Ogi apurrak

26286 - Gizarte eta Hezkuntzako eta Bazterketa Egoeretako Esku-hartzea Proposamen Metodologiko Orokorrak



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Gizarte eta Hezkuntzako eta Bazterketa Egoeretako Esku-hartzea ikasgaia 4en Moduloaren barnean dago Gizarte eta hezkuntza programen planifikazioa, gestioa eta ebaluazioan. Irakasgaiaren zentzua gizarte eta hezkuntza esku hartzeetan nola egin eta gauzatu behar diren zerikusia dauka. Hemendik abiatuta, ikasgaian proposamen metodologiko ezberdinak aurkezten dira, testuinguru zabal eta normalizatuetatik gizarte esklusio egoeretara.
Ikasgai hau zailtasun handirik gabe garatzeko Didaktika orokorreko eta Hezkuntza erlazioa eta komunikazio prozesuetako oinarrizko printzipioen menperaketa izatea komenigarria da.Gainera, talde laneko oinarrizko ezagutzak eduki behar dira eta lauhilekoan zehar jarrera irekia eta parte hartzailea adierazi.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

GAITASUNAK
Ondoren ikasgaiak lantzen dituen moduloko gaitasunak jasotzen dira(* zeharkakoa):
4C1. Esku hartzeko prozesuetan inplikatutako gizarte-hezkuntzako planifikazioaren, kudeaketaren eta ebaluazioaren oinarri teorikoak ezagutzea, baita arlo horri gizarte-hezkuntzako ikerketek egindako ekarpenak ere.
4C2*.Hainbat ereduren arabera eta hainbat testuingururen funtzioaren arabera, beharrak zehaztea, esku hartzeko programak planifikatzea eta ebaluatzea, eta horretarako tresna egokiak erabiltzea, kode profesional etikoen errespetutik.
4C3.Esku hartzeko testuinguru espezifikoei buruz eragin handiena duten prozedurak eta teknikak hautatzea, proposamen metodologikoak egiteko.
4C6*.Gizarte-hezkuntzako gaiei buruzko ideiak, argumentuak eta abar ahoz komunikatzen jakitea, eskoletan bertan edo Web 2.0 erabilita, eta informazio hori txostenetan idaztea.
4C7*.Moduluko ikasketa-jarduerak eta lanak egiteko jarrera positiboa erakustea.

IKASKUNTZA EMAITZAK
Ikasleak ikasgaian adierazi behar dituen IE-ak ondoren zehazten dira:
-    Gizarte eta hezkuntza esku hartze prozesuetan dauden printzipio metodologikoak identifikatzen ditu.
-    Testuinguruan dauden beharren arabera gizarte eta hezkuntza esku hartze diseinuetan proposamen metodologikoak txertatzen ditu.
-    Proposamen metodologikoekin koherenteak diren esku hartze teknikak aukeratzen ditu.
-    Testuinguruarekin eta lortu beharreko helburuekin esku hartzea gauzatzeko jarduerak diseinatzen ditu.
-    Gizarte eta hezkuntza esku hartze testuinguruaren arabera aukeraketa metodologikoa baloratzen du.
-    Aukeraketa metodologikoaren inguruan argudioak ahoz komunikatzen ditu.
-    Izaera ezberdinetako (txostenak, proiektuak …)produktu idatziak sortzen ditu eta bertan metodologiaren inguruko terminologia egokia erabiltzen du.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1)Alderdi orokorrak:     
-    Esku-harmen metodologi eremura gerturapen kontzeptuala. Oinarrizko kontzeptuak
-    Esku-harmen metodoen inguruko kontsiderazio orokorrak
-    Proposamen metodologikoen irizpideen hautaketa.
-    Esku-harmen metodologikoetan genero ikuspuntua
-    Gizarte eta hezkuntza eremu berrietako proposamen metodologiko suspergarriak
2) Jokoan eta gizarte eta kultur animazioan oinarritutako esku-harmen metodologikorako proposamenak
-    Jokoa, aisia eta denbora librea. Oinarriak eta esku-hartzeko jokamoldeak
-    Gizarte eta kultur animazioa. Ezaugarriak eta faseak.
3) Ikerkuntza-ekintza Parte-hartzailean (IEP) oinarritutako esku-harmen metodologikorako proposamenak
-    Ikerkuntza gizarte eta hezkuntza esku-harmen metodologia bezala. IEP-aren hastapenak. IEP-aren bitartez indibidualki eta sozialki ahalmena garatzeko prozesuak.
4) Lankidetzan oinarritutako esku-harmen metodologikorako proposamenak     
-    Ikaskuntza kooperatiboa: Hastapenak eta esku-harmen prozesuak.
-    Ikaskuntza dialogikoa. Hastapenak eta praktika dialogikoak.
-    Ikaskuntza-Zerbitzu. Hastapenak eta esku-harmen motak.
5) Mediazioan oinarritutako esku-harmen metodologikorako proposamenak    
-    Mediazioa oinarrizko garapenean gatazkei irtenbideak emateko proposamen metodologiko bezala hainbat testuinguruetan: familian, eskolan, komunitatean.
6) Esklusio eta arrisku egoeretan inklusio ibilbideen sorkuntzarako proposamen metodologikoak
-    Gizarte laguntza. Prebentzioa eta esku-harmena.
-    Garapen komunitarioa.

