Ogi apurrak

Gizarte Antropologiako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Gizarte Antropologiak giza esperientzia eta haren dibertsitatea aztertzen ditu, denboran eta espazioan, eta, horrez gainera, gaur egungo gizarte gertaerak, hala nola: desberdintasun sozioekonomikoak; identitate etnikoak, klasekoak, generokoak, erlijiosoak eta adinekoak; immigrazioa eta gizarte politikak; herri kulturaren eta kultura tradizionalaren adierazpen konplexuak; eta, gizarte eta kultura aldaketa egoeren ondorioak.

Gizarte Antropologiako Graduak gizarte bizitzaren konplexutasuna aztertzeko tresna teorikoak eta praktikoak emango dizkizu. Hala, jakintza horiek aplikatzeko gai izango zara bai gizarte eta kultura desberdinen azterketan eta ulermenean, bai gaur egungo gaien analisian, landa lanen eta esku hartzeen bidez. Azken batean, gizartearen gaineko foku anitzeko erradiografia zabala eta zehatza eskuratuko duzu.

Laugarren mailan, gainera, nahitaezko kanpoko praktiken bidez, bertatik bertara eta sakontasunez ezagutuko dituzu antropologoen lanak.

Eskainitako plazak

55 plaza.

Gutxieneko nota

6,52 ohiko deialdian.

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa.

  • OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

  • Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • et. Tolosa, 70 20018 Donostia

Harremanetarako

Informazio akademikoa

  • Izena: PÍO PEREZ - AKADEMI ANTOLAKUNTZA ETA IKASLEENTZAKO DEKANORDEA.
  • Helb. el.: pio.perez@ehu.es - secretariaalumnosfice@ehu.es
  • Telefonoa: 943.01.82.37 Fax: 943.01.54.70
  • Helbidea:  Tolosa Etorb., 70 20018 DONOSTIA

Informazio administratiboa

  • Izena: ANA MARI BENITO - BULEGO-BURUA
  • Helb. el.: anamaria.benito@ehu.es - secretariaalumnosfice@ehu.es
  • Telefonoa: 943.01.82.34 Fax: 943.01.54.70
  • Helbidea:  Tolosa Etorb., 70 20018 DONOSTIA
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es