Ogi apurrak

26275 - Pedagogia Teoria eta Hezkuntza Erakundeak



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 1


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Pedagogia: Teoria eta Hezkuntza Erakundeak ikasgaia, 2. Moduluko ikasgaia da, eta Pedagogia eta Gizarte Hezkuntza graduetako lehen ikasmailako bigarren lauhilabetean gauzatzen da. Aurreko moduluko "Hezkuntza, Hizkuntza, Kultura eta Aniztasuna" eta "Hezkuntzaren Historia"ren jarraipena da besteak beste, eta graduan barrena pedagogiaz aztertuko duten ikasgai nagusia; hurrengo moduluko konpetentziak lortzeko ezinbestekoa. Modulu honetako gainerako ikasgaiekin batera (Hezkuntza, Komunikazioa eta Harremana; Giza Eskubideak eta Gizarte eta Hezkuntza Politikak; Identitatea eta Garapen Profesionala; Hezkuntza Legeria eta Nazioarteko Ikuspegia), honako galdera honi erantzuten saiatuko gara: "Gure testuinguruan hezkuntza profesionalek nola bizi, pentsatu eta lan egiten dute?"

Ikaskuntza/irakaskuntza prozesua urratu ahala, Hezkuntza Formala, Ez-Formala eta Informala hezkuntza esparruetan diharduten profesionalen jardunaren oinarrian dauden galderei erantzuteko gaituko ditugu ikasleak. Horretarako, paradigma, teoria, oinarri eta ekintza horiek beroriek jarriko dituzte eztabaidagai ikasleek. Honela, irakaslearekin batera, ikerkuntza, analisi kritiko eta azterketa izango dira lanerako tresnak.

Ikasgai honek, Pedagogo eta Gizarte Hezitzailearen profila eraikitzen laguntzen du, jarduera hezitzailearen oinarri zientifikoan trebatuz, aunartzeko metodologian saiatuaz eta hezkuntza gai eta arazoetan kokatuaz.Hezkuntza prozesuaren ikuspegi holistiko eta disziplinartekoa du ardatz eta lanbidearen rola ulertzeko giltzarri da.

Aurreko moduluko "Hezkuntzaren Historia"n eraikitako konpetentzietan sakonduaz, Pedagogia garaikidearen joera nagusiak nola sortu diren eta zein bilakaera izan duten ezagutzeak, bide emango dio ikasleari hezkuntza ereduen berri izateko eta Euskal Herriko hezkuntza errealitatea aztertu, ezagutu eta aurreko kontzeptuak bertan aplikatzeko.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1 Konpetentzia:Jarduera hezitzailearen testuingurua kritikoki aztertzea eragingo duen ezagutza zientifikoa gauzatu, Pedagogoa eta Gizarte Hezitzailearen lan jarduneko errealitate pertsonala, soziala, lanbidearena eta instituzionala ulertu eta sakonean ezagutzeko oinarri teoriko/praktiko nagusiak arakatuaz.

I.E.1.-Ikasleek, prozesuan eraikitako ezagutza agertzen duen banakako txostena idatzi.

2 Konpetentzia: Hezkuntzaren teoriaren, heziketaren eta instituzioen ezagutza kritikoa, malgua, bizia eta irekia eraiki, norberaren eta gainerakoen jarduna aztertu ahal izatea bideratuz, hezkuntza helburuak eta ekintzaren ondorioak gogoan izanik.

I.E.2.-Idatzizko talde lan bat burutu, hezkuntza ez-formalaren esparruan, ikuspegi sozio-kritikoa aplikatuaz, hezitzailearen jarduera aztertzen duena.


3 Konpetentzia: Prozesu komunikatzaileen baitako kide aktiboa izan, ezagutza eta esperientziak elkarrekin partitu, ezagutza osoa eta taldekoa eraikiaz.

I.E.3.-Hezkuntzaren gaineko ezagutza eta lanketa sustatzen duten kezka, galdera eta eginkizunak partitu talde handian.

