Ogi apurrak

Haur Hezkuntzako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Haur Hezkuntza nahitaezkoa ez den hezkuntza aldi bada ere, garrantzi handia dauka pertsonen prestakuntzarako. Izan ere, 0-6 urte bitartean hasten gara gure nortasuna garatzen, baita auto-estimua, izaera, balioak eta adimen emozionala ere. Haurrentzako berebiziko garrantzia daukan etapa da hau. Irakaslea funtsezkoa da aldi honetan, eredu izan ohi direlako eta haurren erreferente esanguratsuena, familiarekin batera.

Haur Hezkuntzako Graduan, prestakuntza akademiko teorikoa eta praktikoa eskuratuko duzu, txikienen hezkuntza den erronka handi horri ekiteko. Haurren garapen pertsonalean laguntzeko beharrezkoak diren tresnak barneratuko dituzu, eduki zientifikoa, etikoa eta soziala, hizkuntzakoa, motorra, matematikoa eta teknologikoa duten gaien bidez.

Laugarren mailan, aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Atzerriko Hizkuntza; Hezkuntza Berezia; Euskara, Hezkuntza Tresna; eta, Haur Hezkuntzarako Tailerrak. Espezializazio horiek, batez ere, ikasle talde baten irakasle tutore gisa aritzeko gaitasuna
emango dizute.

Bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktiken bidez, hezkuntza proiektutan parte hartzeko aukera izango duzu hainbat ikastetxetan.

Eskainitako plazak

90 plaza.

Gutxieneko nota

9,066 ohiko deialdian.

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa.

  • OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

  • Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • p. t. Oñati, 3 20018 Donostia

Harremanetarako

Informazio akademikoa

  • Izena: ANTOLAKUNTZA AKADEMIKO DEKAORDEA. RUBEN URIZAR
  • Helb. el.: ruben.urizar@ehu.eus
  • Telefonoa: 943 01 84 50

Informazio administratiboa

  • Izena: NEGOZIADO BURUA . MARIAN VICENTE
  • Helb. el.: do-iue.idazkaria@ehu.eus
  • Telefonoa: 943 01 84 54 / 943 01 70 41
  • Helbidea: Oñati plaza, 3. 20018 DONOSTIA
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es