Metodologia

Ikasgai honetan proposatzen den lana etengabeko formakuntza autonomoa eta independentea den prozesu batean errotzen da. Beraz, ikaslearen papera aktiboa izan behar du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar. Guzti honek eskatzen du ikasleak paper aktiboa hartzea, eta horretarako garrantzitsua da dialogoan oinarritutako lan kolaboratiboa sustatzea, ezinbestekoa baita ezagutzak eraikitzeko eta ikasteko.
Ikasgai honetan estrategi didaktiko ezberdinak martxan jartzen dira; alde batetik, gaitasunak garatzeko tresnak baitira eta, bestalde, ikasleak esku hartze diseinuetan estrategi horiek nola txertatzen diren eredu bezala izateko.
Hau dela eta, saio magistraletan teknika aktiboak eta partehartzaileak erabiliko dira ikasleen parte hartzea sustatzeko. Zentzu honetan, saio praktikoetan Kasuak eta egoera errealak erabiliko dira ikasleak erabaki informatuak eta argudiatuak har dezan. Baita ere lan proposamen irekiagoak erabiliko dira (proiektuen diseinuak)gizarte eta hezkuntza esku hartzearen metodologia lantzeko.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Test motatako proba 20%
    • BANAKAKO LANAK 40%
    • Talde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) 20%
    • Diziplinarteko lana DILAN (AIM) 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ikasgaiaren ebaluazioa jarraia eta formatiboa da, eta bere balioa 100% da. Ondorengo atal hauek ditu:
- Idatzizko/ahozko praktikak (ariketa laburrak, bideoen inguruko hausnarketak, egoera dilematikoak...): % 20.
- Idatzizko/ahozko talde lanak (Kasuak, proiektuen diseinuak...): %20.
- Idatzizko/ahozko disziplinarteko lana: % 20.
- idatzizko/ahozko lan indibidualak (berreraiketak, hausnarketak, ariketa kontzeptualak...): % 40.
Azken kalifikazioa goiko kalifikazioen bataz bestekoarekin lortuko da. Horretarako atal bakoitzean gutxieneko 4 bat atera behar da.

Ondoren jasotzen diren ebaluazio irizpideak alderdi nagusiak jasotzen dituzte. Hala ere, ebaluatuko diren elementu guztien zerrenda osoa, jardun mailekin eta dagozkien kalifikazioekin, Ikaslearen Gidan jasotzen dira.
- Aukeratutako printzipio metodologikoen argitasuna eta egokitasuna egoerarekiko/partaidekiko/ testuinguruarekiko.
- Aukeratutako proposamen metodologikoaren egokitasuna.
- Proposamen metodologiko eta gainontzeko esku-hartze disenuan jasotzen diren elementuen arteko koherentzia.
- Entregagaien defentsan argitasuna azalpenetan eta argudioetan.

Ebaluazio hezigarria izango da zeren ikasleak entregatuko dituen lanak hobetzeko argibideak emango baitzaizkio. Lana lehenengoz entregatu eta gero, ikasleak aldaketak egin ahal izango dizkio eta bertsio hobetu bat entregatu.