4 Konpetentzia: Jarduera hezitzaileen moldaketa eta eraldaketen norabide eta testuinguruen gaineko kontzientzia landu. Etengabeko hobekuntza barneratu eta gauzatutako lanetan bai eta eskolatan gauzatutako parte-hartzean antzeman dadila.

I.E.4.-Arazoetan oinarritutako ikaskuntza bidez ebatzi auziak.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.-HEZKUNTZA: kontzeptua, ezaugarriak, eragileak eta atxikitako beste kontzeptuak.

2.-HEZKUNTZA FORMALA, EZ-FORMALA eta INFORMALA kontzeptuak, bilakaera, esparruak eta jardunbideak.

3.-HEZKUNTZAREN GAINEKO EZAGUTZA TEORIKOA: Teoria garaikideak. Eskola Tradizionala eta bere oinarri teorikoak. Eskola Berria eta bere ildo teoriko-praktikoak.ESKOLA BERRItikeratorritako joera nagusiak: kritika antiautoritarioa, ikuspegi sozialista, anarkista, pertsonalista, deseskolatzea, postmodernismoa, mugimendu alternatiboak.

4.-TEORIA ETA HEZKUNTZA ERAKUNDE GARAIKIDEAK EUSKAL HERRIAN: erakundeen sorrera eta bilakaera. Jardunbideak.

Metodologia

Metodologia parte-hartzaileaz baliatuko gara, ezagutza eta esperientziak elkarpartituaz ezagutza eraiki. Jarduera komunikatzailea eta dialogikotasunaren teoriak aplikatuko ditugu.

Ikasle bakoitzak bere berariazko diskurtsoa eraikiko du ikaskuntza/irakaskuntza prozesu honen bitartez, abiapurtuan zituen ideien aurrean jarriaz diskurtso akademikoa, azterketarako dokumentazioa eta ikassgelako eztabaidak.

Galderaren pedagogiaren bitartez ekiten diogu prozesuari eta zailtasunak aukera bilakatzearen bidetik, ausnarketa eta argumentazioa sustatuaz.

Azipatutako oinarri metodologikoak jarraiki, honako estrategia hauek erabiliko ditugu ikaskuntza gauzatu eta ezagutza eraikitzeko:

-Talde aurrean egindako aurkezpenak, analisiak eta elkarrizketak.
-Mintegiak talde txikietan.
-Elkarlana, talde-lana eta banakako lana.
-Eskolak.

Lantaldeak gehienez 6 kidez egongo dira osatuak.

Ikasgaia lantzerako orduan hainbat euskarri erabiliko ditugu; hala nola, artikuluak, datu-baseak, liburuak, web-orriak, estekak etab.

Alderdi praktikoa DILAn disziplinarteko talde-lanaren bitartez gauzatuko dugu besteak beste.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 15%
    • BANAKAKO LANAK 30%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 20%
    • LANEN, IRAKURKETEN... AURKEZPENA 20%
    • DILAN 15%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluaketa jarraia eta formatzailea izango da: ikaskuntza giltzarri hartuta, ikaslearen lana oinarri hartuta eta irakaslearen zein ikaskideen iritzia gogoan izanda.

Modulua osatzen duten beste ikasgaiekin batera, ikasleak Moduluko Diziplinarteko Lana (DILAN) egin beharko duu. Hau egitea ezinbesteko baldintza izango da ikasgaiaren nota eskuratu ahal izateko. DILAN lanari azken notaren %15 portzentajea dagokio.

Eskola dinamikan parte hartzen duten ikasleen ebaluaketa-modua izango da:
•Talde lana eta aurkezpena (DILAN) 15%
•Talde lanak eta aurkezpenak (praktikak) 40%
•Banakako lanak eta aurkezpenak (praktikak) 45%

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita (8.3 artikulua)

Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketarako zehaztutako garai ofiziala hasi baina gutxienez hamar egun lehenago.

