Ogi apurrak

26265 - Ikuspegi Soziolinguistikoak Gizarteko Esku-hartzean



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 4


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ikasgai honetan era praktiko eta aplikatu batean komunikazio dialogikoaren eta elkar eragin soziolinguistikaren teoriak ezagutaraziko dira.

Ikasgaiaren xedea, esku hartzearen objektu diren pertsonekin hezkuntza harremana eta lotura sortzeko beharrezkoa den komunikazio berbala eta ez berbalaren inguruan hausnarketa ahalbideratzea da, era berean hizkuntza minoritarioen sustapenean gizarte hezitzaileok dugun paper aktiboa eta estrategiak proposatu nahi duelarik.

Baita ere, soziolinguistika kritikoaren ikuspegitik hizkuntzaren aspektu baztertzaileak aztertuko dira eta ikasleriarekin batera gizarte hezkuntzan hizkuntza inklusiboa sustatzeko proposamen praktikoak eratuko dira.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1. Gizarte eta hezkuntza esku-hartzean komunikazio dialogikoaren teoriak aplikatzea
2. Soziolinguistikaren fundamentu teoriak ezagutzea
3. Ikuspegi soziolinguistikoa duten gizarte eta hezkuntza proiektuak diseinatzea eta garatzea: hizkuntza diagnostikoa, helburuak, ekintzak, ebaluazioa
4. Ikuspegi soziolinguistikoa esku- hartzean garatzeko beharrezkoak diren estrategiak eta trebetasunak eskuratzea
5. Gizarte inklusioan hizkuntzaren papera soziolinguistika kritikotik aztertzea

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

EDUKI TEORIKOAK
1. Gizarte eta hezkuntza esku- hartzean komunikazio-hezkuntza paradigmaren aplikazioak:
1.1. Komunikazioa eta laguntza harremanerako gizarte hezitzailearen trebetasun komunikatiboak
1.2. Komunikazio dialogikoaren teoriak
1.3. Gizarte eta hezkuntza esku- hartzea: hezkuntza harremana, prozesua eta asmoa
2. Elkarreragin soziolinguistika:
2.1. Soziolinguistikari sarrera
2.2. Hizkuntza aldakortasuna
2.3. Hizkuntza ukipena
2.4. Hizkuntza paisaia
2.5. Hizkuntza ideologiak eta jarrerak
2.6. Hizkuntza politikak eta plangintzak
3. Ikuspegi soziolinguistikoa gizarte eta hezkuntza esku- hartzean:
3.1. Hizkuntza diagnostikoa
3.2. Esku- hartzerako estrategiak
3.3. Ikuspegi soziolinguistikoa duten proiektuen ezagutza eta diseinua
4.Soziolinguistika kritikoa: hizkuntza inklusiboaren erabilera Gizarte Hezkuntzan
4.1. Hizkuntza eta diskriminazioa: generoa, kultura edo etiketa
4.2. Gizarte eraldaketarako diskurtsoa
PRAKTIKAK
1. Ikasgaiaren porfolioa- paper zorroa (banakako praktika)
2. Ikasgaiaren glosarioa (banakako praktika)
3. Komunikazio dialogikoaren teorien inguruko mintegia (taldean)
4. Munduko hizkuntzak (taldean)
5. Hizkuntza paisaia (taldean)
6. Hizkuntza- hezkuntza biografia (banaka eta taldean)
7. Hizkuntza diagnostikoa (taldean)
8. Ikuspegi soziolinguistikoa duten Programa eta proiektuen analisia (taldean)
9. Ikuspegi soziolinguistikoa duen proiektu edo programa baten diseinua (taldean)
10. Gizarte Hezkuntzan Hizkuntza inklusiboa erabiltzeko gida (taldean)

Metodologia

Ikasgaiaren metodología lau ardatzetan nabarmentzen da:
1.    Banakakoa: norbanak bere ikaskuntza prozesuaren ardura izanda, ikasgaiako banakako “PORTFOLIOA” egingo du, non klaseko apunteak, taldeko lanak, irakaslearen notak eta bakoitzak bere ikaskuntza prozesuan aukeratutako bestelako dokumentu, datu, albiste… jasoko dituen.
2.    Taldekakoa: Ikasgaiarako talde finkoak sortuko ditugu lehenengo egunean eta hauek lauhilabete osoan zehar funtzionatuko dute. Horrela lantaldea oinarria izango da, eztabaidak eta hausnarketak taldean aberasgarriagoak izango direlarik.
3.    Talde haundia: klaseko partaide guztien hitza eta eztabaidak sortzeko dinamikak ere bultzatuko dira, talde txikietan landutakoa adierazteko, besteengandik ere ikasteko, prozesu partehartzaile baten barruan.
4.    EGela- Gela birtuala (moodle): irakaskuntza telematiko plataformaren bidez, gelako apunteak, bibliografía, praktikak, epeak, oharrak, partaidetzarako bideak eta komunikazio iturri dinamikoa erreztuko da. Ikasleen partaidetza plataforman ezinbestekoa izango da.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36 12 12            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54 18 18            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 30%
    • BANAKAKO LANAK 20%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 20%
    • PORTFOLIOA 30%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

ETENGABEKO EBALUAZIOA planteatzen da horregatik presentzialitatea derrigorrezkoa azaltzen da.

