Ogi apurrak

25068 - Hezkuntzaren Psikologia



  • Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Titulazioa: Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Ikasturtea: 2017/18
  • Maila: 2


IRAKASGAIAREN AZALPENA ETA TESTUINGURUA ZEHAZTEA

Hezkuntzaren Psikologiak hezkuntza testuinguru eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan parte hartzeagatik pertsonen jokabidean gertatzen diren aldaketak aztertzen ditu, aldaketa horietan eragina duten eragileen artean, aldagai psikologikoetan zentratuz.

Irakasgai hau Pedagogia oinarrizko formazioaren bigarren mailan kokatzen da, “Hezkuntza prozesuen oinarriak” izena duen 2. moduluan, zehazki. Irakasgai honek hezkuntza jardueren oinarri teorikoak ezagutzen eta ulertzen laguntzen du, jarduera horien emaitzen eta ondorioen identifikazioa erraztuz. Horrela, hezkuntza esku-hartzearen oinarriak ezartzen lagunduko du, hezigaien aniztasuna kontuan hartuz eta, bide batez, “Zailtasunak Ikaskuntzan eta Garapenean”(6. Modulua, 3. Maila, 2. Lauhilekoa) irakasgaiarekin uztartuz.

Hezkuntzaren Psikologia irakasgaiak bizi-zikloarekin zerikusia duten ezaugarriak eta garapen prozesuak, eta horietan testuinguruak duen eragina, aztertu eta deskribatzeko gaitasuna oinarrizko eta beharrezkoa du, ; beraz 1. mailako 1. lauhilabetean (1. moduluan) landu den Garapenaren Psikologiaren irakasgaiarekin lotura zuzena mantenduko du.

GAITASUNAK / IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

Irakasgai honetan landuko diren gaitasunak hauek dira:

a) hezkuntza esparru ezberdinei, formalak eta ez formalak, eginiko ekarpenak ebaluatzeko irizpideak ezartzea,

b) irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen oinarrian dauden eredu desberdinak identifikatzea

c) irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren faktore intrapertsonalak eta pertsona artekoak identifikatzea.

d) hezkuntza egoerei aurre egiteko jarrera hausnarkorra, kritikoa eta sortzailea garatzea.

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

Irakasgaiko Lehen atalean, eta lehenengo lau gaietan Hezkuntza eta Psikologiaren arteko harremanak aztertuko dira, baita ere aurretiazko ezagueren garrantzia eta Pedagogoaren eta Gizarte hezitzailearen funtzioak.

Bigarren atalean, eta beste hiru ikasgai bidez, Irakaskuntza-ikaskuntza ikusmoldeak eta ereduak ikusiko dira: Irakaskuntza ereduen bilakaera, Ikusmolde konstruktibista eta Ikasteko estrategiak.

Hirugarren atalean, sei ikasgaiez osaturikoa, Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte-hartzen duten faktore intrapertsonalak eta pertsona artekoak aztertuko dira. Azken atal honetako gaiak hauek dira: Motibazioa; Diziplina; Hezkuntza sozio-morala; Berdinen arteko harremanak; Familia eta beste testuinguruekin dituen harremanak; Komunikabideak gizarteratze agente gisa.

Metodologia

    Irakaskuntzak banakako lana (gelatik kanpo egindakoa), taldekako lan eta hausnarketa eta gelako azalpenak nahastuko ditu, banakako zein taldekako erantzukizunean eta lankidetzan oinarrituz eta ezinbestekotzat hartuz prozesua aurrera egiteko. Beraz, nahitaezkoa izango da ikasleek haien ikasketa prozesuaren erantzukizuna bere gain hartzea eta esfortzu zein lanerako jarrera positiboa erakustea: modu aktiboan parte hartzea, lankidetzan jardutea, errespetuzko ikuspegi ulerkorra eta aldi berean ikuspegi eta hausnarketa kritikoa eta arrazoitua egitea, iturri egokien informazioa ezagututa eta kontuan hartuta.

    Ikasgelako saioek eta mintegiek denen artean funtsezko edukiak ulertzea, barneratzea eta ahal den neurrian beste testuinguruetara orokortzea edo aplikatzea bilatuko dute.

Irakaskuntza mota
Irakaskuntza mota M S GA GL GO GCL TA TI GCA
Ikasgelako eskola-orduak 36   24            
Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak 54   36            

Ebaluazio-sistemak

  • EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA
  • AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
    • KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK:
    • Test motatako proba 50%
    • PRAKTIKAK EGITEA (ARIKETAK, KASUAK EDO BURUKETAK) 30%
    • DILAN (Moduluko Diziplinarteko Lana) 20%

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ebaluazioak hurrengo bi atalak izango ditu:

1.Ebaluazio jarraia: azken notaren %50

Ikasgaiari dagozkion lanak (ikasle gidan zehaztuko direnak): amaierako notaren %30koa Moduluaren Diszipinarteko Jarduera: amaierako notaren %20a

2.Idatzizko froga indibiduala: amaierako notaren %50a.

Irakasgaia gainditzeko aurretik aipatutako atal guztiak gainditu beharko dira.

Derrigorrezkoa da Diziplina Arteko Lana (DILAN) irakasgaiko ebaluazioa egin ahal izateko.

Ikasketa emaitzak eta ebaluazio irizpideak talde bakoitzeko irakasleak argituko ditu ikasle gidan.

Ebaluazio formatiboa: ikasleen ikaskuntza errazteko, irakasgaiaren lanen jarraipena egingo da. Aldez aurretik zehaztutako irizpideen araberako feedback-a eskainiko da ikasleek haien ikasketaz ohartzeko eta hobetzeko ere.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.