Aurkezteke oharrak, deialdiari uko egiten zaiola adierazten du.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazio proba egiteko.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Eskolatan landutako materialea, gidak,...

Tonucci, F. (2013). Haurren Hiria. Txatxilipurdi Elkartea.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Carr, W. (1991). Hacia una Ciencia Crítica de la Educación. Bartzelona: Laertes.
Colom, Antoni J. (koord.) (1997). Teorías e instituciones contemporáneas de la educación. Bartzelona: Ariel.
Fernandez, Idoia (1994)Oroimenaren Hitza. Ikastolen historia 1960-1975. Bilbo: UEU
Lopez-Goñi Irene (koord) (2003). Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak. NUP.
Novak J.D. (1996)Hezkuntzaren Teoria eta praktika. EHU.
Sanvisens, A. (1987). Introducción a la Pedagogía. Bartzelona: Ariel
Trilla,J (2001). El legado pedagógico del siglo XX para la escuela del siglo XXI. Bartzelona: Graó.
Trilla, J., Gros, B., López Palma, F. (2003). La educación fuera de la escuela. Ámbitos no formales y educación social. Bartzelona: Ariel.
AA (2007). La escuela en la comunidad. La comunidad en la escuela. Bartzelona: Graó
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

A.A. (2004) Ilunetik argira. Elbira Zipitria. Hik Hasi.
Ayuste, Ana eta beste (1994). Planteamientos de la pedagogía crítica. Comunicar y transformar. Bartzelona: Graó
Carr, W. eta Kemmis, S. (1988). Teoría Crítica de la Enseñanza. Bartzelona: Martinez-Roca.
Colom, Antoni J. (2002). La construcción del conocimiento pedagógico. Nuevas perspectivas en la Teoría de la Educación. Ediciones Paidos
Del Pozo Andrés, Mª del Mar (2004). Teoría e instituciones contemporáneas de educación. Biblioteca Nueva
Fullaondo, Marije (2004) Etorkinak eskolan. Aniztasunaren trataeran eta kulturarteko hezkuntzan. Sortzen-Ikasbatuaz.
Negrín Fajardo, O. (2005). Teoría e instituciones contemporáneas de educación. Editorial Universitaria Ramón Areces.
Pérez Serrano, Gloria (2004). Pedagogía Social y Educación social. Narcea
Sarramona, Jaume (2008). Teoría de la Educación. Reflexión y normativa pedagógica. Ariel
  • Aldizkariak:

-BORDÓN. Revista de la Sociedad Española de Pedagogía. Madrid.
-COMUNICACIÓN Y PEDAGOGÍA. Bartzelona.
-CUADERNOS DE PEDAGOGÍA. Revista mensual de educación. Bartzelona.
-EDUCACIÓN Y SOCIEDAD. Revista trimestral de educación. Bartzelona.
-HIK HASI. Euskal Heziketarako Aldizkaria.
-REVISTA INTERUNIVERSITARIA DE TEORÍA DE LA EDUCACIÓN. Salamancako Unibertsitatea.
-TANTAK. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria. Donostia.
-UZTARO aldizkaria. Bilbo
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.buruxkak.org/.UEUko liburutegi digitala.
http://www.cuadernosdepedagogia.com. Cuadernos de Pedagogía aldizkaria.
http://www.education.gouv.fr. Frantziako Hezkuntza Saila.
http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/publica/tantak/tantak.htm. Tantak aldizkaria.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2591/eu/ Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saila
http://www.hikhasi.com. Hik Hasi aldizkaria.
http://www.mec.es/ Ministerio de Educación y Ciencia.
http://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio. Nafarroako Hezkuntza Saila.
http://www.mecd.gob.es/revista-de-educacion/ Revista de Educación. MEC.
http://www.eduso.net/res/ Revista de Educación Social.
http://www.ueu.eus/ Udako Euskal Unibertsitatea.
http://campus.usal.es/~teoriadelaeducacion/ Revista Interuniversitaria de Teoría de la Educación.

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/07/17
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es