Ogi apurrak

26276 - Hezkuntza Legeria eta Nazioarteko Ikuspegia



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Gai hau Pedagogia zein Gizarte Hezkuntzako lehenengo ikasturtearen bigarren moduluan ematen da. Ikasturtean zehar Hezkuntza Eskubidera hurbilduko gara, hau etorkizuneko hezitzaileentzat zein pertsona ororentzat osagai gakoa delarik, giza eskubideen oinarrian kokatzen baita; baita ere Autonomi Erkide desberdinetako eta Espainiako Hezkuntza Legedira, Nazioarteko Erakundeen lanetara eta gugandik hurbil dauden hainbat herrialdeetako hezkuntza sistemen antolaketara hurbilduko gara

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK
Hezkuntza sistema nazionalen eraketa. Hezkuntza eskubidearen gauzatzea eta Hezkuntzako Nazioarteko erakundeen lanak. Gai honetako edukiak testuinguru eta hezkuntza profesioen ezagutzarekin erlazionaturik daude.

IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK
Hezkuntzako lanbide bakoitzari espezifikoki eragiten dieten esparru arauemaile zehatzak identifikatzea
Arau mota desberdinen (lege, dekretu, zuzentaraua…) ahalmenaz jabetzea.
Hezkuntzarekin lotutako arazoen aurrean erantzun hezigarria funtsatzeko argumentu legalak eraikitzea eta ahoz nahiz idatziz komunikatzen jakitea.
Hezkuntza fenomenoekin lotutako nazioarteko zein bertako legeria eskuratzeko iturri nagusiak identifikatzea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.- Hezkunta Legeria eta Hezkuntza Sistemaren sorrera
Hezkuntza Legeriaren oinarrizko Printzipioak.
Hezkuntza Mailak. Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapena. Hezkuntza Sistemen Zentralizazioa eta Deszentralizazioa. Hezkuntza Erreformak

2.- Hezkuntza Eskubidea
Hezkuntza a Eskubidea Nazioarteko Itunetan. Hezkuntza Eskubidearen Interpretazioa eta Analisia. Estatuen betebeharrak eta eskubideak.

3.- Nazioarteko Erakundeak Hezkuntzan eta Gobernuz kanpoko erakundeak
UNESCO eta Nazioarteko Hezkuntza Bulegoa eta bere lana Hezkuntzan.
UNICEF, bere aktibitateen garapena eta Haurren Egoera Munduan.
Munduko Bankua eta lehen eta bigarren hezkuntza
OCDE eta Hezkuntza. Hezkuntzan diharduten Gobernuz kanpoko erakundeak

4.- Hezkuntza Legeria Espainian
Espainiako Konstituzioa eta Hezkuntza Eskubidea.
Aurrekariak: LGE, LOGSE eta Kalitate Legea. Hekuntzaren Lege Organikoa. Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolaketa eta Kudeaketa.

5.- Hezkuntza Legeria Europan
Hezkuntza Europako Elkartean, elkarteko ikuspegia
Frantziako Hezkuntza Sistema: aurrekariak, bilakaera eta antolaketa.
Ingalaterrako Hezkuntza Sistema: aurrekariak, bilakaera eta antolaketa.
Alemaniako Hezkuntza Sistema: aurrekariak, bilakaera eta antolaketa.

Metodologia

Ikasturtean zehar eskola teorikoak zein praktikoak konbinatuko dira eta baita ere Moduluaren Jarduera Diziplinartekoa egingo da. Eskola teorikoak eta saio praktikoak irakas-aktibitatearen muina izango dira, bertan irakasleak irakasgaien eduki nagusiak garatuko ditu eta ikasleen ekarpenak, bakarka zein taldekoak, jasoko dira. Saio hauetan zehar gai bakoitzeko aurkezpen informatiboa egingo da eta aldi berean praktikak egiteko ezinbestekoa den oinarri teorikoa emango da.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazio mistoa da irakasgaian erabiliko dena (ikus Kudeaketa Araudia - 43.artikulua: ebaluatzeko metodoak). Irakasgaiaren funtsezko ardatza lanaren prozesuak eta lanaren emaitzak osatzen dutenez, biak (prozesua zein emaitza) hartuko dira aintzakotzat

Garatu Beharreko Azterketa: %50
Praktikak, banakako eta taldeko lanak: %35
Diziplinarteko lana (DILAN): %15
Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.

Modulua osatzen duten beste ikasgaiekin batera, ikasleak Moduluko Diziplinarteko Jarduera (MDJ) egin beharko du. Hau egitea ezinbesteko baldintza izango da ikasgaiaren nota eskuratu ahal izateko. MDJ lanari azken notaren % 15eko portzentajea dagokio. Ikasleren batek, justifikaturiko arrazoiak medio, ezingo balu lan hau egin, moduluko koordinatzailearengana jo beharko du eta honek adieraziko dion prozedura jarraitu.

Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.

Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik ezin bazaio egin ebaluazio mistoa, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek (azterketa idatzia) irakasgaiko notaren %100 balioko du. Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura. Ez aurkeztua; deialdiari ukoa da.

Idatzizko froga ez egiteak, deialdiari uko egitea suposatuko du eta Ez Agertua bezala azalduko da.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ikasleari, justifikatutako arrazoiengatik ezin bazaio egin ebaluazio mistoa, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek (azterketa idatzia) irakasgaiko notaren %100 balioko du. Moduluko Koordinatzaileak adieraziko dio egoera horretan dagoen ikasleari zein den jarraitu behar duen prozedura. Ez aurkeztua; deialdiari ukoa da.

Idatzizko froga ez egiteak, deialdiari uko egitea suposatuko du eta Ez Agertua bezala azalduko da.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

García Garrido, J.L. (2005): Sistemas Educativos hoy. Madrid: Dykinson.
Pedró, F. (1999). Las reformas educativas: Una perspectiva política comparada. Barcelona: Paidós.
Puelles, M. (2007): Política y Educación en la España contemporánea. Madrid: UNED
Tomasevski, K. (2005): El asalto a la Educación. Barcelona: Intermon/Oxfam
VV.AA. (2002): Introducción a las Naciones Unidas. Bilbao: UNESCO Etxea.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Gamez Mejías, M.M. (2010): La administración educativa: control y autonomía. Madrid: Iustel.
Martínez, M.J. (ed.) (2009): Educación Internacional. Valencia: Nau Llibres
Naya, L.M. y Dávila, P. (ed.) (2006): El derecho a la Educación en un mundo globalizado (2 tomos). Donostia: Erein
Naya, L.M. (ed.) (2004): La Educación y los Derechos Humanos. Donostia: Erein
Tomasevski, K. (2006): Human rights obligations in education : the 4-A scheme. Nijmegen: Wolf Legal

  • Aldizkariak:

Comparative Education Review
Cuadernos de Pedagogía
Perspectivas
Revista de Educación
Revista Española de Educación Comparada

  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.sc.ehu.es/seec/
http://www.unesco.org
http://www.unicef.org
http://eacea.ec.europa.eu/portal/page/portal/Eurydice/
http://www.mepsyd.es/cesces/inicio.htm

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es