-Banakako lanak bukaeran entregatuko dira, azterketa eguna arte (notaren %50)
-Taldeko lanak aurkezpen egunetan entregatuko dira. (notaren % 50)
-Talde haundiko lanak presentzialak dira, beraz ez da ezer entregatu behar.

    
Praktika bakoitza ebaluatzeko irizpideak:
-Praktikaren helburua erantzuten du
-Edukiaren ulermena
-Gizarte hezitzailearen ikuspegitik ekarpenak eta hausnarketak
-Aurkezpenetan eta txostenetan sorkuntza
-Taldeko partaide guztien parte hartzea (taldeko praktiketan)
-Bibliografiaren erabilera

* Arrazoi desberdinengatik ezinezkoa bada presentzialtasuna beramtzea, irakaslearekin tutoretzan aztertuko da egoera. Bukaeran azterketa aukera egongo da etengabeko ebaluazioa ezin duten pertsonentzako.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasgaiako dosierra (kopistegian) edo egelan.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

BAKER, C. 1997: Fundamentos de educación bilingüe y bilingüismo. Catedra, Madrid.
COSTA, M., LÓPEZ, E. 1991: Manual para el educador social: habilidades de comunicación en la relación de ayuda. Ministerio asuntos sociales, Madrid.
EGG, A., AGUILAR, M. 1991: Como elaborar un proyecto: guía para la elaboración de proyectos sociales y culturales. Instituto de ciencias sociales aplicadas, Buenos Aires.
FLECHA, R., PUIGVERT, L.: Las comunidades de aprendizaje: una apuesta por la igualdad educativa. Barcelona: Universidad de Barcelona.
FREIRE, P. 1984: Pedagogia del Oprimido. Siglo XXI editores, Madrid.
GALLIN, P. 2012: Introducción al aprendizaje dialogico y su principio básico: yo, tu, nosotros. Revista Mataacción Magazine, edición especial.
MUGARIK GABE: ¿Cómo dices? Guía para una comunicación con equidad de género. Mugarik gabe.
OTAÑO, J. 2006: Zailtasunak dituzten nerabeen partehartzea. Jarduerarako 100 proposamen. Gipuzkoako Foru Aldundia.
RINCON, A. 1988: Hizkuntza hitzak baino zeozer gehiago. Emakunde/ Instituto Vasco de la Mujer.
TTAKUN Kultur Elkartea. 2007: Hezitzaileek asko egin dezakete. Gipuzkoako Foru Aldundia.
WATZLAWICK, P., J.H. BEAVIN y D. JACKSON. 1974: Teoría de la comunicación humana. Tiempo Contemporáneo, Buenos Aires.
ZARRAGA, A., COYOS, J.B., HERNANDEZ, J.M., MARTINEZ, L.V., URANGA, B., BILBAO, P. 2010: Soziolinguistika Eskuliburua. Soziolinguistika Klusterra. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia.
EUSKO JAURLARITZA, 2011: V Mapa Soziolinguistikoa. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia.
EUSKO JAURLARITZA: Hizkuntzaren erabilera ez sexista. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia.
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

BATESON, G: Y RUESCH, J. 1984: Comunicación. Paidós, Barcelona.
BOURDIEU, P. 1985: ¿Qué significa hablar? Economía de los intercambios lingüísticos. Akal, Madrid.
BURKE, P. 1996: Hablar y callar. Funciones sociales del lenguaje a través de la historia. Barcelona, Gedisa.
GOFFMAN, E. 1994: De la interacción focalizada al orden interaccional. Siglo Madrid, XXI
LABOV, W. 1983: Modelos sociolingüísticos. Cátedra, Madrid.
STUBS, M. 1983: Análisis del discurso. Madrid, Alianza.
REYES, R. (Dir.) 2007 Diccionario Crítico de Ciencias Sociales. Sociolingüística. Madrid y México: Ed. Plaza & Valdés, Ts. I - IV. Coedición: Universidad Complutense de Madrid.
  • Aldizkariak:

Textos. Discurso y Sociedad. www.dissoc.org
RAZÓN Y PALABRA. www.razonypalabra.org.mx
REVISTA EDUCACION SOCIAL. www.eduso.net/res/
SOZIOLINGUISTIKA ALDIZKARIA: 81 (2011) Hizkuntza ekologia euskararen ingurunean http://www.soziolinguistika.org/bat
International journal of bilingual education and bilingualism http://www.tandfonline.com/toc/rbeb20/current#.VA6dwxbdvVs
The International journal of bilingualism http://ijb.sagepub.com/
Journal of multilingual and multicultural development http://www.tandfonline.com/toc/rmmm20/current#.VA6eQhbdvVs
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.eduso.net
www.euskara.euskadi.net: Argitalpenak/ Beste Batzuk/ Arlo Soziolinguistikoa
www.soziolinguistika.org
www.hikhasi.com
www.emakunde.eus
http://zurrumurrurikez.eus/
http://stoprumores.com/

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/09/07
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es