Ebaluazio jarraiari uko egin nahi duen ikaslegoak ikasgaiko irakasleari idatzi batean bere uko egitea entregatuko dio, lauhilekoaren 9.astea baino lehen.
El alumnado que acuda a la Evaluación Final (siguiendo el procedimiento articulado por el centro)deberá realizar las siguientes tareas:
Azken Ebaluaketara doan ikaslegoa (zentroak jarritako prozedura jarraituz)honako lan hauek beteko ditu:
- Azken idatzizko proba bat egin (zentruetan adostutako egun eta orduan). Galdera teorikoak izango ditu eta garatzeko hainbat egoera/kasu praktikoak: % 60.
- Lan indibidual bat egin (azken probaren egunean eta orduan). Artikulu zientifikoen balorazioa eta hausnarketak egingo dira, eta esku hartze proposamen baten diseinua non esku hartzeko metodologiaren analisi zehatza egin beharko da: % 40.

Azken Ebaluaketari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez aurkeztea.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

Ezohiko deialdian erabiliko dira ebaluazio jarraia burutu ezin duten eta azken ebaluaziora doazen ikasleekin erabiliko diren ebaluazio irizpide berberak. Beraz, eskatuko zaie:
-Azken idatzizko proba bat egin (zentruetan adostutako egun eta orduan). Galdera teorikoak izango ditu eta garatzeko hainbat egoera/kasu praktikoak: % 60.
- Lan indibidual bat egin (azken probaren egunean eta orduan). Artikulu zientifikoen balorazioa eta hausnarketak egingo dira, eta esku hartze proposamen baten diseinua non esku hartzeko metodologiaren analisi zehatza ezinbestekoa da egitea: % 40.

Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materiala

Derrigorrezko baliabideak ikasleagoak bai eGelan baita paperez (dossier batean) eskura izango ditu. Bertan, alderdi teorikoak (diapositibak), irakurgaiak eta ikasgelako praktikak jasoko dira.

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

-ANDER-EGG, E. (2006). Metodologías de acción social. Jaen: Universidad de Jaen.
- AMOROS, P. eta AYERBE, P. (Koord.)(2000): Intervención educativa en inadaptación social. Madril, Síntesis.
- AUBERT, A y otros. (2008). Aprendizaje dialógico y sociedad de la información. Barcelona: Hipatia
- FERNANDEZ MILLÁN, J.M; HAMIDO, A; FERNÁNDEZ, M. (2007). El educador social de menores: cuaderno de aprendizaje. Madrid: Pirámide
- SOLETO, H. Y OTERO, M. (coord.) (2007): Mediación y solución de conflictos: habilidades para una necesidad emergente. Madrid: Tecnos
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

- DE LA RED VEGA, N., RUEDA ESTRADA, J. D. (2003). Intervención social y demandas emergentes. CCS.
- GEISSLER, K.A. eta HEGE, M. (1997). Acción Socioeducativa. Modelos, Métodos y Técnicas. Madril, Narcea.
- RUBIO, M.J., MONTEROS, S. (coord.). La exclusión social. Teoría y práctica de la intervención. CCS.
- CASTRO, M y otros. (2008). La escuela en la comunidad, la comunidad en la escuela. Barcelona: GRAO
- LA TORRE, A. (2003). La investigación-acción: conocer y cambiar la práctica educativa. Barcelona: GRAO
  • Aldizkariak:

-    CLAVES. Revista Claves de Educación Social
-    BARBECHO. Revista de reflexión socioeducativa
-    RES. Revista de Educación Social
-    RAS. Revista del Aula Social
-    Revista Interuniversitaria de Pedagogía Social
  • Interneteko helbide interesgarriak:

http://www.ararteko.net
http://www.eduso.net
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2591/es
http://www.mtas.es/
http://www.seg-social.es/imserso/

Oharrak

Ikasgai hau bi zentro desberdinetan ematen denez, modulo bakoitzak badu bere gida. Beraz, aholkatzen dizuegu dagokion zentroko Moduloko Gida irakurtzea.

Azken aldaketaren data: 2017/07/10
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es