Ogi apurrak

Lehen Hezkuntzako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Lehen Hezkuntzak 6 eta 12 urte bitarteko nahitaezko hezkuntza aldia hartzen du. Hezkuntza aldi horretan, haurren garapen pertsonalean eta soziokulturalean laguntzen da, eta bizitza osoko ikaskuntzarako oinarriak prestatzen dira. Irakasleen eginkizuna funtsezkoa da aldi horretan, eredu izan ohi direlako, haurren erreferente esanguratsuena, familiarekin batera.

Haur Hezkuntzako Graduan, beharrezkoa den prestakuntza akademiko teorikoa eta praktikoa
eskuratuko duzu, haurren hezkuntza den erronka handi horri ekiteko. Haurren garapen pertsonalean laguntzeko beharrezkoak diren tresnak barneratuko dituzu, eduki zientifikoa, etikoa eta soziala, hizkuntzakoa, motorra, matematikoa eta teknologikoa duten gaien bidez.

Aukera izango duzu hiru aipamen edo ibilbide hauetan espezializatzeko: Atzerriko Hizkuntza; Hezkuntza Berezia; Euskara, Hezkuntza Tresna; eta, Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuak Lehen Hezkuntzan. Egindako aipamenean, irakasle tutore eta irakasle espezialista gisa aritzeko gaitasuna eskuratuko duzu, batez ere, Atzerriko Hizkuntzaren eta Hezkuntza Bereziaren kasuan.

Horrez gainera, bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktiken bidez, hezkuntza proiektutan parte hartzeko aukera izango duzu hainbat ikastetxetan.

Eskainitako plazak

180 plaza.

Gutxieneko nota

8,573 ohiko deialdian.

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa.

  • OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

  • Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • p. t. Oñati, 3 20018 Donostia

Harremanetarako

Informazio akademikoa

  • Izena: AKADEMIA ANTOLAKUNTZA DEKANORDEA. RUBEN URIZAR
  • Helb. el.: ruben.urizar@ehu.eus
  • Telefonoa: 943 01 84 50

Informazio administratiboa

  • Izena: NEGOZIADO BURUA. MARIAN VICENTE
  • Helb. el.: do-iue.idazkaria@ehu.eus
  • Telefonoa: 943 01 84 54 / 943 01 70 41
  • Helbidea: Oñati plaza, 3. 20018 DONOSTIA
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es