Ogi apurrak

Gizarte Hezkuntzako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Elkartasuna, inklusioa, giza eskubideak, hezkuntza eta gizarte kontzientzia oinarrizko kontzeptuak dira Gizarte Hezkuntzaren esparruan. Izan ere, hezkuntzan, jakintza teorikoak eskuratzea bezain garrantzitsua da hezkuntza espazio ez-formala, zeinak gizabanakoari laguntza ematen baitio gaitasunak, ahalmen intelektualak eta moralak gara ditzan; guztiak ere garrantzi handikoak gure gizartean.

Gizarte Hezkuntzako Graduan, hezkuntzako eta gizarteko esku hartze prozesuak analizatzen, ebaluatzen eta diseinatzen ikasiko duzu, hainbat testuingurutan eta era askotako talde eta gizabanakoentzat, arreta berezia jarrita egoera txarrenean edo gizarte bazterrean geratzeko
arriskuan dauden pertsonengan. Halaber, premia handieneko talde eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren tresnak eskuratuko dituzu, eta haien garapen pertsonala, soziala eta komunitarioa bultzatuko duzu, baita haien integrazioa eta autonomia ere.

Horrez gain, hirugarren eta laugarren mailan, nahitaezko praktiken bidez, hezkuntza proiektuetan parte hartuko duzu hainbat ikastetxe, fundazio eta elkartetan.

Eskainitako plazak

80 plaza.

Gutxieneko nota

8,642 ohiko deialdian.

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa.

  • OHARRA: Titulazio honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

  • Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • et. Tolosa, 70 20018 Donostia

Harremanetarako

Informazio akademikoa

  • Izena: PÍO PEREZ - AKADEMI ANTOLAKUNTZA ETA IKASLEENTZAKO DEKANORDEA.
  • Helb. el.: pio.perez@ehu.es - secretariaalumnosfice@ehu.es
  • Telefonoa: 943.01.82.37 Fax: 943.01.54.70
  • Helbidea: Tolosa Etorb., 70 20018 DONOSTIA

Informazio administratiboa

  • Izena: ANA MARI BENITO - BULEGO-BURUA
  • Helb. el.: anamaria.benito@ehu.es - secretariaalumnosfice@ehu.es
  • Telefonoa: 943.01.82.34 Fax: 943.01.54.70
  • Helbidea: Tolosa Etorb., 70 20018 DONOSTIA
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es