Ogi apurrak

Pedagogiako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Hezkuntza eta prestakuntza dira tresna eraginkorrenak bai gurea bezalako gizarte moderno baten garapenerako, bai gizabanako nahiz erakundeen hazkunderako. Gaur egungo jakintzaren gizarteak hezkuntza testuinguru desberdinetan eta garapen pertsonalean adituak diren profesionalak behar ditu, aurrez aurre ditugun erronka berriei ekiteko. Haien esku dago transformazioaren motor nagusia.

Pedagogiako Graduak prestakuntza teorikoa eta praktikoa emango dizu prestakuntza sistemak eta prozesuak antolatzen, lantzen eta ebaluatzen ikas dezazun, hainbat arlotan. Hezkuntza eta prestakuntza ekintzak orientatzeko gai izango zara gizarte eta kultura testuinguruetan, hezkuntza zentroetan eta enpresa eta erakundeetan esku hartzeko. Horretarako, prestakuntza jasoko duzu hainbat arlotan: giza eskubideak, komunikazioa, berrikuntza, psikologia, soziologia, gatazken ebazpena eta inklusioa, besteak beste.

Zentro, zerbitzu eta enpresa sare zabal bat dugu eskura, non nahitaezko praktikak egin eta lanbidea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzun.

Eskainitako plazak

55 plaza.

Gutxieneko nota

8,57 ohiko deialdian.

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa.

  • OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

  • Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • et. Tolosa, 70 20018 Donostia

Harremanetarako

Informazio akademikoa

  • Izena: PÍO PEREZ - AKADEMI ANTOLAKUNTZA ETA IKASLEENTZAKO DEKANORDEA.
  • Helb. el.: pio.perez@ehu.es - secretariaalumnosfice@ehu.es
  • Telefonoa: 943.01.82.37 Fax: 943.01.54.70
  • Helbidea: Tolosa Etorb., 70 20018 DONOSTIA

Informazio administratiboa

  • Izena: ANA MARI BENITO - BULEGO-BURUA
  • Helb. el.: anamaria.benito@ehu.es - secretariaalumnosfice@ehu.es
  • Telefonoa: 943.01.82.34 Fax: 943.01.54.70
  • Helbidea: Tolosa Etorb., 70 20018 DONOSTIA
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es