Ogi apurrak

26296 - Practicum I



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 3


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

1. Aldez aurreko trebakuntzaren edukien eta horien zehaztapen praktikoaren arteko harremana ezartzea, aurkeztu diren zentro eta praktika adierazgarrienen bidez.
2. Banakako harremanetarako eta komunikaziorako trebetasuna eskuratzea eta agertzea lan taldean aritzeko.
3. Jarduera arloen ezaugarriak zehaztea, testuinguruan kokatzea eta alderatzea, modu orokorrean, elkarlanaren dinamikari jarraituz.
4. Lanbidearekiko jarrera etikoa eta deontologikoa izatea.
5. Gizarte-hezitzaileen lanari eta erakundeen kulturari buruzko gogoeten berri ematea, argudioak emanez, idatziz zein ahoz.
6. Gizarte Hezkuntzako profesional moduan trebatu, hezkuntza ekimenetan modu burutsuan arituz.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

I. BLOKEA: Fakultatean

1.- Practicuma aurkeztea eta kokatzea
2.- Garatutako gaitasun akademikoei buruzko gogoeta
3.- Gizarte Hezkuntzako zentro, zerbitzu eta erakunde adierazgarrien aurkezpena
4.- Ikasleen adierazpenak
5.-Trebetasun profesionalak, harremanetarako trebetasuna eta lanbide-deontologia
6.- Practicum I-era egokitutako metodologia-tresnen berreraikitzea

II. BLOKEA: Zentroetan

1.- Gizarte Hezkuntzako praktikak zentroetan, zerbitzuetan eta erakundeetan
2.- Jarraipeneko mintegiak eta lanketa teoriko-praktikoa Fakultatean

Metodologia

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak                  
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak                  

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Bi atal handi hartuko dira kontuan Practicumaren ebaluazioa egiteko: Fakultatean eginiko lana jasoko da lehenbizikoan, eta praktiketako zentroan egindakoa bigarrenean. Fakultatean egindako lanari dagokionez, 5 puntu bitarte esleituko zaio bai fakultatean antolatutako ekintzetarako asistentzia eta parte hartzea, bai azken txostena.Bi atal horiek gainditu beharko dira Practicuma gainditzeko.

a. FAKULTATEKO TUTOREAREN EBALUAZIOA

Fakultateko tutoreak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan Practicuma ebaluatzeko edo baloratzeko garaian:
- Fakultatean antolaturiko jarduera, mintegi eta tutoretza guztietara joan den eta zer-nolako parte hartzea izan duen.
- Trebetasun sozialak izatea kideekin mintzatzeko eta erlazionatzeko.
- Estrategia eta prozeduren garapena eta erabilera praktika profesionalean.
- Practicumaren Azken Memoria: ebaluazio irizpideak
o Memoriaren irizpideetara eta egiturara egokitzea: argitasuna eta koherentzia datuak aurkeztean. Unibertsitateko eskakizun maila beteko du dokumentuaren erredakzioak.
o Zehaztapena, zorroztasuna eta argitasuna dokumentuaren azalpenean eta argudioak ematean. Lanbideko berezko hiztegia behar bezala erabiltzea.
o Eginiko praktiken inguruko azterketan eta gogoetan sakontzea.
o Garatutako lan arloan Gizarte Hezkuntzako profesionalaren eginkizunekiko egokitzapena eta konpromisoa. Profil profesionalaren azterketa eta hausnarketa karreran zehar landutako ikasketa-zientzia prestakuntzaren esparruan.

b. PRAKTIKETAKO ZENTROKO INSTRUKTOREAREN EBALUAZIOA
Practicuma amaitu ondoren, ikaslearen ebaluazio-orria bete beharko du praktiketako zentroko instruktoreak. Orri hori aldez aurretik jasoko du, eta bete ondoren, Fakultateko tutoreari bidali beharko dio.

Praktiketako zentroko instruktoreak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan ebaluazioa egiteko garaian:
- Aldez aurretik hitzartutako egutegiak eta ordutegiak bete dituen.
- Bere zereginak bete dituen, halakotzat hartuko dira dedikazioa, erakutsitako gaitasuna, interesa eta jarrera arduratsu eta burutsua.
- Talde profesionalen esparruan izandako elkarlana, ekimenerako gaitasuna.
- Ebaluazio orria betetzea. Honako hauek jasoko dira atal honetan:
• Praktiketako zentroan prestatzen ari den Gizarte hezitzaile gisa izandako esperientziaren inguruko gogoeta.
• Fakultateko lan saioetan izandako parte hartzearen balorazioa.
• Memoria prestatzeko prozesuaren inguruko azterketa eta gogoeta, faseetako bakoitzean.
• Practicumen aldi honetako ikaskuntza esanguratsuenen sintesia.
• Eranskinak: Egunkaria/Egunkariaren azterketa; dokumentu erreferentziak, beste ...

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ez dago atal honi buruzko informaziorik

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

- AGUILAR, M.J. y ANDER-EGG, E. (1992). Evaluación de servicios y programas sociales. Madrid: Siglo XXI.

- ASEDES y CGCEES (2007): Documentos profesionalizadores: Definición de la Educación Social. Código deontológico del educador y la educadora social. Catálogo de funciones y competencias de la educadora y el educador social. http://www.eduso.net/archivo/docdow.php?id=143

- GARCÍA HERRERO, G (1996). Diseño y evaluación de proyectos sociales. Zaragoza: Certeza.

- PRAKTIKETAKO BATZORDEA (2012). Gizarte Hezkuntzako Practicum Ieko Gida. FHZF U.P.V./E.H.U. http://www.filosofia-hezkuntza-zientziak.ehu.es/p246-content/eu/contenidos/calendario/calendario_practicum/eu_egutegi/gidas.html

- PÉREZ CAMPANERO, M.P. (1991). Cómo detectar las necesidades de intervención socioeducativa. Madrid: Narcea.

- MARTÍN GONZALEZ, M.T. et al. (2006). El Practicum en las titulaciones de Educación: Reflexiones y experiencias. Madrid: Dykinson S.L.
  • Interneteko helbide interesgarriak:

www.ceespv.org
www.eduso.net

Oharrak

Ez dago atal honi buruzko informaziorik
Azken aldaketaren data: 2017/02/28
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es