean beregaintasunez jokatu ahal izateko. (%20)







EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. KOMUNIKAZIOAREN OINARRIAK: KOMUNIKAZIO ESPEZIALIZATUAK
1.1. Komunikazioaren oinariak: komunikazio espezializatua
1.1. Testua komunikazioko hizkuntz unitatea: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea
1.2. Testuen hizkuntz kalitatea
1.3. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak
1.4. Testu orokorrak eta testu espezializatuak
1.5. Idatzizko testuak eta ahozko testuak
1.6. Titulazioetako testuen ezaugarriak
1.7. Testu-sorkuntzarako kontsulta-baliabideak

2. TESTU ZIENTIFIKOEN HIZKUNTZ BEREIZGARRIAK
2.1. Testuen sailkapena parametro pragmatikoen arabera: testu didaktikoak, ikerketa-testuak, dibulgaziozko testuak, entziklopediako testuak,...
2.2. Zenbait diskurtso-sekuentziaren hizkuntz bereizgarriak: informazioa, instrukzioa, narrazioa
2.3. Zenbat diskurtso-eragiketa
2.3.1. Definizioa
2.3.2. Adibidegintza
2.3.3. Sailkapena
2.3.4. Birformulazioa
2.3.5. Modalizazioa
2.3.5.1. Ahalmena
2.3.5.2. Hipotesi soila
2.3.5.3. Hipotesia eta ondorioak
2.3.6. Aipuak
2.3.7. Nominalizazioa
2.3.8. Izenburuak, zientzia-generoen bereizgarri

3. TERMINOLOGIA/FRASEOLOGIA
3.1. Hiztegi espezializatua
3.1.1. Nominalizazio-estrategiak eta terminoen erakera
3.1.2. Balio espezializatuko unitateak
3.1.3. Terminoen sailkapena egituraren arabera
3.1.4. Aditzak testu espezializatuetan
3.2. Hiztegi-sorkuntzarako bideak
3.2.1. Sailkapena
3.2.2. Hizkuntza-ukipena
3.2.3. Semantika-aldaketa
3.2.4. Morfologia-eraketa (eratorpena eta hitz-elkarketa)
3.2.5. Sintaxi-eraketa eta lexikalizazioa
3.2.6. Laburtzapenak eta adierazpen sinbolikoak
3.3. Terminoak testuetan
3.3.1. Laburtzapenen eta adierazpen sinbolikoan txertaketa diskurtso naturalean
3.3.2. Izen-sintagma konplexuak
3.3.3. Fraseologia espezializatua
3.3.4. Pedagogiako/Hezkuntza eta Gizarte Arloetako terminoak euskaraz, frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz: zenbait konparazio






Metodologia

1.    Ordenagailu-praktikak
Ordenagailu praktikak banaka egingo dituzte. Horiek egin ahala, irakasleak iruzkinak egingo dizkie emaitzak hobetzen joateko. Lan praktiko bakoitzaren bukaeran, txosten bat aurkeztu beharko dute idatziz eta ahoskera zainduan.

2.    Eduki teorikoak
Eduki teorikoak jarduera praktikekin lotuak daude. Jarduera horiek ongi egiteko aplikatu beharko dira eduki teorikoak. Eduki teorikoez ongi jabetzen direla egiaztatu ahal izateko, autoebaluaziorako ariketak izango dituzte e-gelan. Bukaeran, eduki teoriko horiek egiaztatzeko test azterketak egingo dira, bukaerako ebaluazioan aintzat hartuko direnak.

3.    Eskolaz kanpoko lanak
Zenbait lan eskolaz kanpo egin beharko dituzte: ariketak, irakurgaiak, ahozko aurkezpen saiak e.a.

4.    Tutoretzak
Komenigarria da ikasleek tutoretzak erabiltzea lanetan aurkitzen dituzten zalantzak eta oztopoak argitzeko.

5.    E-gela plataforma
E-gela plataforma erabiliko da irakasgaiaren antolakuntza, ikasle-irakasle arteko komunikazioa, autoebaluazioa eta irakasgaiaren jarraipena errazteko

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 20%
    • BANAKAKO LANAK 40%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 20%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazio jarraitua izango da ebaluazio-tresna nagusia. Hark izango du lehentasuna.

-Eskoletara joan beharko du ikasleak (eskolen % 80ra gutxienez), eta behar den garaian eman/egin beharko ditu irakasleak agindutako hainbat eratako lanak.

-Zeregin batzuk notarako izango dira, eta jaso egingo ditu irakasleak. Beste batzuek, berriz, ez dute berariazko notarik izango, baina kontuan hartuko dira ebaluaziorako.