Azken froga honek ikasgaiaren notaren %100 balioko du, notaren %60a atal teorikoari dagokio eta %40a atal praktikoari.

DEIALDIARI UKO EGITEA

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):
1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA


1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.
2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.


EZ OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA

Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 155ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):
1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Nahitaez erabili beharreko materiala

•Irakasleak proposatutako ikas-materialak (irakugaiak, apunteak, jarduerak…)

•Baliabide elektronikoak: ikasleek irakasgaiaren e-gela plataforma birtuala maiz kontsultatu beharko dute eguneratuta egoteko

Bibliografia

  • Oinarrizko bibliografia:

Carretero, Mario (1993). Constructivismo y Educación. Zaragoza: Edelvives.
Coll, Cesar, Palacios, Jesús y Marchesi, Álvaro. (2002). Desarrollo psicológico y Educación II. Psicología de la Educación Escolar. Madrid: Alianza.
Delval, Juan. (2000). Aprender en la vida y en la escuela. Madrid: Morata.
González-Pienda, Julio Antonio (2008). Manual de Psicología de la Educación. Madrid: Pirámide.
Trianes, Mª Victoria y Gallardo, José A. (coord.) (2014). Psicología de la Educación y del desarrollo en contextos escolares. Madrid: Pirámide.
Santrock, John W. (2012). Psicología de la Educación. México: McGraw-Hill
Woolfolk, Anita (2010). Psicología Educativa. México: Pearson Prentice-Hall
  • Gehiago sakontzeko bibliografia:

Aierbe, Ana (2008). Esku-hartze psikopedagogikoa garapenaren nahasteetan. http://testubiltegia.ehu.es
Aierbe, Ana (2005). Intervención psicopedagógica en los trastornos del desarrollo. Málaga: Aljibe.
Alonso Tapia, Jesús (1997). Motivar para el aprendizaje: teoría y estrategias. Barcelona. Edebé.
Ambrós, Alba y Breu, Ramón (2011). 10 ideas clave,. Educar en medios de comunicación. La educaciónmediática. Barcelona: Grao.
Ausubel, David y Otros (1992). Psicología educativa. México: Trillas.
Bixio, Cecilia (2007). ¿Chicos aburridos? El problema de la motivación en la escuela. Sevilla: Homo Sapiens.
Bruner, Jerome (1997). La educación puerta de la cultura. Madrid: Visor.
Carretero, Mario (1993). Constructivismo y Educación. Zaragoza: Edelvives (Konstruktibismoa eta Hezkuntza. Lontxo Ohiartzabalen itzulpena).
Chuang, Pheng (2005). La comunicación entre el centro educativo y las familias. Barañain: EUNSA.
Claxton, Guy (2001). Aprender. El reto del aprendizaje continuo. Barcelona: Paidós.
Clemente, Rosa Ana y Hernández, Carlos (1996). Contextos de desarrollo psicológico y educación. Málaga: Aljibe.
Cole, Michael (1999). Psicología cultural. Madrid: Morata.
Coll, Cesar, y cols. (1995). El constructivismo en el aula. Barcelona: Grao.
Fernández, Pablo y Melero, Maria Ángeles (1995). La interacción social en contextos educativos. Madrid: Siglo XXI.
Trianes, Maria Victoria y Fernández-Figarés, Carmen (2001). Aprender a ser personas y a convivir. Un programa para secundaria. Bilbao: Desclée de Brouwer.
  • Aldizkariak:

•Cultura y Educación
www.recyt.fecyt.es/index.php/culturaeducacion

•Estudios de Psicología
www.fia.es/revistas/estudiosdepsicologia/home

•European Journal of Educational Psychology
http://www.ejep.es/index.php/journal

•Electronic journal of research in educational psychology
http://www.investigacion-psicopedagogica.org/revista/new/index.php

•Infancia y Aprendizaje
www.fia.es/revistas/infanciayaprendizaje/home

•Journal of Educational Psychology
http://www.apa.org./pubs/journals/edu/index.aspx

•Intervención psicosocial - Psychosocial Intervention http://www.psychosocialintervention.org/&lang=en&numero=&articulo=&secc=all

•Pedagogía Social. Revista Interuniversitaria http://www.uned.es/pedagogiasocial.revistainteruniversitaria/

•Revista de Psicodidáctica
www.ehu.es/ojs/index.php/psicodidactica

•Revista de Psicología y Educación
http://revistadepsicologiayeducacion.es/

*Revista electrónica de investigación psicoeducativa y psicopedagógica
http://www.investigacion-psicopedagogica.org/revista/new/index.php
  • Interneteko helbide interesgarriak:

•Página de Psicología Educativa del colegio oficial de psicólogos
http://www.cop.es/colegiadosM-02744/

•Página de Psicología de la Educación para profesionales y progenitores
www.psicopedagogia.com

•Red de base de datos de información educativa             
http://www.redined.mec.es/

•Guía de aplicación normativa APA – 6ª ed. http://www.suagm.edu/umet/biblioteca/pdf/GuiaRevMarzo2012APA6taEd.pdf

•Página del Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
http://www.mec.es/

•Página de psicoanálisis
http://psiconet.com

•Página de Pedagogía y Tecnología Educativa
http://aleaeducativa.com

•Página de Psicología de la Educación para padres y profesionales
http://psicopedagogia.com

Oharrak

Irakasgai honen atalak moduluaren gidan eta ikasle gidan zehaztuko dira. Ikasleek gida horiek kontsultatu beharko ditu eta bere taldeko irakaslearekin ager daitezkeen zalantzak argitu beharko ditu.
Azken aldaketaren data: 2017/07/04
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es