-Ebaluazio jarraitua egiten ari denak eta eskolaren batera joaterik izan ez duenak etxean egin beharko ditu ariketak, eta irakasleari bidali ahal bezain laster. Ebaluazio jarraituaren bidez ebaluatzeko, lan guztiak eginda izan beharko ditu ikasleak.

-Honako banaketa honi jarraituz jarriko da nota: % 25 ariketak (lauhileko osoan egingo dira), % 25 testa (6. astean), % 30 idazlanak
(7. eta 13. asteetan) eta % 20 aurkezpena (15. astean).


Azken ebaluazioko azterketa fakultateak ezarritako egunean eta orduan egingo da. Idatzia eta ahozkoa izango da, eta % 100eko balioa izango du.



HAINBAT EGOERA:

-Ebaluazio jarraituan, ikaslea eskolen % 80 baino gutxiagora joan bada edo/eta irakasleak agindutako lanak behar zen garaian eman ez baditu, 'ez aurkeztua' jarriko zaio.

-Ebaluazio jarraitua egiten hasi den ikasleak, azkenean, ebaluazio jarraituari uko egin eta azterketara aurkeztea erabakitzen badu, hala jakinarazi beharko dio irakasleari, 10. astea baino lehen.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ezohiko deialdian ebaluazioa azterketaren bidez egingo da.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

ALBERDI, X.; UGARTEBURU, I. (1999): Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
ALBERDI, X.; SARASOLA, I. (2001): Euskal estilo-libururantz, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
BASURTO, M. eta CRESPO, S., 2007. Araugintza-ikastaroa. Nafarroako Gobernua.
EUSKALTZAINDIA (1993b): Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo:
ENSUNZA, M., ETXEBARRIA, J.R. eta ITURBE, J. (2002) Zientzia eta teknikarako Euskara: Zenbait hizkuntza-baliabide UEU
ODRIOZOLA, J.C. eta ZABALA, I. (1992) Idazkera teknikoa. 2.- Izen-sintagma Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen-Zerbitzua
ZUBIMENDI, R. eta ESNAL, P. (1993) Idazkera liburua. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

BATZUEN ARTEAN, 2008. XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak. Euskara, XXI. mendeko hizkuntza bizia, egunerokoa eta noranahikoa. Eusko Jaurlaritza.
CALSAMIGLIA, H. & A. TUSÓN (1999), Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.
ELORDUY, A. (2007): Irakaskuntza-egitasmoa, UPV/EHUko Euskal Filologia sailean aurkeztutako titularitate-proiektu argitaragabea.
Euskararen Aholku Batzordea, 1998. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Eusko Jaurlaritza.
Euskararen Aholku Batzordea, 2004, Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. Eusko Jaurlaritza.
Euskararen Aholku Batzordea, 2008. Euskara hedabideetan. Euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan. Eusko Jaurlaritza.
Eusko Jaurlaritza, 2008. Euskararen IV Inkesta Soziolinguistikoa. Eusko Jaurlaritza.
EZEIZA, J., LEKUONA, M. eta ALTUNA, E. (1995) Esalditik testura (euskaraz trebatzen). GAIAK. Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Donostia.
GARZIA, J. (1997): Joskera lantegi, Gasteiz: HAEE-IVAP.
GARZIA, J. (2008) Jendaurrean hizlari. (Ahozko) komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua. Alberdania
HAEE/IVAP (1994): Hizkera argiaren bidetik, Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
__________ (1997): Argiro idazteko proposamenak eta ariketak, Gasteiz: HAEE/IVAP.
__________ (2003): Galdezka: euskarazko zalantzei erantzunez, Gasteiz: HAEE/IVAP.
__________ (2005): IVAPeko estilo-liburua, Gasteiz: HAEE/IVAP.
KALTZAKORTA, M. (2007) Prosa komunikagarriago egiten zenbait proposamen (I). UEU
  • Aldizkariak:

Bat Soziolinguistika aldizkaria
  • Interneteko helbide interesgarriak:

EIMA-REN ESTILO-LIBURUA:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html

EUSKALTZAINDIA (2000): Hiztegi Batua, Euskera, 2000-2, 45. liburukia./ http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua
EUSKALTZAINDIAren arauak: http://www.euskaltzaindia.net/arauak/
EUSKALTZAINDIAren Jagonet kontsultagunea: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet
EUSKALTZAINDIA (1985-2005): Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia. Baita Interneteko helbide honetan ere: http://www.euskaltzaindia.net/iker_jagon/iker/gramatika

Hiztegiak eta corpusak sarean
http://www.hiztegia.net

Euskaltzaindia: Euskera (http://www.euskaltzaindia.net/euskera)

UPV/EHU-ren kontsultagunea: hizkuntza-baliabideak:
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/  Hizkuntza baliabideak

EUSKALTZAINDIA:
http://www.euskaltzaindia.net

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/04
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es